Zuzendariaren ongi etorria
Ongi etorri Eustat-Euskal Estatistika Erakundera. Administrazio Publikoen, gizarte-eragileen eta, oro har, gizartearen itxaropenei eta beharrei erantzuteko estatistika-informazioa ekoizteaz arduratzen den organoa gara. Era berean, Euskadiri buruzko datuak emateko erreferentziazko erakundea independentea, eskuragarria eta fidagarria gara.
Etapa berri bati ekin diogu, gure lana Euskadiren esparru guztietako aurrerapenera bideratzeko eta bilakaera horretan datu eta estatistika ofizialekin laguntzeko.
Abiapuntua gure konpromisoa da, hain zuzen ere, etengabeko hobekuntzarekin eta jarrera berritzailearekin dugun ardura: estatistika ofizialaren produkzioan metodologia aurreratuak eta puntako tresna teknologikoak erabiltzea eta informazioa eskaintzea, testuinguruan jarria eta kalitatezkoa, gure gizartean etengabe aldatzen ari diren erabakiak, politikak eta eztabaida publikoa hobetzeko helburuarekin.
Eustaten erronka funtsezko eragilea izatea da, bai gizartea kalitate handiko datuekin hornitzeko, bai datuen ekosistema publiko bat sortzeko ere. Informazioaren erabilgarritasuna eta sendotasuna bermatzeaz gain, haren osotasuna eta segurtasuna ere zaindu nahi ditu Eustatek. Horrek esan nahi du datuak eraginkortasunez kudeatzeko prozesu sendoak ezarri behar direla, datuen eskuragarritasuna eta erabilera arduratsua bermatzeko.
Erabakiak hartzeko tresna analitikoak eta bistaratzeko tresnak bultzatuko ditugu, eta aktiboki parte hartuko dugu Euskadiko datuak digitalizazioan eta birtualizazioan, informazioa ahalik eta hobekien eskuratzeko eta aprobetxatzeko. Hori guztia Europako Estatistika Sistemaren Komiteak sustatutako Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodea errespetatuz, gure lanaren bikaintasuna eta gardentasuna bermatzeko.
Ikuspegi horrekin lan egingo dugu, gure funtsezko balioetan oinarrituta: independentzia, zorroztasuna, konfidentzialtasuna, etika, osotasuna, gardentasuna eta erantzukizuna.
Eskerrik asko zure konfiantzagatik. Gure webgunea ezagutzera gonbidatzen zaitugu, ziur baikaude informazio fidagarria eta kalitatezkoa eskuratzeko beharrezko laguntza aurkituko duzula gugan.