Atal honetan hedatutako informazioa ondokoei buruzkoa da: errepide-garraioa, ibilgailuak (ibilgailu-parkea, matrikulazioa, turismoak, motoak...), istripuak (erasandako pertsonak, kalteak), errepide-sarea (egoera eta inbertsioak), errepide bidezko salgai garraioa (salgaien nondik-norakoak...). Zabaltzen da, baita ere, trenbide bidezko garraioari buruzko informazioa, salgai-garraioa (salgaien nondik-norakoak...), bidaiari-garraioa eta metro-garraioa (geltokien araberako bidaiariak). Funtsezko informazio-iturriak Sustapen Ministerioa eta Barne Ministerioa dira, baita Eusko Jaurlaritzako Barne Saila ere.