HomeAntolakundeaPraktika egokien kodeaJardunbide egokien kodea europar estatistikan

Jardunbide egokien kodea europar estatistikan

Eropako estatistiken arloko jardunbide egokien kodea

Egun indarrean dagoen bertsioa Europako Estatistika Sistemaren Batzordeak egokitu du 2017ko azaroaren 16an.

Hitzaurrea

Europako Estatistiken Arloko Jardunbide Egokien Kodea

Europako Estatistiken Arloko Jardunbide Egokien Kodea Europako Estatistika Sistemaren kalitatearen esparru komuneko ardatz nagusia da. Tresna autoarautzailea da, eta erakundeen, estatistika-prozesuen eta estatistika-ekoizpenaren gaineko hamasei printzipiotan oinarritzen da. Printzipio bakoitzari jardunbide eta estandar egokien adierazle multzo bat lotu zaio, eta kodearen aplikazioa aztertzeko orientabide eta erreferentzia izango da. Horrek aukera ematen du Europako Estatistika Sistemaren gardentasuna handitzeko.

Estatistiken arloko agintariek konpromisoa hartu dute, Jardunbide Egokien Kodea aplikatzeko. Estatistika-agintaritza horiek dira, besteak beste, Europar Batasuneko estatistika-agintaritza (Eurostat), estatistika-institutu nazionalak eta europar estatistikak garatzeaz eta egiteaz arduratzen diren beste agintaritza nazional batzuk.

Europako Estatistiken Gobernantzarako Aholku Batzordeak, hots, Europako aholku-batzorde independente batek (aurrerantzean, «Batzordea») ikuspegi orokorra ematen du Jardunbide Egokien Kodea Europako Estatistika Sisteman aplikatzeko moduari buruz (1). Batzordeak urtero aztertzen ditu, bai Europar Batasuneko estatistika-agintaritzak (Eurostatek) Jardunbide Egokien Kodea behar bezala aplikatu duen, bai Europako Estatistika Sistema osoa ere. Gainera, gomendioak ematen ditu, kodea aplikatzen laguntzeko, erabiltzaileei eta datu-hornitzaileei kodea jakinarazteko eta kodea eguneratzeko.

Europako Estatistiken Gobernantzarako Aholku Batzordeak, hots, Europako aholku-batzorde independente batek (aurrerantzean, «Batzordea») ikuspegi orokorra ematen du Jardunbide Egokien Kodea Europako Estatistika Sisteman aplikatzeko moduari buruz (1). Batzordeak urtero aztertzen ditu, bai Europar Batasuneko estatistika-agintaritzak (Eurostatek) Jardunbide Egokien Kodea behar bezala aplikatu duen, bai Europako Estatistika Sistema osoa ere. Gainera, gomendioak ematen ditu, kodea aplikatzen laguntzeko, erabiltzaileei eta datu-hornitzaileei kodea jakinarazteko eta kodea eguneratzeko.

Kodea 2005ean ezarri zen, lehenengo aldiz; eta 2017ko edizio hau Jardunbide Egokien Kodearen bigarren berrikuspena da. Estatistika ofizialen garapenaren, lanketaren eta hedapenaren azken aldaketak eta berrikuntzak Europako Estatistika Sisteman jasotzea du helburu, besteak beste, datu-iturri berriak, teknologia berrien erabilera, esparru juridikoaren modernizazioa eta pareek Jardunbide Egokien Kodearen erabileraren gainean egindako berrikuspenen emaitzak.

Esteka honen bitartez lineako glosario bat eskuragarri dago, eta bertan azalduta daude Jardunbide Egokien Kodean gehien erabiltzen diren terminoak: EUROSTAT

__________________________________________________

(1) Europako Estatistiken Gobernantzarako Aholku Batzordea

 

Europako Estatistika Sistemaren kalitatearen marko komuna

Honako hauek dira Europako Estatistika Sistemaren kalitatearen esparru komunaren osagaiak: Europako Estatistiken arloko Jardunbide Egokien Kodea, Europako Estatistika Sistemaren kalitatea bermatzeko esparrua eta kalitatea kudeatzeko printzipio orokorrak (erabiltzaileen etengabeko elkarrekintza, lidergoari buruzko konpromisoa, lankidetza-akordioak, norberaren gogobetetasuna, etengabeko hobekuntza, integrazioa eta harmonizazioa).

