Zerbitzuen karta
Zerbitzuen karta 2025 (pdf 3,8 mb)
Eustaten zerbitzuen karta betetzeari buruzko jakinarazpena. 2024 (pdf 110 kb)
Sarrera
Eustat erabateko kalitatean oinarritutako kudeaketa eredu bat ari da ezartzen euskal gizarteak eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoz; bada, eredu horren barruan sartzen da zerbitzuen karta honen aurkezpena.
Zerbitzuen kartan Eustatek ematen dituen zerbitzuak deskribatzen dira, baina baita Eustatekin lotzen diren erabiltzaileen eskubideak eta kalitate handiagoko kudeaketa lortzeko hartzen ditugun konpromisoak ere.
Kudeaketa hori etengabe hobetzea da gure helburu nagusia. Horregatik, alderdi on eta txarrei buruz egiten dituzun iradokizun guztiak izango ditugu lagungarri gure zerbitzuak eskatutakora egokitzeko.
Eustaten helburua
Eustat Euskal AEko administrazio erakunde autonomoa da eta Euskal administrazio publikoei, gizarte eragileei eta gizarteari zuzendutako informazio estatistiko ofiziala garatu, ekoiztu eta zabaldu egiten du; informazio hori, kalitatezkoa eta objektiboa izateaz
gainera zientifikoki egiaztatzen da. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-jarduna bultzatu, zuzendu eta koordinatzen du
eta estatuko eta nazioarteko estatistika-esparruan laguntzen du.
Biztanleek eta erabiltzaileek zerbitzu horien gainean dituzten eskubide eta betebehar zehatzak
- Estatistika-informazioa eskatzen dutenean arreta eraginkorra jasotzea.
- Euskal AEko hizkuntza ofizial bietan arreta jasotzea.
- Eskatutako zerbitzuen kostuari buruzko informazioa jasotzea, horrela egin badaiteke.
- Egindako kexa, iradokizun eta erreklamazioak kontuan hartzea, zerbitzua hobetzeko erabiliz. Horretarako, erabiltzaileek erreklamazio-orriak eska ditzakete.
- Biztanleei beraiei buruzko datuak soilik estatistika-helburuetarako bildu eta erabiltzea; datu administratiboak direnean, alabaina, datu pertsonalak babesteko lege organikoaren eskubideak eta printzipioak errespetatzea.
- Estatistika-jarduera, zehaztasuna zientifikoki bermatzen duten metodologien bidez egitea.
- Eskatzen direnean, egiazko datuak, datu zehatzak eta indarrean daudenak ematea.
- Zerbitzuen ordutegiak eta funtzionamendua errespetatzea, betiere langileek emandako oharrei jaramon eginez.
Zerbitzuak, konpromisoak eta adierazleak
Eskaintzen den informazioa Euskal Estatistika Antolakundeak egindako
estatistika-eragiketen esparrukoa da:
- “Kontsulta azkarren” zerbitzua, telefono, fax, posta arrunt edo mezu elektronikoen bidez.
- “neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaerak.
1. konpromisoa |
Adierazleak |
- Eustatek gehienez ere 5 lanegunetan erantzungo dio jasotzen dituen “kontsulta azkarren” %95i. |
- Gehienez 5 lanegunetan erantzun diren “kontsulta azkarren” %. |
- “Kontsulta azkarren” gainerakoari gehienez ere 8 lanegunetan erantzungo die. |
- Gehienez 8 lanegunetan erantzun diren “kontsulta azkarren” %. |
2. konpromisoa |
Adierazleak |
- Eustatek gehienez ere 10 lanegunetan erantzungo dio jasotzen dituen “neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren %80ri gutxienez, aurrekontua onartzen den egunetik hasita eta, betiere, datuak eskuragarri badaude. |
- Gehienez 10 lanegunetan erantzun diren “neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren %. |
- Jasotzen diren “neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren gainerakoari gehienez ere 30 lanegunetan erantzungo dio. |
- Gehienez 30 lanegunetan erantzun diren “neurrira egindako” estatistika-informazioaren eskaeren %. |
- Eustaten konpromisoa da erakunde hitzarmenez eskatutako lanen % adostatutako epean emango direla. |
- Eskatutako epean emango diren lanen %, erakunde-hitzarmenez adostutakoena. |
- Web bidezko zabaltze zerbitzua
Eustaten informazio zerbitzuak modu zuzenean ematen die erantzuna informazio estatistikoen
beharrei ondorengo eratara:
- Web zerbitzariak etengabe eguneratzen den informazioa eskaintzen du; informazio gehiena, gainera, euskal estatistika planaren estatistika-eragiketen emaitzetatik ateratzen
da.
