Jaiotzak
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Jaiotzen estatistika
- Eragiketaren kodea.
- 010302 (Euskal Estatistika Plana)
- Erakunde arduraduna.
- Eustat
- Beste erakunde parte-hartzaileak.
- Espainiako Estatistika Erakundea (INE). Osasun Saila
- Maiztasuna.
- Hiru hilerokoa
- Eragiketa-mota.
- Zentsua
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Administrazio-datuak
Helburuak
Eustatek egiten duen jaiotzen estatistika, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dutenengandiko jaiotzei buruzkoa da. 1995eko abenduan INErekin izenpetutako lankidetza teknikorako akordio baten (lehenagokoa, 1986ko martxokoa, indargabetu zuena) ondorio da.
Zentsuek edo erroldek aldi jakin baterako informazio estatikoa ematen dute, egiten diren datari buruzkoa hain zuzen. Biztanleriaren berezko mugimenduak, aldiz, biztanleriak denboran duen bilakaera zehazten du, era dinamikoan begiratuta, eta bere baitan hartzen ditu, migrazio mugimenduez gain, jaiotzen estatistika, ezkontzen estatistika eta heriotzen estatistika.
Orduan akordioa izenpetzea gomendagarri egin zuten eta gaur egun oraindik jarraitzea erabakiarazten duten arrazoi anitzen artean, aipatzekoak ditugu:
a) Eusko Jaurlaritzako sailen eta EUSTATen beraren eskariei erantzutea. Izan ere, erakunde horiek INEak eman dezakeena baino gertuagotik behar dute informazio hori.
b) Bereziki, Osasun Sailaren eskariei erantzutea. Izan ere, jaiotzen datu eguneratuak eta xehekatuak behar ditu sail horrek, osasun- eta laguntza-arloan egiten dituen jarduera-programa ugarietarako.
c) INEak argitaraturiko emaitzak ez dira nahikoa. Espainia osorako emandako argibideak nahiko osatuak badira ere, autonomia-erkidegoaren, lurralde historikoen, eskualdeen eta udalen eremukoak ez dira inondik inora ere behar bestekoak.
Azken buruan, jaiotzen estatistika egiteko akordioaren helburua informazio hobea lasterrago eta lurraldez lurralde xehekatuago lortzea da, EUSTATek (bere helburuetarako), Eusko Jaurlaritzako sailek eta estatistika horren erabiltzaile guztiek dituzten beharrak asetze aldera.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
- jaiotakoak.
- Geografia-eremua:
- Euskal Autonomia Erkidegoan gertatu diren jaiotzak jasotzen dira, hots,
erkidegoko udaletako erregistro zibiletan idatzi direnak. Emaitza ez litzateke osatua izango,
baldin, gainera, Euskal AEtik kanpora erregistratu diren Euskal AEko egoiliarren jaiotzak bilduko ez
bagenitu. Horri buruzko buletinak INEk beste erkidegoei buruz jasotako informaziotik lortzen da.
Dena dela, bizilekua Euskal AEn dutenei buruzko datuak dira estatistika honetakoak, gertalekua
gorabehera. Datu hauek argitaratzean, desagregaziorik handiena udal-esparrukoa da.
- Denbora-eremua:
- argibideak urte osoan biltzen dira. Buletinak hileroko multzoetan lantzen dira; hil horretan erregistro zibiletan erregistratutakoak dagozkie multzo horiek.
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Galdeketak
Galdeketak
Zabalkundea
- Internet: www.eustat.eus
- EUSTATen Urtekari Estatistikoa
- Prentsa-oharrak (hiru hilerokoak)
- Datu-Bankua