Kalitatearen esparru komun autoarautzailea Europako Estatistika Sistemaren osagarri da. Europako Estatistika Sistema esparru juridiko oso zabala da; eta europar estatistikari buruzko 223/2009 (EB) Erregelamenduan oinarritzen da. Erregelamendu horrek Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatua hartzen du oinarri. Hori horrela, Europako kalitate handiko estatistikak eta zerbitzuak kalitate handiko esparru juridiko sendoan egiten, garatzen eta zabaltzen dira.

Europako Estatistika Sistemaren kalitatearen gaineko adierazpenean agerikoa da sistema horrek kalitateari ematen dion garrantzia; adierazpena liburuxka honetako orrialdeetan bildu dugu. Halaber, horrek erakusten du kideek kalitate handiko europar estatistikak eta zerbitzuak era iraunkorrean garatzeko, lantzeko eta hedatzeko duten konpromisoa; hori guztia erabiltzaileei modu jasangarrian balioa emateko xedez.

 

Europako Estatistika Sistemaren kalitatearen gaineko adierazpena

Europako Estatistika Sistema lankidetza-esparrua da, eta Eurostatek, Europar Batasuneko eta Europako Merkataritza Askearen Elkarteko estatu kide guztietako agintaritza nazionalek parte hartzen dute esparru horretan. Gure misio bateratua Europan, nazioan edo eskualdean kalitate handiko estatistika-informazio independentea hedatzean datza. Informazio hori pertsona guztien eskura jartzen dugu, erabakiak hartzeko, ikerketak egiteko eta eztabaidak antolatzeko.

Europako Estatistika Sistemako kideek europar estatistiken arloko programa eta lehentasunak eztabaidatu eta adosten dituzte. Behin betiko erabakiak era demokratikoan hartzen dituzte beti, Europako legegintzako prozedurekin bat etorrita.

Araubide juridiko zorrotz baten arabera jarduten dugu (1). Mundu-mailako kalitate-esparru sendoak eta autoarautzaileak osatzen du araubide hori, eta Europako Estatistiken arloko Jardunbide Egokien Kodea haren ardatz nagusia da (2). Gure Jardunbide Egokien Kodea berrikuspen-mekanismoen bidez ebaluatzen da aldizka, eta hobekuntza-ekintzen jarraipen zorrotza ere egiten da (3).

Gaur egun, gero eta handiagoa da bat-bateko informazioa emateko joera, eta informazio horren kalitatea askotan ez dago behar bezala egiaztaturik, baina, hala eta guztiz ere, guk kalitatearen alde egiten dugu, gure lehiarako abantaila delakoan gaudelako. Hona hemen gure lanaren gidalerro nagusiak: profesionalen independentzia, erabiltzaile guztientzako tratu inpartziala, objektibotasuna, fidagarritasuna, estatistiken konfidentzialtasuna eta errentagarritasuna. Estatistikak egiteko oinarriak metodologia sendoak, nazioarteko estandarrik onenak eta prozedura egokiak dira, eta behar bezala zein gardentasunez dokumentatuta daude.

Honako hauek dira gure kalitate-printzipioak: egokitasuna, zehaztasuna, aukera, puntualtasuna, eskuragarritasuna, argitasuna, konparagarritasuna eta koherentzia.

Lan jarraitua egiten dugu inkestek pertsonei eragiten dieten zama ahalik eta gehien arintzeko, datu-hornitzaileekin lankidetza ona izateko eta interesdunen taldeekin elkarlan estua garatzeko, komunitate zientifikoa ere barne.