- Eustaten webgunetik eskura daitekeen datu-bankuan Euskal Estatistika Planaren estatistika-eragiketei buruzko datu-serieak biltzen dira.
Konpromisoa |
Adierazlea |
- Eustatek konpromisotzat hartzen du bere ardurapeko eragiketa estatistikoen %87 gutxienez webean zabalduko duela, urteko estatistika programan adierazitako datak betez.
- Gainerakoa zabaltzeko epea ez da urteko estatistika egitarauko data baino 12 hilabete luzeagoa izango. |
- Ezarritako epean zabaldu diren Eustaten ardurapeko eragiketa estatistikoen %.
- Zabaltzeko epea ezarritakoa baino 12 hilabete luzeagoa izango duten Eustaten ardurapeko estatistika-eragiketen %. |
- Laguntza tekniko eta metodologikoa emateko zerbitzua
Eustatek, estatistikaren gaineko funtzio publikoa betetze aldera, kanpoko aholkularitza eskaintzen du estatistika ofizialak diseinatzeko, horien metodologia gauzatzeko, estatistikak
ekoizteko eta gero hedatzeko. bere jarduneko ikerketa eta garapenei lotutako gaietan ere laguntzen du, adibidez:
- Laginen aukeraketa eta diseinua.
- Estatistikako softwarea erabiltzeko laguntza.
- Datuen azterketa (faktore azterketak, etab.).
- Estatistiken metodologiari buruzko aholkularitza orokorra.
Konpromisoa |
Adierazleak |
- Eustatek konpromisotzat hartu du, ”laguntza tekniko eta metodologikoarekin” lotutako lanen %90 gutxienez, gehienez ere 20 lanegunetan egingo dela, betiere aurrekontua onartu den egunetik zenbatzen hasita eta horien gaineko informazioa eskuragarri badago. |
- “Laguntza tekniko eta metodologikoari” lotuta dauden agindutako lanen artean gehienez ere 20 lanegunetan egindakoen %. |
- Lanen gainerakoa beranduen 30 lanegunetan egingo da, aurrekontua onartzen den egunetik zenbatzen hasita eta, betiere, informazioa eskuragarri badago. |
- “Laguntza tekniko eta metodologikoari” lotuta dauden agindutako lanen artean gehienez ere 30 lanegunetan egindakoen %. |
- Erakunde-hitzarmenez eskatutako lanen %100 adostutako epean emango dira. Hori da Eustaten konpromisoa. |
- Erakundeen arteko akordio baten arabera eginarazitako lanen artean epe barruan eskuratutakoen %. |
Eustatek zenbait prestakuntza mota eskaintzen ditu: Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroa eta nazioarteko estatistika mintegia.
1. konpromisoa |
Adierazlea |
- Eustatek urtean gutxienez nazioarteko estatistika mintegiko ikastaro bat antolatuko du. |
- Eustatek urtean antolatu duen nazioarteko estatistika mintegiko ikastaro kopurua. |
2. konpromisoa |
Adierazlea |
- Eustatek bi urtean behin gutxienez ekonomia eta gizarteari lotutako udako ikastaro bat antolatuko du. |
- Bi urtean behin ekonomia eta gizarteari lotuta antolatu den udako ikastaro kopurua. |
Konpromisoak betetzearen hedapena
Konpromiso hauek betetzeko jakinarazpena urtero egingo da webgunearen (www.eustat.eus) bidez.
Lankidetzarako bideak
Eustatek, bere kudeaketa etengabe hobetzeko asmoz, marketinaren inguruko
estrategia bat garatu du. Estrategia horren barruan, erakundearen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona eta erakundeen iritzia ezagutzeari eman nahi zaio lehentasuna.
Horretarako, Eustatek bi urtero “erabiltzaileen gogobetetasunari buruzko inkesta” egiten die bere argitalpenak jasotzen dituzten erakunde eta abarretako arduradunei, prentsa-oharrak jasotzen dituzten komunikabideei eta informazioa edo produktu nahiz zerbitzuren bat eskatu duten
erabiltzaileei.
Gogobetetasunari buruzko inkesten emaitzak Eustaten webgunean (www.eustat.eus) kaleratzen dira.
Erabiltzaileen iritzia eta hobetu beharreko alderdiak ezagutzeko beste datu-iturri garrantzitsu batzuk kexak eta iradokizunak dira.
Kexen eta iradokizunen orria eskatu eta behar bezala bete ahal izango da; orri horretan adierazi ahal izango dituzte, gainera, Eustatek ematen dituen zerbitzuen ezaugarriei buruzko kexak edo iradokizunak. kexak eta iradokizunak aurkezteko beste bide batzuk ere badaude:
Konpromisoa |
Adierazleak |
- Eustatek “kexa eta iradokizunen” %100i, gehienez 10 laneguneko epean erantzungo dio. |
- Gehienez 10 lanegunetan erantzundako “ kexen eta iradokizunen” %. |
- Eustatek bi urtean behineko erabiltzaileen gogobetetasun inkestan lorturiko gogobetetasun-maila gutxienez 3,5 puntukoa izatea. |
- Bi urtean behineko erabiltzaileen gogobetetasun inkestan lorturiko gogobetetasun-maila, 1etik 5era neurtuta. |
Aplikatu beharreko araudia
- Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzko oinarrizko legeria
-
4/1986 legea, apirilaren 23koa, Euskal
Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzkoa.
(EHAA, 105. zk., 1986ko maiatzaren 30ekoa).
ondokoak aldatu zuen:
- 4/2002 legea, martxoaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzko legea aldatu duena.
(EHAA, 70. zk., 2002ko apirilaren 15ekoa).
-
82/2005 dekretua, apirilaren 12koa, estatistika-eragiketen proiektu teknikoak onartu ahal izateko prozedura arautzen duena eta proiektu teknikoen eta estatistika-eragiketen galdeketen erregistroa sortzen duena.
(EHAA, 78. zk., 2005eko apirilaren 26koa).
-
397/2013 dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak eta honen erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituena. (EHAA, 152. zk., 2013ko abuztuaren 12koa).
-
Akordioa, 1987ko uztailaren 9koa, Euskal estatistika kontseiluarena, bere barne-araudia onartu duena.
(EHAA, 18. zk., 1988ko urtarrilaren 28koa).
- Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikari buruzko plangintza
-
251/1986 dekretua, azaroaren 25ekoa, Euskal estatistika erakundeko jarduerei hasiera eman diena.
(EHAA, 236. zk., 1986ko azaroaren 29koa).
-
12/2000 dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Euskal estatistika erakundearen egitura organikoa ezarri duena.
(EHAA, 19. zk., 2000ko urtarrilaren 28koa).
-
2011ko otsailaren 2ko AGINDUA, ekonomia eta ogasuneko sailburuarena, Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística (Eustat) administrazio-erakunde autonomoak eskaintzen dituen argitalpenen eta zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituena. (EHAA, 58. zk., 2011ko martxoaren 24koa).
- Estatistika-organo bereziak
-
3/2018 lege organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari buruzkoa.
-
2/2004 legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta datu babesteko euskal bulegoa sortzeari buruzkoa. (ehaa, 44. zk., 2004ko martxoaren 4koa.
-
9/2017 legea, azaroaren 8koa, sektore publikoaren kontratu legearen testu bategina onesten duena. (BOE, 272.zk., 2017ko azaroaren 9koa).
-
39/2015, urriaren 1ekoa, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearena.
-
21/2012 dekretua, administrazio elektronikoari buruz.
-
93200 une norma, 2008ko apirilekoa zerbitzuen karten inguruan.
Ordutegiak, baliabideak eta arreta jasotzeko tokiak
- Eustaten egoitza nagusia (Vitoria-Gasteiz)
- Donostia-San Sebastián, 1
- 01010 Vitoria-Gasteiz
- Tel.: 945-017517
- Faxa: 945-017501
- e-mail: informacion@eustat.eus
- Bilboko lurralde bulegoa
- Máximo Aguirre, 18-bis, 3ª planta
- 48011 Bilbao
- tel.: 94-4031375
- faxa: 94-4031378
- e-mail: informacion@eustat.eus
- Donostiako lurralde bulegoa
- Okendo, 16-3ª planta
- 20004 Donostia-San Sebastián
- tel.: 943-420265
- faxa: 943-428151
- e-mail: informacion@eustat.eus
- Jendeari arreta emateko ordutegia
- Estatistika-informazioaren neurrirako eskaerak
- Metodologiari buruzko aholkularitza zerbitzua
- Kartaren ardura duen unitatearen helbidea
- Koordinazio teknikoko eta zabalkundeko zuzendariordetza
Vitoria-Gasteizko Eustaten egoitza nagusia aurkitzeko planoa

Bilboko Eustaten egoitza aurkitzeko planoa

Donostiako Eustaten egoitza aurkitzeko planoa
