back

Mapa elkarreragilea

Sarrerasubir

Tresna honek adierazle ezberdinek zenbait urtetan hartzen dituzten balioak bistaratzeko aukera eskaintzen du. Erabiltzaileak berak aukera dezake Euskal AEko udalerrietako edo eskualdeetako datuak bistaratu nahi dituen

Mapa interaktiboa

Pantailaren goiko aldean honakoak erakusten dira:

Pantailaren ezker aldean hurrengoak erakusten dira, goitik behera:

Eskuin aldean honakoak aurkitzen dira, goitik behera:

Hautatze-aukeraksubir

Hurrengo aukerak bai mapan eta bai banaketa- zein lerro-diagrametan islatzen dira, zuzenean:

  • Bistaratzearen gaia zein adierazlea hautatu.
  • Bistaratzean nabarmendu nahi den zonalde geografikoa hautatu.

Bistaratzearen gaia zein adierazlea hautatusubir

Pantailaren goialdean agertzen diren lehen bi hautatzaile edo "spinner"-ek bistaratzearen gaia eta adierazlea hautatzeko aukera ematen dute, hurrenez hurren. Egindako aukerak bistaratzearen osagai guztietan islatuko dira zuzenean, hau da, mapa geografiko, banaketa-diagrama eta lerro-diagrama elkarreragileetan.

Bistaratzaren gaia zein adierazlea hautatu

Bistaratzean nabarmendu nahi den zonalde geografikoa hautatusubir

Bistaratzeko zonalde bat nabarmentzeko, hiru aukera posible daude:

  • Zonaldea aukeratzea. Aukeraturiko zonaldea berdez nabarmenduta geratzen da beste bat aukeratu arte edo berau berriro hautatua izan arte. Eskuineko informazio-zonaldean eginiko aukerari dagokion informazioa erakusten da. Hiru ekintza posible daude:

    • Mapako zonalde batean klik egin.
    • Banaketa-diagramako bolatxo batean klik egin.
    • Goiko aldeko hautatzaile edo "spinner"-ean zonaldea aukeratu.

  • Zonaldea seinalatzea. Kurtsorea zonalde baten gainean dagoen bitartean, hau berdez nabarmenduta mantenduko da, eskuineko informazio-zonaldean hari dagokion informazioa erakusteaz gain (bestelako zonalderik aukeratuta egon ezean). Bi ekintza posible daude:

    • Mapako zonalde batera kurtsorea hurbildu.
    • Banaketa-diagramako bolatxo batera kurtsorea hurbildu.

  • Zonaldean zooma gehitzea. Zonaldea aukeratzeak duen jokabide berdina du, baina kasu honetan mapa zonalde horretan zentratzen da, zooma gehituz. Aukera bakarra eskaintzen da:
    • Mapako zonalde batean klik bikoitza egin.
Hiru kasuetan, eginiko aukerak lerro-diagraman ere islatzen dira, hurrengo irudian ikus daitekeen moduan:

Bistaratzean nabarmendu nahi den zonalde geografikoa hautatu

Bistaratzearen beste aukeraksubir

Bistaratzeak eskaintzen dituen beste aukera batzuk hauek dira:

Bistaratzearen beste aukerak

Legenda elkarreragileasubir

Kolore legendan balioak sei klaseetan daude multzokatuak, hasierako balioak adierazleari dagokion pertzentil banaketaren bidez lortzen direlarik.

Erabiltzaileak legendaren balioak aldatzeko ahalmena dauka, geziak gora eta behera mugituz. Hori egitean mapako eta banaketa-diagramako koloreak eguneratzen dira.

Legenda elkarreragilea

Animaziorako aukeraksubir

Animaziorako atala hurrengoez osaturik dago: animaziorako kontrola eta abiadura zehazteko kontrol mugikorra.

Animaziorako aukerak

Informazio-zonaldeasubir

Bistaratzearen inguruko informazioa ematen duen zonaldea da. Goialdean aukeraturik dagoen urtea adierazten da eta behealdean zonalde desberdinei urte horretan dagozkien balioak agertzen dira. Besterik ezean, aukeraturiko adierazleak Euskal AEn duen balioa adierazten du, urdinez (ikus eskerreko irudia) eta zonalderen bat nabarmenduta badago (ikus eskuineko irudia), bi aukera daude:

Informazio-zonaldea

Banaketa-diagrama azpiko kontrol mugikorrasubir

Bere gainean dagoen banaketa-diagramako x-ardatzeko balio-tartearen mugak ezartzeko erabiltzen da. Horretarako bertan agertzen diren bi "eskuak" mugitu behar dira.

Banaketa-diagrama azpiko kontrol mugikorra

Hautaturiko adierazlearen eboluzioasubir

Aukeraturiko adierazlearen banaketa adierazten duen lerro-diagrama. Besterik ezean Euskal AEari dagozkion datuak erakusten dira (ikus ezkerreko irudia) eta zonalderen bat nabarmenduta egonez gero (ikus eskuineko irudia), bi aukera daude:

Bi kasuetan sagua puntu batera gerturatzean, irudikatzen diren serie guztiek urte horretan duten balioa adierazten duen elkarrizketa-koadroa agertzen da.

Aukeraturiko adierazlearen eboluzioa erakusteaz gain, bistaratzearen urtea hautatzeko aukera ematen du (ikus hurrengo atala).

Hautaturiko adierazlearen eboluzioa

Bistaratzearen urtea aldatusubir

Bi eratan alda daiteke bistaratzearen urtea:

Bi kasuetan, urtea aldatzean urte horri dagozkion datuak kargatzen dira.

Bistaratzearen urtea aldatu

Teknikasubir

Tresna honek grafikoak sortzeko jqPlot eta mapa sortzeko Leaflet liburutegiak erabiltzen ditu. JavaScript-en erabilerak interaktibotasuna ahalbidetzen du, horregatik ezinbestekoa da nabigatzaileko JavaScript aukera aktibatuta izatea.

Plataforma anitzekoa da, beraz bai Android-en, iOS-en eta bai ohiko nabigatzailetan (Internet Explorer 9+, Firefox, Google Chrome, Safari, Opera) bistara daiteke.

Prozesuak denbora gehiegi tardatuko balu, beste nabigatzaile bat erabiltzea gomendatzen da, Google Chrome, adibidez.