Estatistiken bikaintasuna bermatzeko konpromisoa dugu. Indarrak, ahuleziak eta haiei lotutako arriskuak sistematikoki aztertu eta arretaz lantzen ditugu, gure kalitatearen esparru komuna etengabe moldatzen dugulako. Hortaz, agerikoa da gure konpromisoa. Adierazleak etengabe modernizatu, berritu eta lantzen ditugu. Hortaz, gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeaz gain, sortzen ari diren fenomeno eta premiei aurrea hartzen saiatzen gara, gure erabiltzaileekin batera.

__________________________________________________

(1) Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatua (PDF) eta 223/2009 (EB) Erregelamendua, Europar estatistikari buruzkoa, 2015/759 (EB) Erregelamenduak aldatzen duena (PDF)

(2) Europako Estatistiken arloko Jardunbide Egokien Kodea 2017 (PDF, 380KB) eta Europako Estatistika Sistemaren kalitatea bermatzeko esparrua (PDF)

(3) Pareen lehen eta bigarren txanda, Europako Estatistika Sistema berrikusteko

Erakundeen eremua

Erakunde- eta antolaketa-faktoreek eragin handia daukate europar estatistikak garatzen, lantzen eta hedatzen dituen estatistiken arloko agintaritza baten efikazian eta sinesgarritasunean. Hona hemen printzipio egokiak: profesionalen independentzia, koordinazioa eta lankidetza, datuak biltzeko agindua, baliabideen egokitasuna, kalitatearekiko konpromisoa, estatistiken konfidentzialtasuna, inpartzialtasuna eta objektibotasuna.

 

1. Printzipioa: Profesionalen independentzia

Estatistiken arloko agintari profesionalak independenteak dira, beste sail eta erakunde politiko, arautzaile edo administratibo batzuk ez bezala. Sektore pribatuko operadoreen aldean, europar estatistiken sinesgarritasuna bermatzen dute.

Adierazleak:

  • Kanpoko esku-hartze politikoei edo beste injerentzia mota batzuei dagokienez, estatistikako institutu nazionalen eta Eurostaten independentzia legez ezarrita dago, eta beste estatistika-agintari batzuei bermatzen zaie.
  • Estatistikako institutu nazionaletako eta Eurostateko zuzendariek eta, hala dagokionean, beste estatistika-agintaritza batzuetako zuzendariek hierarkia maila oso handia dute, baita lanbide-mailarik handiena ere; hortaz, politikaren arloko agintariei eta administrazio-erakunde publikoei behar bezalako irispidea bermatu ahal diete.
  • Estatistikako institutu nazionaletako eta Eurostateko zuzendariek eta, hala dagokionean, beste estatistika-agintaritza batzuetako zuzendariek arduratu behar dute estatistikak era independentean garatzeaz, egiteaz eta zabaltzeaz.
  • Estatistikako institutu nazionaletako eta Eurostateko zuzendariak eta, hala dagokionean, beste estatistika-agintaritza batzuetako zuzendariak erantzule bakarrak dira, beste metodo batzuk, arauak, estatistika-prozedurak, edukiak eta estatistiken arloko argitalpenen egutegia erabakitzeko.
  • Estatistiken arloko lanaren programak argitaratzen dira, eta egindako aurrerapenak aldizkako txostenetan azaltzen dira.
  • Estatistiken arloko argitalpenak argi bereizten dira adierazpen politikoetatik, eta erabaki politikoak alde batera utzita ematen dira.
  • Estatistikako Institutu Nazionalak, Eurostatek eta, hala dagokionean, estatistiken arloko beste agintari batzuek adierazpen publikoak egiten dituzte, estatistika-gaiei buruz; eta, beharrezkoa denean, erabilera desegokiak eta kritikak jakinarazten dituzte.
  • Estatistikako institutu nazionaletako eta Eurostateko zuzendariak eta, hala dagokionean, beste estatistika-agintaritza batzuetako agintariak kontratatzeko eta izendatzeko prozedurak gardenak dira, eta lanbide-gaitasunean oinarrituta daude. Kargu bat betetzen amaitu ahal izateko arrazoiak lege-esparru batean zehazten dira, eta ezin dute arriskuan jarri profesionalen independentzia, ezta independentzia zientifikoa ere.

 

1. bis Printzipioa: Koordinazioa eta kooperazioa

Estatistikako institutu nazionalek eta Eurostatek europar estatistikak garatzeko, lantzeko eta hedatzeko jarduera guztiak koordinatzen dituzte estatistika-sistema nazionalean eta Europako Estatistika Sisteman, hurrenez hurren. Estatistiken arloko agintariek elkarrekin jarduten dute Europako Estatistika Sisteman eratu den lankidetza-esparruan, europar estatistiken garapena, lanketa eta hedapena bermatze aldera.

Adierazleak:

  • Europar estatistikak garatu, landu eta hedatzen dituzten agintari nazionalen gainerako estatistika-jarduerak estatistikako institutu nazionalek koordinatzen dituzte. Hori horrela, estatistiken arloko gaietan harremanetarako puntu bakarra dira, Eurostatentzat. Lege eta prozedura argiak eta sendoak dituzte, nazioko eta Europako koordinazioa gauzatzeko.
  • Beharrezkoa denean, estatistikako institutu nazionaletako zuzendariek gidalerroak ematen dituzte, europar estatistiken garapenaren, lanketaren eta hedapenaren kalitatea estatistika nazionalen sisteman bermatzeko. Horrez gain, gidalerro horien jarraipena eta azterketa egiten dituzte.
  • Estatistiken arloko agintariek elkarlanean jarduten dute. Lankidetza hori etengabe eta hainbat mailatan garatzen dute Europako Estatistika Sistemaren aholku-erakundeekin, Banku Zentralen Europako Sistemarekin, erakunde akademikoekin eta nazioarteko erakundeekin, behar edo egokia den moduan.

 

2. Printzipioa: Datuak biltzeko eta datuak eskuratzeko agindua

Estatistikako agintaritzek agindu juridiko argia dute Europako estatistikak egiteko behar den informazioa biltzeko. Estatistikako agintaritzek eskatuz gero, administrazioak, enpresak, familiak eta oro har pertsona guztiak legez behartuta egon daitezke Europako estatistikak egiteko datuak erabiltzen uztera edo datu horiek ematera.

Adierazleak:

  • Legez ezarrita dago hainbat datu-iturri batzuetako informazioa biltzeko eta informazio hori eskuratzeko agindua, Europar estatistikak egiteko, garatzeko eta hedatzeko xedez.
  • Estatistiken arloko agintariek lege-baimena dute, administrazio-datuak azkar eta doan emateko, baita datuak estatistika-xedez erabiltzeko ere. Administrazio-erregistroak diseinatzeko, garatzeko edo ezabatzeko prozesuan parte hartzen dute, estatistika-xedeetara gehiago moldatzeko.
  • Egintza juridiko batean oinarrituta, estatistiken arloko agintariek estatistika-inkestak erantzuteko betebeharra ezarri ahal dute.
  • Estatistika-xedeak betetzeko, beste datu batzuk eskuratzen laguntzen da, estatistikaren arloko konfidentzialtasuna bermatzeko eta datuak babesteko.

 

3. Printzipioa: Baliabideak egokitzea

Estatistika-agintarien eskura dauden baliabideak behar bezalakoak dira, europar estatistiken arloko betekizunak bete ahal izateko.

Adierazleak:

  • Behar bezalako giza baliabideak, finantza-baliabideak eta baliabide teknikoak kopuruan eta kalitate egokian eskuragarri daude, estatistiken arlo premiak bete ahal izateko.
  • Estatistiken eremua, zehaztapena eta kostua premien araberakoak dira.
  • Estatistika berriak beren kostuaren arabera ebaluatzeko eta justifikatzeko prozedura berriak daude.
  • Estatistika bakoitza egiteko premia ebaluatzeko prozedurak daude, estatistika guztiak beharrezkoak diren edo haietako bat ezabatu edo murriztu daitekeen zehazteko.

 

4. Printzipioa: Kalitatearekiko konpromisoa

Estatistiken arloko agintariek konpromisoa hartu dute kalitatea zaintzeko: indarrak eta ahuleziak sistematikoki eta erregulartasunez identifikatzen dituzte, prozesuaren eta produktuaren kalitatea etengabe hobetzeko.

Adierazleak:

  • Kalitatearen arloko politika zehaztu da, eta herritarren eskura dago. Kalitatea kudeatzeko egitura eta antolaketa-tresnak daude.
  • Prozedurak ezarri dira, estatistika-prozesuak antolatzeko, haien jarraipena egiteko eta haien kalitatea zaintzeko. Horren barne hartzen da hainbat iturritako datuak biltzea.
  • Produktuaren kalitatea erregulartasunez kontrolatu eta ebaluatzen da, kalitatearen osagaien arteko balizko konpromisoei dagokienez. Horrez gain, kalitatearen arloko irizpideen araberako txostenak egiten dira.
  • Aldizkako azterketa zehatza egiten da, estatistiken arloko gako-ekoizpenari buruz. Horretarako, kanpoko adituen iritzia eskatzen da, beharrezkoa denean.

 

5. Printzipioa: Estatistiken konfidentzialtasuna eta datuen babesa

Erabat bermatuta daude informatzaileen pribatutasuna, ematen duten informazioaren konfidentzialtasuna, estatistika-xedeak betetzeko erabilera esklusiboa eta segurtasuna.

Adierazleak:

  • Konfidentzialtasuna legez bermatuta dago.
  • Langileek konpromiso juridikoa sinatzen dute, kontratatzen dituztenean.
  • Zehapenak ezarrita daude, estatistiken konfidentzialtasuna nahita urratzen baldin bada.
  • Langileei orientabideak eta jarraibideak ematen zaizkie, estatistiken konfidentzialtasuna estatistika-prozesu guztietan babesteari buruz. Konfidentzialtasun-politika herritarren eskura dago.
  • Estatistika-datuen osotasuna eta igorpena babesteko behar diren antolaketa-neurri eta neurri arautzaile, administratibo eta tekniko guztiak hartu dira, jardunbide egokienekin, nazioarteko arauekin, europar legeriarekin eta nazioko legeriarekin bat etorrita.
  • Ikerketak egiteko, estatistika-mikrodatuak kontsultatu behar dituzten kanpoko erabiltzaileei protokolo zorrotzak aplikatzen zaizkie.

 

6. Printzipioa: Inpartzialtasuna eta objektibotasuna

Estatistika-agintariek europar estatistikak independentzia zientifikoz, objektibotasunez eta modu profesionalean eta gardenean egin, landu eta hedatzen dituzte. Hori dela eta, erabiltzaileek tratu bera jasotzen dute.

Adierazleak:

  • Estatistiken gaineko gogoeta batzuei jarraikiz zehazten den oinarri objektibo baten arabera biltzen dira estatistikak.
  • Estatistiken arloko gogoetak kontuan hartzen dira, datu-iturriak eta estatistika-metodoak aukeratzeko eta estatistiken hedadurari buruzko erabakiak hartzeko.
  • Estatistika argitaratuetan detektatzen diren akatsak ahal bezain laster zuzentzen dira, eta jendaurrean jakinarazten dira.
  • Erabiltzen diren datu-iturriei, metodoei eta prozedurei buruzko informazioa herritarren eskura dago.
  • Estatistikak argitaratzeko eguna eta ordua heldu baino lehen, aditzera ematen dira.
  • Metodologian aldaketa garrantzitsuak eginez gero, aurrez ematen dira aditzera.
  • Estatistika-agintariek askatasunez erabakitzen dituzte estatistikak noiz argitaratu eta zer eduki bildu haietan; betiere kontuan hartuta estatistika-informazio osatua eta egokia eman behar dela. Erabiltzaile guztiek era berean eta aldi berean eskuratzen dituzte estatistika-argitalpenak. Informazioa argitaratu aurretik kanpoko erabiltzaile batek jaso ahal badu, pribilegio hori behar bezala justifikatu behar du, eta pribilegioa mugatuta eta kontrolatuta dago. Gainera, jendaurrean jakinarazten da. Filtrazioak gertatzen baldin badira, informazioa jasotzeko pribilegioak ikuskatzen dira, inpartzialtasuna bermatze aldera.
  • Prentsaurrekoetan jakinarazten diren datuak eta egiten diren adierazpenak objektiboak eta inpartzialak dira.

Estatistika-prozesuak

Estatistiken arloko agintariek Europako zein nazioarteko arauak, orientabideak eta jardunbide egokiak erabat betetzen dituzte europar estatistikak egiteko, lantzeko eta hedatzeko prozesuetan. Horrez gain, berrikuntza bilatzen dute etengabe. Kudeaketa egoki eta eraginkorrak estatistiken sinesgarritasuna areagotzen du. Honako printzipio hauek aplikatzen dira: metodologia sendoa, estatistika-prozedura egokiak, gehiegizko kargarik ez ezartzea inkestatuei eta errentagarritasuna.

 

7.Printzipioa: Metodologia sendoa

Kalitateari buruzko estatistikak metodologia sendoan oinarritzen dira. Horretarako, tresnak, prozedurak eta ezagutza egokiak behar dira.

Adierazleak:

  • Europako estatistiken arloko metodologia-esparruan Europako eta nazioarteko arauak, orientabideak eta jardunbide egokiak aplikatzen dira; horrez gain, berrikuntza etengabe bilatzen da.
  • Prozedura egokiak ezarrita daude, estatistiken arloko agintaritza-instantzia guztietan kontzeptuak, definizioak, sailkapenak eta beste estandar batzuk modu tinkoan eta koherentziaz aplikatzea bermatzeko.
  • Europako estatistikak egiteko erabiltzen diren erregistroak eta esparruak aldizka ebaluatzen dira eta, hala dagokionean, kalitate handia bermatzeko doitzen dira.
  • Nazioko sailkapen-sistemak eta Europako sistemak bat etortzen dira, beharrezkoak diren gaietan.
  • Diziplina akademiko egokietan titulu egokia duten pertsonak kontratatzen dira.
  • Estatistiken arloko agintariek etengabeko prestakuntza-politika diseinatzen dute langileentzat.
  • Estatistiken arloko agintariek lankidetzari eusten diote, eta komunitate zientifikoarekin batera jarduten dute, metodologia hobetzeko, metodo erabilien eraginkortasuna areagotzeko eta tresna hobeak sustatzeko, bideragarria denean.

 

8. Printzipioa: Estatistika-prozedura egokiak

Kalitate-estatistikak estatistika-prozedura egokietan oinarritzen dira, eta estatistika-prozedura guztietan aplikatzen dira.

Adierazleak:

  • Europako estatistikak administrazio-datuetan edo beste datu mota batzuetan oinarritzen direnean, estatistika-xedeak ez betetzeko erabiltzen diren definizioak eta kontzeptuak egokiak dira lortu nahi diren estatistika-xedeak betetzeko.
  • Estatistika-inkesten arloan, datuak bildu aurretik, proba sistematikoak egiten dira galdera-sortekin.
  • Estatistika-prozesuetan ohiko kontrolak egiten dira, eta behar bezala berrikusten dira.
  • Estatistikako prozesuei lotuta dauden metadatuak estatistika-prozesu guztietan kudeatzen dira, eta behar bezala hedatzen dira.
  • Berrikuspenak egiteko, prozedura arautuak eta gardenak betetzen dira.
  • Akordioak ezartzen dira datu administratiboen eta beste datu mota batzuen titularrekin. Bertan guztien konpromisoa adierazten da, datuak estatistika-xedeetarako erabiltzeko.
  • Estatistiken arloko agintariek datu administratiboen eta beste datu mota batzuen titularrekin batera jarduten dute, datuen kalitatea bermatzeko.

 

9. Printzipioa: Gehiegizko kargarik ez ezartzea inkestatuei

Erantzun-karga erabiltzaileen beharrizanen araberakoa da, eta inkestatuei ez zaie gehiegizko karga ezartzen. Estatistiken arloko agintariek erantzun-zama kontrolatzen dute, eta zama hori mailaka murrizteko helburuak ezartzen dituzte.

Adierazleak:

  • Estatistiken esparruko eskakizunen irismena eta xehetasuna behar bezain handiak dira, eta irizpide hori zorroztasunez betetzen da.
  • Inkestaren xede diren herrien artean banatzen da erantzun-zama, eta estatistiken arloko agintariek kontrolatzen dute.
  • Ahal izanez gero, erraz eskura daiteke enpresei kontuen bitartez eskatzen zaien informazioa, eta, posible denean, informazioa transmititzeko baliabide elektronikoak ematen dira.
  • Ahal den guztietan administrazio-iturriak eta beste iturri mota batzuk erabiltzen dira, informazio-eskaerak bikoiztu ez daitezen.
  • Erantzun-zama arintze aldera, datuen erabilera partekatua eta datuen integrazioa sustatzen da, betiere konfidentzialtasuna eta datuen babesa betetzen badira.
  • Erantzun-karga murrizte aldera, estatistikako agintaritzek hainbat datu-iturri konektatzeko moduko neurriak bultzatzen dituzte.

 

10. Printzipioa: Errentagarritasuna

Baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dira.

Adierazleak:

  • Estatistiken arloko agintariek barruko eta kanpoko neurrien bidez kontrolatzen dute baliabideen erabilera.
  • Informazio- eta komunikazio-teknologien produkzio-ahalmena estatistika-prozesuak optimizatzeko erabiltzen da.
  • Datu administratiboen eta beste datu mota batzuen ahalmena hobetzeko ahalegin proaktiboak egiten dira, baita zuzeneko inkesta gutxiago egiteko ere.
  • Estatistikako agintaritzek konponbide normalizatuak bultzatzen, partekatzen eta aplikatzen dituzte, eta eraginkortasuna hobetzen dute.

Estatistika-produkzioa

Eskuragarri dauden estatistikak erabiltzaileen premien araberakoak dira. Estatistiketan Europako kalitate-arauak betetzen dira, eta europar erakundeen, gobernuen, ikerguneen, enpresen eta, oro har, herritarren premiei erantzuten diete. Produktuaren kalitatea estatistika-produkzioaren printzipioen arabera neurtzen da. Hona hemen printzipiook: egokitasuna, zorroztasuna, fidagarritasuna, aukera, koherentzia, eskualdeen eta herrialdeen arteko konparagarritasuna eta erabiltzaileen eskura jartzeko aukera.

 

11. Printzipioa: Egokitasuna

Eskuragarri dauden estatistikak erabiltzaileen premien araberakoak dira.

Adierazleak:

  • Prozedura batzuk erabilgarri daude, estatistiken egokitasuna eta balioa kontrolatzeko (erabiltzaileen premien ikuspegitik), erabiltzaileen premia eta lehentasun berriak kontuan hartzeko eta haiei aurrea hartzeko. Berrikuntza bilatzen da, produkzio estatistikoa etengabe bilatzeko.
  • Lehentasuna duten premiei erantzuten zaie, eta lan-egitarauan erakusten dira.
  • Aldizkako kontrola egiten da, baita erabiltzaileen gogobetetasunaren jarraipen sistematikoa ere.

 

12. Printzipioa: Zehaztasuna eta fidagarritasuna

Europar estatistiketan era zehatzean eta fidagarrian erakusten da errealitatea.

Adierazleak:

  • Datu originalak, datu integratuak, tarteko emaitzak eta estatistiken produkzioa aldizka ebaluatu eta baliozkotzen dira.
  • Laginketa-erroreak eta laginketatik kanpoko erroreak kalkulatzen dira, eta sistematikoki dokumentatzen dira, europar arauei jarraikiz.
  • Berrikuskapenak aldizka aztertzen dira, jatorrizko datuak, estatistika-prozesuak eta produktua bera hobetzeko.

 

13. Printzipioa: Aukera eta puntualtasuna

Europako estatistikak modu egokian eta puntualtasunez argitaratzen dira.

Adierazleak:

  • Estatistikak argitaratzeko egutegia arlo horretako europar eta nazioarteko arauekin bat dator.
  • Estatistikak argitaratzeko eguneko ordu zehatza herritarrei jakinarazten zaie.
  • Erabiltzaileen premiak kontuan hartzen dira estatistiken aldizkakotasunean, ahal denean.
  • Zabaltze-egutegia betetzen ez baldin bada, aldez aurretik jakinarazten da, azalpenak ematen dira, eta beste argitalpen-egun bat ezartzen da.
  • Aurretiko emaitzen zehaztasuna eta fidagarritasuna egokiak baldin badira, argitaratu egin daitezke, erabilgarri irizten bazaio.

 

14. Printzipioa: Koherentzia eta konparagarritasuna

Europako estatistikek barneko koherentzia dute, eta eskualdeen eta herrialdeen artean erka daitezke. Hainbat datu-iturritako datuak batera erabil daitezke.

Adierazleak:

  • Estatistikek barneko koherentzia eta sendotasuna dituzte (hau da, aritmetika-identitate zenbakarriak betetzen dira).
  • Estatistikak zentzuzko epean erka daitezke.
  • Inkesten eta datu-iturrien irismenari, definizioei, unitateei eta sailkapenei buruzko arauak oinarri hartzen dira, estatistiken bildumak egiteko.
  • Hainbat datu-iturritako eta hainbat alditako estatistikak sortzen direnean, elkarren artean erkatu eta doitzen dira.
  • Europako Estatistika Sistemaren nazioz gaindiko konparagarritasuna sistema horren eta beste estatistika-sistema batzuen artean aldizkako trukeak eginez bermatzen da. Azterlan metodologikoak egiten dira, eta estu jarduten da estatu kideekin eta Eurostatekin.

 

15. Printzipioa: Eskuragarritasuna eta argitasuna

Europako estatistikak modu argian eta ulergarrian aurkezten dira. Horrez gain, behar den eta egokia den moduan zabaltzen dira. Inpartzialtasunez eskuratu ahal dira, metadatuekin eta orientabideekin batera.

Adierazleak:

  • Estatistika eta metadatu egokiak aurkeztu eta gordetzen dira interpretazio egokia eta konparazio esanguratsuak sustatzeko.
  • Zabalkunde-zerbitzuetan datu irekietarako informazio- eta komunikazio-teknologia, metodo eta plataforma modernoak erabiltzen dira, estandarrak betetzeaz gain.
  • Ahal denean, neurrira egindako azterketak ematen dira, eta herritarrei jakinarazten zaizkie.
  • Ikerketak egiteko baldin bada, baimenduta dago mikrodatuak erabiltzea, eta arau eta protokolo espezifikoak bete behar dira.
  • Produktuei lotutako metadatuak estatistiken arloko agintariek kudeatzen eta zabaltzen dituzte, europar arauekin bat etorrita.
  • Erabiltzaileei estatistika-prozesuen gaineko informazioa ematen zaie, datu administratiboen eta beste datu mota batzuen erabilera eta integrazioa barne.
  • Erabiltzaileei estatistika-ekoizpenaren kalitateari buruzko informazioa ematen zaie, zehazki, Europako estatistiken kalitateari buruzko irizpideei dagokienez.

Erreferentzia-dokumentoak

 

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar