Mugaz gaindiko lankidetza

Europako integrazioaren garabidean parte hartzen duten eragile ekonomikoek gero eta gehiago eskatzen dute informazio homogeneo eta kalitatezkoa, beren jardunean ahalik eta arrisku gutxiena izateko beharrezko plangitza estrategikoa egin ahal dezaten.

Hori dela eta, Eustat mugaz gaindiko bi lankidetza programatan parte hartzen ari da; berorien ezaugarriak eta helburu zehatzak jarraian azaltzen direlarik:

Akitania-Euskadi-Nafarroa eurorregioa

Akitaniak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak osatzen duten eurorregioko hiru estatistika-erakundeek, hau da, Akitaniako INSEÉk (L'Institut de la Statistique et des Etudes Economiques), Eustatek (Euskal Estatistika Erakundeak) eta Nafarroako Estatistika Erakundeak lankidetza-programa zabal bati ekin zioten duela zenbait urte, informazioa eta argitalpenak, liburuen zein disketeen bidez, elkarren artean trukatzeko; horrela, estatistika-informazioa tokian tokiko erabiltzaileei eta bezeroei helarazi nahi diete.

Lankidetza horren lehen emaitza 1997ko "EURORREGIOA ZIFRATAN" PDF formatua liburuxka izan da. Argitalpen horretan, eurorregioa osatzen duten lurraldeetariko bakoitzaren gizarte- zein ekonomia-adierazle nagusiak bildu dira.

Ondoren, "EUROESKUALDEA ZENBAKITAN 2000"PDF formatua argitaratu da. Argitalpen hori INSEE eta Eustaten artean hasitako lankidetza-proiektuaren jarraipena da, eta, berritasun aipagarriena, lurralde historikoei eta Akitaniako departamenduei buruzko informazioa sartzea izan da. Lan hori 39 orrialdez osatzen da, eta euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez argitaratu da; koloretako taulak eta grafikoak ere badauzka, kontsulta errazagoa eta erakargarriagoa bihurtzeko.

Era berean, Europako Erkidegoko eskualde-politikaren eta INTERREG programaren barruan, eurorregioko industria aztertzeko estatistika-lankidetzako egitasmoa sortu zen. Egitasmo hori Akitania-Euskadi-Nafarroa lankidetza-funtsaren bidez garatu zen, eta horren ondorioz, bigarren liburuxka bat argitaratu zen: 1998ko "AKITANIA-EUSKAL AE-NAFARROA MULTZOAN"PDF formatua Txosten horrek hiru eskualde horiek osatzen duten multzoan industriak nolako egitura duen aztertzen du, eta horietariko bakoitzak nolako berezitasunak dituen azpimarratzen saiatzen da.

Pirinioetako Lan Erkidegoa (PLE)

Pirinioetako Lan Erkidegoa (PLE) mugaz gaindiko lankidetza-erakunde bat da. Hona hemen erkidego horretako kideak: Aragoi, Katalunia, Nafarroa eta Euskadi, Espainian; Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon, Frantzian; eta Andorrako Printzerria.

1997ko urriaren 2an, lan-talde bat eratu zen, "Pirinioei buruzko informazioa kudeatzeko sistema" bat osatzeko. Egitasmo hori honako fase hauetan gauzatu da:

Interneteko zerbitzari bat sortzea eta abiaraztea. Hona hemen zerbitzari horren edukia:

  1. PLEri berari buruzko informazioa, erakunde mailakoa edo egindako ekintzei buruzkoa; erkidegoaren lurraldea eta bertako erakundeak aurkezten dituen informazio orokorra; beste estatistika-zerbitzari batzuekiko loturak (eskualde, estatu edo mundu mailakoak), PLEk berak eskaintzen duen informazioa osatu dezaketen datuak eskain ditzaketenak.
  2. PLE Intranet sistema bat antolatzea, laneko elkartrukeek eskaintzen dituzten informazioak eta bitartekoak erkidegoko kideen eskueran jartzeko.
  3. Datu-base bat sortzea.

PIRINEOETAKO ATLAS ESTATISTIKOA: Lehen aldiz, mugaz gaindiko lankidetzaren esparruan, Pirinioetako alde bietako estatistikari batzuek mendiguneari buruzko atlas estatistikoa egin dute. Ez-osoa izan arren, lehenengo azterlan honek Pirinioei buruzko ikuspegi bat ematen du: 49.850 km2, 1.101.000 biztanle, 617.000 etxebizitza (horien artean, 167.000 bigarren bizilekuak dira), 45.000 lanpostu nekazaritzan, 108.000 lanpostu industrian, 40.000 lanpostu eraikuntzan, 205.000 lanpostu hirugarren sektorean, nekazaritzakoez aparte, 92.000 establezimendu eta 5,8 milioi turista baino gehiago dira, besteak beste, argitalpen honetan ematen diren datuak.

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar