Indarkeria eta pandemia
2020.urtean, guztira, 5.276 emakume-biktimizazio zenbatu ziren, aurreko urtean baino kasu gutxiago (5.518 biktimizazio 2019.ean).Pandemiak biztanleriaren behin-behineko konfinamendua ekarri zuen, emakumeen eta gizonen mugikortasuna eremu publikoan murriztuz.
Hilez hileko kopuruak 2019koak baino handiagoak bi alditan soilik izan dira: konfinamenduaren aurreko aldian (urtarrilean eta otsailean) eta normaltasun berria deklaratu zen aldian (ekainean eta uztailean).

Indarkeria mota
Pandemiaren eragina ere indarkeria-motan islatzen da, hilabeteari begira ere bai. Mugikortasun-murrizketa handiak izandako lehen hilak martxoa eta apirila izan ziren; apirilean, sexu indarkeriaren biktimizazioen kopururik txikiena izan zen (13 kasu), familia barruko sexu-indarkeria ez den kasuetan; eta baita bikotekide edo bikotekide ohiaren barruko indarkeriarena ere (230 kasu).
Bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeriak eragindako zifrarik altuena ekainean izan zen (394 kasu); familia barruko indarkeriaren kasuan ere hala izan zen, abenduarekin batera (112 eta 113 kasu, hurrenez hurren).

Informazio gehiago
Familia barruan
Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriaren biktimizazioen kopurua 2019koa baino txikiagoa izan da 2020. urtean; hala ere, zertxobait handitu da ezkontidearen esku egindako biktimizazioen kopurua: 675 kasu izan ziren 2019an, eta 688 kasu, berriz, 2020an.
Familia barruko indarkeriaren biktimizazio-kopuruak, aldiz, gora egin du aurreko urtearekin alderatuta, 1.115 biktimizazio 2020an, eta 1.008 biktimizazio 2019an; 2020. urteko biktimizazioen kopurua handiagoa da bai amaren aurkako kasuetan, bai familia barruko beste emakume batzuen aurkakoetan.

Bestalde, familiatik kanpoko eragileen sexu-indarkerian kopurua txikiagoa izan zen: 347 kasu 2020an, eta 424 kasu 2019an.
Informazio gehiago
Eraso fisikoak
Genero-indarkeria era askotara agertzen da, erailketa eta eraso fisikoa modu esplizituenak eta ikusgarrienak diren arren. 2002-2020 aldian, emakumeen erailketak ia urtero erregistratu dira (2003an eta 2019an izan ezik), eta batez beste ia hiru emakume urteko hilik suertatuz.
Pandemiaren urtean, 2020an, hiru kasutan emakumeak erailak suertatu ziren, guztiak martxoan (11an eta 16an), konfinamendua deklaratu zen hilabetean. Heriotzak bikotekidearen/bikotekide ohiaren indarkeria gisa sailkatu ziren kasu batean, eta familia barruko indarkeria gisa beste bietan.
Emakumeek 2020an jasandako kalte fisikoari dagokionez, bost indarkeria-kasu gehiago erregistratu ziren, hilketa saiakera gisa izendaturik. Era berean, indarkeria-mota horren esparruan, erasotzaileek beste 1.200 emakume zauritu zituzten, eta horietatik 23 kasutan zauri larriak eragin zizkieten emakumeei.
Emakumeen aurkako indarkeriagatiko biktimizazioak (kasu kopurua) per kaltegarritasuna eta Euskal AEn lurralde historikoaren arabera. 2020
| --Euskal AE | Araba / Álava | Bizkaia | Gipuzkoa |
| Guztira | Bikotekideak egindako indarkeria / Bikotekide ohia | Familia barruko indarkeria | Sexu indarkeria (*) | Guztira | Bikotekideak egindako indarkeria / Bikotekide ohia | Familia barruko indarkeria | Sexu indarkeria (*) | Guztira | Bikotekideak egindako indarkeria / Bikotekide ohia | Familia barruko indarkeria | Sexu indarkeria (*) | Guztira | Bikotekideak egindako indarkeria / Bikotekide ohia | Familia barruko indarkeria | Sexu indarkeria (*) |
Guztira | 5.276 | 3.814 | 1.115 | 347 | 763 | 557 | 147 | 59 | 2.961 | 2.135 | 654 | 172 | 1.552 | 1.122 | 314 | 116 |
Kaltegarritasuna | | | | | | | | | | | | | | | | |
Hilda | 3 | 1 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 1 | 1 | 0 | 1 | 0 | 1 | 0 |
Larriki zauritua | 23 | 16 | 3 | 4 | 2 | 1 | 0 | 1 | 17 | 12 | 3 | 2 | 4 | 3 | 0 | 1 |
Arinki zauritua | 1.177 | 905 | 235 | 37 | 170 | 133 | 32 | 5 | 663 | 515 | 124 | 24 | 344 | 257 | 79 | 8 |
Kalterik gabe | 3.183 | 2.277 | 678 | 228 | 419 | 304 | 75 | 40 | 1.793 | 1.279 | 407 | 107 | 971 | 694 | 196 | 81 |
Ezezaguna | 890 | 615 | 197 | 78 | 172 | 119 | 40 | 13 | 486 | 328 | 119 | 39 | 232 | 168 | 38 | 26 |
(*)Sexu indarkeria: Zigor-Kodean agertzen diren sexu-askatasunaren aurkako delituak, familiaz kanpokoek eragindakoak.
Data 2021eko Maiatzaren 31a
Iturria: Segurtasun Saila. Emakumeen aurkako indarkeria
Babes-aginduak
Emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegiek emandako babes-aginduek, 1.710 guztira, erasotzaile motari begira, biktimizazio-kasuen banaketari jarraitzen diote.
Esandako urtean, bikotekide ohiarengandik babesteko emakumeek eskatutako babes-aginduak ugariak izan ziren (494), eta ondoren, bikotearengandik babestekoak (358), baita ezkontidearengandik babesteko ere (286) eta ezkontide ohiarengandik babestekoak ere (119).

Familia barruko indarkeriaren ondorioz emakumeek eskatutako babes-aginduak ere ugariak dira: 204 eskari esandako urtean. Horietatik 97 eskari amak babesteko eskatu ziren, 77 eskari familiako beste emakume batzuk babesteko eta 30 eskari alaba adingabeak babesteko.
Tasak
Emakumeen aurkako indarkeriaren ezagutzak, gertaera bere osotasunean neurtzeko eta adierazleak lortzeko, hainbat iturritako informazioa integratzea eskatzen du. Segurtasun Sailak garatutako ‘Emakumeen aurkako indarkeriaren estatistika Euskal Autonomia Erkidegoan’ eragiketan indarkeria-tasa izeneko adierazle bat egin da, 10.000 emakumeko eta lurralde-eremuen arabera. Bizkaia tasarik altuena duen lurraldea (49,4) da; tasarik txikiena duen lurraldea Gipuzkoa da (41,7), eta Arabako tasa, berriz, 45 kasutakoa da 10.000 emakumeko.

Informazio gehiago
Lurralde-eremuak
Guztira 5.276 emakume-biktimizazio zenbatu ziren 2020an Euskal AEn; bere indarkeria-tasa 46,2koa da, 10.000 emakumeko. Eskualde batzuen tasa lurralde historikoaren batez besteko tasa baino aise handiagoa da, baita udalerri batzuena ere. Ondoren, hainbat udalerriren adierazlea aipatzen da -1.000 biztanletik gorakoak-, eta haietariko batzuek beren lurraldearena baino 20 puntu gehiagoko tasa dute.

Ondotik, Arratia-Nerbioi eskualdea dugu (tasa: 58,4) non Ugao-Miraballes udalerria dagoen (tasa: 97,1), eta Orozko ere bai (tasa: 81,7). Batezbestekotik hurbilago daude Enkartazioak, 51ko tasarekin, eta Karrantza udalerria barne hartzen dute (tasa: 97,7).
Bilbo Handia eskualdean bizkaitarren hiru herenak bizi dira, eta tasarik altuenak Ezkerraldeko zenbait udalerritan ditugu: Sestao (110), Muskiz (106,1), Abanto Zierbena (85,8) eta Ortuella (79,2).
Araban (non tasa 45ekoa den) Añana eskualdea dugu lehenbizi (51) eta Arabako Lautada ondoren (46,5), batezbestekoaren ildotik, non aipatzekoak diren Iruña Oka udalerria (84), Dulantzi (64,1) eta Agurain (60).
Gipuzkoan, tasarik baxueneko lurraldean (41,7), Bidasoa Beherea (53,7) eskualdea aipatu behar dugu, non Irun udalerria dagoen, 59ko tasa duena. Debabarrena eskualdea dator ondoren (49,6), non Eibar udalerria dugun (57); lurraldearen batezbestekotik gertuago dago Donostialdea eskualdea (45,5), non Lezo udalerria dagoen (78,8).