HomeAntolakundea"Praktika egokien" kodeaEstatistika-informazioaren hedapena Eustaten

Estatistika-informazioaren hedapena Eustaten

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatuak mugatua, kontrolatua eta publiko egina behar du izan.

Ildo horretatik, Eustatek landutako prentsa-oharrak "www.eustat.eus" webgunean jasotzen dira argitaratzeko ezarri den egunean bertan, eta Euskal AEko komunikabide guztiei ere bidaltzen zaizkie aldi berean.

Hedapen ofizialaren zenbait orduz aurretik, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargopean; sailok hedatzear dagoen eragiketarekin duten harremanarengatik denbora behar dute arduradunak komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

 

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar