Erabilerraztasuna
Herri Administrazioak herritar guztiek duten erabilerraztasunerako eskubidea bermatu behar du, bai mundu fisikoan bai birtualean, arazo fisiko, sentsorial edo kognitiboak jasan badituzte ere.
Mundu birtualari dagokionez, kontuan hartu behar da, gainera, ezintasunen bat duten erabiltzaileek osatzen dutela, beste guztien artean, on line zerbitzuak erabiltzeko interes handienetakoa duen publikoa, izapideak egiteko administrazio bulegoetara joatea eragozten dien mugitzeko arazoak izan baititzakete.
Eustatek bere webgunea erabilerraza egiteko konpromezua hartzen du eta horretarako, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etortzen da. Informaziorako sarbidea bermatzeko, webgune honen garapenean UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak aplikatzen dira.
Helburu horri jarraituz, Eusko Jaurlaritzak ezarri egin du "euskadi.eus" delakoaren menpe dauden web gune edo atari guztiek W3C (World Wide Web Consortium) partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) jarraibideen lehentasunezko lehen maila, gutxienez, bete beharko dutela.