Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua. 2011 / Censo de Población y Viviendas. 2011

2014

Newsletter honen albisteetan udal informazio ugaria dago Eustaten webeko 2011ko Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsuko atalekoa.

Las noticias de esta newsletter incluyen abundante Información Municipal contenida en el apartado Censo de Población y Viviendas 2011 de la web de Eustat.

Euskadiko biztanleen ia %20k 64 urte baino gehiagoko adina dauka, Eustaten 2011ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak dioenez

Foto 1

Eustatek egiten duen EAEko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak 2011n agerrarazi duenez, biztanleen %19,8k 65 urte eta gehiago zeuzkaten. Ehuneko hori, Espainian dagoen proportzioa baino ehuneko bi puntu handiagoa da, eta Europan Euskadiko kopuruetatik gora Alemania eta Italia soilik daude. 20 eta 64 urte bitarteko biztanleen proportzioak, lan egiteko adinean dauden biztanle gehienen kopuruak, 2001 eta 2011 bitartean 2 puntu baino gehiago egin zuen behera, hurrenez hurren %64,9tik %62,6ra.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus: Atala]

Casi el 20% de la población vasca tiene más de 64 años según el Censo de Población y Viviendas de 2011 de Eustat

El Censo de Población y Viviendas de 2011 de la C.A. de Euskadi, elaborado por Eustat, refleja que un 19,8% de la población tenía 65 y más años. Este porcentaje supera en más de dos puntos porcentuales la proporción que se daba en España y sólo Alemania e Italia se situaban por encima de las cifras vascas en Europa. La proporción de los residentes entre 20 y 64 años, el grueso de la población en edad laboral, disminuyó entre 2001 y 2011 más de 2 puntos, pasando del 64,9% al 62,6%, respectivamente.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver Apartado]

2013-2026 bitartean Euskal AEko biztanleriak 100.000 lagun pasa galduko ditu

Foto 1

2026ko urtarrilaren 1ean Euskal AEko biztanleak 2.077.000 izango direla zenbatesten da, 1.004.000 gizon (%48,3) eta 1.073.000 emakume (%51,7), Eustatek eginiko 2026 Proiekzio Demografikoen arabera. Hau 2013an baino 101.000 pertsona gutxiago litzateke, %-0,3 urteko batez bestekoan. Jaitsiera erritmorik handienak (%-0,4) hamarraldi honen bukaeran, gero moteldu egingo da eta proiektatutako aldiaren bukaeran %-0,3 izango da. Migrazio-saldo negatiboa, heriotza gehiago eta jaiotza gutxiago izango ditugu.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus: Atala]

La población de la C.A. de Euskadi disminuirá en más de 100.000 personas entre 2013 y 2026

La C.A. de Euskadi contará al 1 de enero de 2026 con 2.077.000 habitantes, de ellos 1.004.000 serán varones (48,3%) y el resto, 1.073.000 (51,7%), mujeres, según las Proyecciones Demográficas 2026 realizadas por Eustat. Esto supondría algo más de 101.000 personas menos que en 2013, con una variación de -0,3% en promedio anual. Los mayores ritmos de descenso se localizarán a finales de la presente década, con tasas de -0,4%, para desacelerarse posteriormente hasta una tasa de -0,3% al final del período proyectado. Además, al saldo migratorio negativo se sumarían el aumento de las defunciones y la disminución de los nacimientos.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver Apartado]

Gipuzkoan daude industrian okupaziorik handiena duten udalerriak; Araban nekazaritzan eta Bizkaian zerbitzuetan

Foto 1

2011ko amaieran, biztanle landunen %71 baino zertxobait gehiago zerbitzuetan ari ziren lanean; %20 industrian, %7,5 eraikuntzan eta %1 nekazaritzan. Lurralde historikoei dagokienez, aldeak oso eskasak ziren, baina ez zen hala gertatzen udalerrien artean. Muruetan, Bilarren, Navaridasen edo Ekoran 10 biztanle landunetik 3 zerbitzuen sektorean ari ziren lanean; Getxon, Donostian, Plentzian, Gorlizen edo Bilbon, aldiz, 10etik 8. Beste alde batetik, industriaren sektoreko enpleguaren ehuneko handiarengatik nabarmentzekoak izan ziren Gipuzkoako udalerri hauek, besteak beste: Oñati (%50), Eskoriatza (%50), Antzuola (%48) eta Aretxabaleta (%47).

[Ikus gehiago: Taula]

[Ikus: Atala]

En Gipuzkoa se localizan los municipios con mayor proporción de la industria, en Álava de la agricultura y en Bizkaia de los servicios

A finales de 2011, algo más del 71% de la población ocupada trabajaba en los servicios, por el 20% que lo hacía en la industria, el 7,5% en la construcción y el 1% en la agricultura. Mientras a nivel de territorio histórico las diferencias eran muy escasas, no ocurría así entre los municipios. Mientras que en Baños de Ebro/Murueta, Elvillar/Bilar, Navaridas o Yécora/Lekora únicamente 3 de cada 10 personas ocupadas lo hacían en el sector servicios, en Getxo, Donostia/San Sebastián, Plentzia, Gorliz o Bilbao, entre otros, se llegaba a 8 de cada 10. Por otra parte, destacaban por su alto porcentaje de empleo industrial los municipios gipuzkoanos de Oñati (50%), Eskoriatza (50%), Antzuola (48%) y Aretxabaleta (47%), entre otros.

[Ver más: Tabla]

[Ver Apartado]

EAEko lau pertsonatik batek unibertsitate ikasketak zituen 2011. urtean

Foto 1

2011n hamar urte eta gehiagoko pertsonen %24,1, ia lautik bat, unibertsitate mailako ikasketak egina zen, ertain-goikoak edo goikoak; guztira 475.000 pertsona. 2006an 418.000 pertsona (%21,5) zirenez, hazkundea ehuneko 2,6 puntukoa da. Emakumeen artean %25,8 eta gizonen artean %22,3 dugunez, aldea hazi egin da 2006tik.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus: Atala]

Una de cada cuatro personas tenía formación universitaria en 2011 en la C.A. de Euskadi

Casi una de cada cuatro personas de diez y más años, el 24,1%, tenía formación de estudios universitarios medio-superiores o superiores en el año 2011, 475.000 personas en total. Esta cifra representa un incremento de 2,6 puntos porcentuales con respecto al año 2006, cuando 418.000 personas tenían ese mismo nivel de formación (21,5%). En las mujeres esta proporción se elevaba hasta el 25,8%, mientras entre los hombres se limitaba al 22,3%, lo que supone un incremento de la diferencia existente en 2006.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver Apartado]

Euskal Autonomia Erkidegoko hamar biztanletik seik baino gehiagok euskara-ezagueraren bat du

Foto 1

Euskal Autonomia Erkidegoko 2 urte edo gehiagoko biztanleen %62,8k euskara-ezagueraren bat zuen 2011n; ehunekoa 3,3 igo da 2006. urtearekin alderatuta. Talde horren barruan 790.000 euskaldun zeuden, euskara ulertu eta euskaraz hitz egiten dutenak, eta 542.000 ia-euskaldun, ulermen-maila ona edo ertaina, baina hitz egiteko zailtasuna dutenak. Euskaldun kopurua 14.400 pertsonatan baino gehiago igo da 2006. urtearekin alderatuta; ia-euskaldunak, berriz, ia 82.600 pertsona gehiago dira.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus: Atala]

Más de seis de cada diez residentes en la C.A. de Euskadi tenía algún conocimiento de euskera en 2011

El 62,8% de la población vasca de 2 y más años tenía algún conocimiento de euskera en 2011, incrementándose respecto a 2006 en 3,3 puntos porcentuales. En este grupo de población había 790.000 euskaldunes –entienden y hablan bien euskera– y 542.000 cuasi-euskaldunes, con nivel de comprensión bueno o regular pero con dificultades para hablar. La población euskaldun aumentó respecto a 2006 en algo más de 14.400 personas, mientras que los cuasi-euskaldunes lo hicieron en casi 82.600.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver Apartado]

2011n EAEko lau biztanletako bat kanpoan jaioa zen

Foto 1

EAEko biztanleen %28,7 erkidego honetatik kanpo jaio zen, eta talde horren barneko %29 atzerrian. EAEtik kanpo jaiotakoen ehunekoa egonkorra izan da 2001-2011 aldian, baina pertsona horien jatorria aldatu egin da. Azken hamarkadan ehuneko sei puntu hazi da Euskadin bizi eta atzerrian jaiotakoen kopurua; hemen bizi eta Estatuko beste alde batzuetan jaioak %24,7 izatetik %20,3 izatera, ehuneko lau puntu pasa gutxiago, gutxitu dira.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus: Atala]

Una de cada cuatro personas residentes en la C.A. de Euskadi había nacido fuera de ella en 2011

El 28,7% de la población residente en la C.A. de Euskadi había nacido fuera de nuestra Comunidad y, dentro de este colectivo, el 29% había nacido en el extranjero. El porcentaje de las personas nacidas fuera de la Comunidad se mantuvo estable en el periodo 2001-2011, aunque se produjeron cambios en el origen de las mismas. Así, en esa década aumentó en seis puntos porcentuales la población nacida en el extranjero, mientras que, por el contrario, descendió en algo más de cuatro puntos porcentuales la nacida en el resto del Estado, pasando de un 24,7% a un 20,3%.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver Apartado]

Euskadiko biztanle landunen %56 eta ikasleen %63 udalerritik kanpora joan behar dute lanarengatik edo ikasketengatik

Foto 1

2011ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak dioenez, 16 urte eta gehiagoko 500.000 pertsonatik gora beren udalerritik kanpora irteten ziren lan egiteko (biztanle landunen %56,3) eta 1.600 atzerrira joan ziren (%0,2). Udalerriei dagokienez, lanarengatik udalerritik kanpora joaten direnak bereziki biztanleria gutxiko udalerrietan bizi dira. Udalerri horietan, hamar pertsonatik bederatzi bizi ziren udalerriaz bestelako udalerri batean ari ziren lanean. Beste alde batetik, 16 urte eta gehiagoko 119.000 pertsona (%63,2) beste udalerri batera irteten ziren ikasteko eta ia 2.000 atzerrira irteten ziren (%1).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus: Atala]

El 56% de las personas ocupadas y el 63% de los estudiantes vascos se desplazan fuera de su municipio por motivos laborales o académicos

Según el Censo de Población y Viviendas de 2011, más de 500.000 personas de 16 y más años se desplazaban para ir a trabajar a otro municipio (56,3% de la población ocupada) y 1.600 fueron al extranjero (0,2%). En el ámbito municipal, el desplazamiento por causas laborales afecta especialmente a municipios de población reducida, donde nueve de cada diez personas trabajaba en un municipio diferente al de su residencia. Por otro lado, había 119.000 personas de 16 y más años que se desplazaban para ir a estudiar a otro municipio (63,2%) y casi 2.000 que iban al extranjero (1%).

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver Apartado]

Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza-parkeak urteko 14.000 unitateko hazkundea izan du 2001etik 2011ra bitartean

Foto 1

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.020.131 etxebizitza daude 2011ko azaroaren 1ean. 2001arekin alderatuta, 141.515 etxebizitza gehiago daude; hortaz, % 16,1eko hazkundea izan da, 14.152 etxebizitza gehiago urteko. Bilakaerari begiratuta bi bosturteko bereiz ditzakegu: lehenengoan (2001 eta 2006 bitartean) %11,7ko hazkundea izan zen, 102.429 etxebizitza gehiago; bigarrenean (2006-2011), ordea, %4ko hazkundea baino ez da izan (39.086 etxebizitza gehiago, alegia). Beste modu batera esanda, hamarkada osoan izandako hazkundearen %72,4 gertatu da lehenengo bost urteetan.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus: Atala]

El parque de viviendas de la C.A. de Euskadi creció a un ritmo de 14.000 unidades por año entre 2001 y 2011

A fecha 1 de noviembre de 2011, el parque de viviendas en la C.A. de Euskadi era de 1.020.131. Comparado con el año 2001, supone 141.515 viviendas más, lo que implica un crecimiento del 16,1%, es decir, 14.152 viviendas más al año. Esta evolución muestra dos quinquenios diferenciados: el primero, entre 2001 y 2006, donde el crecimiento alcanzó el 11,7%, 102.429 viviendas más; el segundo, 2006-2011, con un crecimiento que se limitó al 4%, 39.086 viviendas adicionales. Dicho de otra forma, en los primeros cinco años se produjo el 72,4% del incremento experimentado en la década.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver Apartado]

2001-2011 bitartean eginiko lau eraikinetatik hiru irisgarriak dira

Foto 1

2011ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuaren arabera, Euskal AEko eraikinen %28,5 irisgarria da. Alegia, igogailurako sarrera zuzena du, nagusia edo bigarren mailakoa; mailarik ez dago, edo egonez gero arrapala baten bidez pasa daitezke mugimendu mugadun pertsonak; gainera, ataria aulki gurpildun bat mugitu ahal izateko behar bezain zabala da. 2001-2011 bitartean eginiko eraikinetan irisgarritasuna %75,4 da, 1991-2001 bitartean eginikoena (%30,4) halako bi baino apur bat gehiago.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus: Atala]

Tres de cada cuatro edificios construidos en la C.A. de Euskadi entre 2001 y 2011 son accesibles

Según el Censo de Población y Viviendas de 2011, el 28,5% del parque de edificios de la C.A. de Euskadi es accesible, es decir cuenta con un acceso directo al ascensor, ya sea por la entrada principal o por otra secundaria, no presenta peldaños o de haberlos existe una rampa que permite a las personas con limitaciones motoras superarlos sin dificultades y, además, tiene un portal suficientemente amplio sin obstáculos para la maniobra de una silla de ruedas. En los edificios construidos entre los años 2001 y 2011 la proporción se elevaba al 75,4%, más del doble de la que tenían los construidos entre 1991 y 2001 (30,4%).

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver Apartado]

Eustatek Euskal AEko zentsu-sekzioen tipologia ekarri du haren webeko udal-informaziora

Foto 1

Berriki Eustatek ipini du haren webeko udal informazioaren atalean Euskal AEko zentsu-sekzioen tipologia. Zenbait aldagairen homogeneotasunean oinarritzen da, esaterako norbanakoaren, familiaren eta etxebizitzaren ezaugarrienean, sekzio bakoitzekoak, zeinak jasotzen baitira Eustaten datu-base soziodemografikoan. Helburua da administrazio sekzioak mota homogeneoen serie batean taldekatzea da.Tipologia honen emaitzetatik geruza bat sortu da Google Earth bidez ikusi ahal izateko; atala adierazitako jarraibideekin deskarga daiteke.

[Ikus gehiago: Atala]

Eustat incluye los Tipos de las Secciones Censales de la C.A. de Euskadi en la información municipal de su web

Eustat ha incorporado los Tipos de las Secciones Censales de la C.A. de Euskadi en el apartado Información Municipal de su web. Está basada en la homogeneidad de diferentes variables como las características individuales, familiares y de vivienda de cada sección, que se recogen en la Base de Datos Sociodemográfica de Eustat. El objetivo es agrupar las secciones administrativas en una serie de tipos homogéneos con su descripción correspondiente. A partir de los resultados se ha creado una capa para su visualización mediante Google Earth que se puede descargar siguiendo las instrucciones que se indican.

[Ver más: Apartado]

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Zentsu Historikoak

Eustaten webgunean dagoen atal honen bidez edonork eskura dezake zentsuetan eta erroldetan dagoen informazioa. Zentsu eta errolda horiek 1970. urtetik 2011. urtera arte egin dira. Atal ezberdinei buruzko informazioa jasotzen duten taulak eskura daitezke hemen: biztanleriaren egitura, biztanleria aktiboa, hezkuntza, hizkuntza zentsua, migrazio mugimenduak, etxebizitzak, ugalkortasuna, lurraldeetako datuak… Aldi horietako bakoitzerako metainformazioa ere eskura daiteke (definizioak, galdesortak, legeak...).


Censos históricos

Este apartado, disponible en la web de Eustat, pone a disposición de cualquier persona interesada la información estadística de los censos y padrones que se han llevado a cabo desde el año 1970 al 2011. Según los años, aquí se podrán encontrar tablas con información relativa a los distintos apartados: Estructura de la población, población activa, educación, censo lingüístico, movimientos migratorios, viviendas, fecundidad, datos territoriales… También se puede acceder a la metainformación (definiciones, cuestionarios, legislación,...).

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

Eustat, Instituto Vasco de Estadística

E-mail: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias