HomeBerdintasuna


Compartir facebook Compartir twitter Compartir correo electrónico pdf

Emakumeen aurkako indarkeriaren txostena. Euskadi. 2020ko Azaroa


Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa larritzat hartua izan da nazioartean eta emakume askori eragiten dio.

Atal honetan emakumeen aurkako indarkeriari buruzko estatistikaren datu aipagarriak aurkezten dira, Segurtasun Sailarenak, 2019. urtekoak eta polizia-eginbideetan jasotako arau-hauste penaletatik datozenak.



Biktimizazioen bilakaera

Azken 10 urtetan biktimizazioak hazi egin dira, 2009.urtean 4.660 izan ziren eta 2019.urtean 5.518 izan dira.



Familia hurbilez kanpoko erasotzaileen sexu indarkeriaren biktimizazioen hazkundea handiagoa izan da hamarkadaren bukaeran. 




Erasotzailearen biktimarekiko harremana

Emakumeen aurkako indarkeria kasu asko bikote-harremanaren eremuan gertatzen dira, lau kasutik hirutan 2019.eko datuei begira; biktimizazio horien erdia baino gehiago harremana apurtutakoan nabarmentzen dira.

Bikotekide edo bikotekide ohiaren indarkeria

Ezkontza-egoera zibila gizartean gutxituz doa, eta biktimizazioen % 17 senarraren esku izan dira gaur egun, eta biktimizazioen % 10 senar ohiaren esku izan dira.   

 Bikote-harremanetan, gizartean gero eta presentzia handiagoa duen egoera horretan, emakumezkoen biktimizazioen % 30 bikotekidearen esku izan dira, eta bikotekide ohiaren esku dauden emakumeen biktimizazioen kasuak  % 41 izan dira.


Bestalde, 2019an, familia barruko indarkeriak hamarkada horretako kopururik altuena adierazten du, 1.008 biktimizazio.





Emakumeen adina

Emakumeen aurkako indarkeria mota desberdinak adin-talde guztietan agertzen dira, eta nabarmena da 14 urtetik beherako neskenganako indarkeria, familia hurbileko gizon batek eraginda (adin-tarte horretako emakumeen % 68).


 Bestalde, 64 urtetik gorako emakumeenganako indarkeria, familia hurbileko gizon batek eraginda, adin-tarte horretako emakumeen % 65 izan dira  2019 urtean.










Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali