Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestak honako hotel-establezimendu hauetako okupazioari buruzko estatistika-informazioa eskaintzen du: EAEko hotelak, ostatuak eta landetxeak (nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak). Inkestaren bidez aldagai nagusi hauek lortzen dira: bidaiarien kopurua, igarotako gauen kopurua, batez besteko egonaldia eta okupazio-maila, plazak eta logelak kontuan hartuta.
Emaitzak, oro har, lurralde historikoetakoak izaten dira, baina aldagai batzuetan beste lurralde-eremu txikiagoetako (eremu geografikoak) datuak ere ateratzen dira.