BIKTIMIZAZIOEN BILAKAERA
2022. urtean, emakumeen aurkako indarkeriaren 6.143 kasu erregistratu ziren guztira, hau da, aurreko urtean baino %13,13 gehiago. Aurreko bi urteetan COVID-19ak eragindako ezohiko egoeraren ondorioz kasuen kopuruak behera egin bazuen ere, 2022. urteko kasuak 2019koak baino %11,33 gehiago izan ziren.
Biktimizazioek azken 10 urteetan izan duten bilakaerak agerian uzten duenez, salatutako kasuek goranzko progresio bat izan dute, eta kopururik handiena 2022an erregistratu da.
Indarkeria mota kontuan hartuta, bikotekidearenak edo bikotekide ohiarenak serieko zifrarik handiena izan zuen 2022. urtean, eta 4.507 kasu izan ziren guztira, hau da, 2021ean baino %16,34 gehiago eta pandemiaren aurretik baino %10,3 gehiago.
Familia barruko indarkeriak aurreko urteetakoen antzeko balioak izan zituen 2022an, baina %20,91 igo da azken hamarkadan.
Sexu-indarkeriak (familia-esparrutik kanpoko pertsonek eragindakoak), halaber, %22,64ko proportzioan egin zuen gora 2022an, 2019. urtearekin alderatuta, eta 500 kasu baino gehiago izan ziren guztira. Indarkeria mota hori da 2012. urteaz geroztik gehien igo dena (%144,1).
Euskal AEko emakumeen aurkako indarkeria, indarkeria motaren arabera. Biktimizazioak (kasu kopurua). 2009-2022
| Guztira | Bikotekideak egindako indarkeria / Bikotekide ohia | Familia barruko indarkeria | Sexu indarkeria (*) |
2009 | 4660 | 3490 | 900 | 270 |
2010 | 4.285 | 3.238 | 835 | 212 |
2011 | 4.858 | 3.699 | 922 | 237 |
2012 | 4.977 | 3.841 | 923 | 213 |
2013 | 4.982 | 3.731 | 987 | 264 |
2014 | 5.124 | 3.864 | 959 | 301 |
2015 | 5.097 | 3.845 | 993 | 259 |
2016 | 4.693 | 3.598 | 960 | 235 |
2017 | 4.999 | 3.758 | 929 | 312 |
2018 | 5.315 | 3.974 | 953 | 388 |
2019 | 5.518 | 4.086 | 1.008 | 424 |
2020 | 5.276 | 3.814 | 1.115 | 347 |
2021 | 5.430 | 3.873 | 1.106 | 451 |
2022 | 6.143 | 4.507 | 1.116 | 520 |
(*)Sexu indarkeria: Zigor-Kodean agertzen diren sexu-askatasunaren aurkako delituak, familiaz kanpokoek eragindakoak.
Data 2023ko Azaroaren 20a
Iturria: Segurtasun Saila. Emakumeen aurkako indarkeria
Aurreko urteetako datuen ildotik, 2022. urtean emakumeen aurkako indarkeriaren kasuen ia hiru laurden (%73,4) bikotekideak edo bikotekide ohiak eragin zituen.

LURRALDE HISTORIKOA ETA UDALERRIAK
Lurralde guztietan egin zuten gora emakumearen aurkako indarkeria-kasuek, are neurri handiagoan bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoek. Izan ere, kasu horiek aurreko urtean baino %22 gehiago izan ziren Araban eta Gipuzkoan, eta %11,26 gehiago Bizkaian.
Grafikoetan ikus daitekeenez, familia barruko biktimizazioek behera egin zuten Gipuzkoan izan ezik, lurralde horretan aurreko urtean baino gehixeago izan baitziren.
Sexu-indarkeriaren kasuen kopuruak %48ko igoera izan zuen Araban (77 kasu), eta txikiagoa Bizkaian (% 22,3ko igoera eta 274 kasu). Gipuzkoan, berriz, 175 kasu izan ziren 2021. urtean, eta 169 kasu 2022an.
Lurralde historikoen araberako biktimizazio-tasak erakusten duenez, Gipuzkoa tasarik txikieneko lurraldea izan da serie osoan. Bizkaiak, berriz, tasarik handienak agertu ditu. Hala ere, Arabako datuak urtez urte aldakuntzarik handiena dutenak dira, eta 2019an eta 2022an Bizkaiko datuak baino txarragoak izan ziren.
Datuek ez dute serie egonkor bat agertzen, eta ez da goranzko edo beheranzko joera garbirik ikusten. Edonola ere, Arabako azken datua nabarmendu da. Izan ere, 10.000 emakumeko 47,33 kasu izan zituen 2021ean, eta 55,73 2022an.
Euskal AEko 251 udalerrietako 66tan ez zen salaketa bakar bat ere aurkeztu emakumeen aurkako indarkeriagatik. Beste 16 udalerrik, berriz, 10.000 emakumeko 100 kasutik gorako tasa bat izan zuten, eta haietako 3k 200 kasutik gorako tasa agertu zuten.

Datu horiek ebaluatzeko garaian, kontuan hartu behar da biztanle kopuru txikiko udalerri ugari daudela eta udalerri horietan kasu kopuru txiki batek alde handia ezartzen duela tasan. Adibidez, 2022an tasarik handiena izan zuten 3 udalerriek 0 kasu izan zituzten 2021ean.
Hiru hiriburuek izan duten bilakaera aztertuta, ez da alde garbirik ikusten haien artean. 2022. urtean, tasak antzeko neurrian egin zuen gora, eta azken 5 urteetako seriea aztertuz gero, azpimarragarriena da Bilbok daturik txarrena izan zuela 2018. urtean, eta onena azken bi urteetan.
HILABETEAREN ARABERA
Biktimizazioak modu homogeneo samarrean banatu ziren urte osoan, eta zaila da patroi bat ezartzea.
Gehienez ere, udan (ekainetik irailera bitarte) biktimizazio gehiago izan direla ikus daiteke. Izan ere, azken 4 urteetan, kasu gehien izan dituzten 10 hilabeteen artean ekaina 3 aldiz agertu da, abuztua 2 aldiz eta uztaila eta iraila behin.
Udako patroi hori nabarmenagoa da sexu-indarkeriari erreparatzen badiogu. Indarkeria mota horretan, aztertutako aldian kasu gehien izan dituzten 10 hilabeteak ekainetik irailera bitartekoak izan dira.
KALTEGARRITASUNAREN (JASOTAKO KALTEAREN) ARABERA
Indarkeria matxistaren zuzeneko ondorioek emakumeen lesio kopuru handia eragin zuten. Ondorengo taulan, kaltegarritasunaren arabera daude sailkatuta.
Emakumeen aurkako indarkeria kasuen kaltegarritasuna Euskal AEn. 2016-2022
| 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 |
EMAKUMEZKOAK GUZTIRA | 1.116.345 | 1.119.441 | 1.120.973 | 1.124.463 | 1.129.458 | 1.130.827 | 1.128.340 |
| | | | | | | |
KASUAK | | | | | | | |
Guztira | 4.693 | 4.999 | 5.315 | 5.518 | 5.276 | 5.430 | 6.143 |
Hilda | 1 | 2 | 3 | 1 | 3 | 3 | 2 |
Larriki zauritua | 15 | 16 | 21 | 23 | 23 | 14 | 25 |
Arinki zauritua | 1.185 | 1.289 | 1.289 | 1.302 | 1.177 | 1.162 | 1.278 |
Kalterik gabe | 3.157 | 3.314 | 3.377 | 3.403 | 3.183 | 3.279 | 3.688 |
Ezezaguna | 335 | 378 | 625 | 789 | 890 | 972 | 1.150 |
| | | | | | | |
KASUEN GAINEKO EHUNEKOA | | | | | | | |
Guztira | 100,00 | 100,00 | 100,00 | 100,00 | 100,00 | 100,00 | 100,00 |
Hilda | 0,02 | 0,04 | 0,06 | 0,02 | 0,06 | 0,06 | 0,03 |
Larriki zauritua | 0,32 | 0,32 | 0,40 | 0,42 | 0,44 | 0,26 | 0,41 |
Arinki zauritua | 25,25 | 25,79 | 24,25 | 23,60 | 22,31 | 21,40 | 20,80 |
Kalterik gabe | 67,27 | 66,29 | 63,54 | 61,67 | 60,33 | 60,39 | 60,04 |
Ezezaguna | 7,14 | 7,56 | 11,76 | 14,30 | 16,87 | 17,90 | 18,72 |
| | | | | | | |
10.000 EMAKUMEKO TASA | | | | | | | |
Guztira | 420,39 | 446,56 | 474,14 | 490,72 | 467,13 | 480,18 | 544,43 |
Hilda | 0,09 | 0,18 | 0,27 | 0,09 | 0,27 | 0,27 | 0,18 |
Larriki zauritua | 1,34 | 1,43 | 1,87 | 2,05 | 2,04 | 1,24 | 2,22 |
Arinki zauritua | 106,15 | 115,15 | 114,99 | 115,79 | 104,21 | 102,76 | 113,26 |
Kalterik gabe | 282,80 | 296,04 | 301,26 | 302,63 | 281,82 | 289,96 | 326,85 |
Ezezaguna | 30,01 | 33,77 | 55,76 | 70,17 | 78,80 | 85,95 | 101,92 |
Data 2023ko Azaroaren 20a
Iturria: Segurtasun Saila. Emakumeen aurkako indarkeria
Azken hamarkadan, urtean 2,3 emakume hil dira batez beste Euskal AEn. 2022. urtean, bi emakume hil dituzte, hau da, 10.000 emakumeko 3,3ko tasa izan du Euskal AEk (aurreko urtean baino heriotza bat gutxiago). Indarkeria motari dagokionez, biktima bat bikotekideak edo bikotekide ohiak hil zuen, eta bestea familia barruko indarkeriaren ondorioz hil zen. Bi kasuak Bizkaian gertatu ziren. Beste bost indarkeria-kasu gehiago ere izan ziren, saiakuntza-mailako homizidio gisa sailkatuak. Haietako lau bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindakoak izan ziren, eta bestea familia barruko indarkeria-kasua izan zen, amaren aurkakoa.
Eragindako kalte fisikoari dagokionez, emakume zaurituen 1.303 kasu izan ziren Euskal AEn, eta 25 eraso zauri larri gisa sailkatu ziren. Datu horrek gora egin du pixkanaka 15 kasu izan zituen 2016. urteaz geroztik (2021ean izan ezik, orduan 14 kasu izan baitziren).
Adierazi beharra dago biktimizazio askok (1.150ek, hau da, %18k) emaitza ezezaguna izan zutela lesioaren larritasunari dagokionez. Gainera, datu horrek gora egin du pixkanaka 2016. urteaz geroztik (%7,1 urte horretan).
Emaitza gisa zauri arina edo zaurigabea izan duten kasuek, berriz, beheranzko bilakaera bat izan dute.

EMAKUME BIKTIMEN BILAKAERA
2022. urtean Euskal AEn erregistratutako emakume biktimen kopurua 4.870era iritsi zen, eta, beraz, 2021ekoa baino %12,8 handiagoa eta 2020koa baino %16,59 handiagoa izan zen.

Biktimizazio kopuruaren eta biktima kopuruaren arteko korrelazioa oso handia eta egonkorra da denboran, eta, beraz, ikuspuntu horretatik ere, indarkeriaren ezaugarriak biktimizazioen kasuan aipatutakoen berberak dira. Ildo horretan, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria da ohikoena (3.407 emakume biktima, hau da, guztien %70).

ADINAREN ARABERA
Indarkeria matxistak, haren aldaera guztietan, adin guztietako emakumeak hartzen ditu eraginpean, zenbait ezaugarri desberdinekin bada ere.
Lehenik eta behin, azpimarratu beharra dago biktima gehienak 21-50 urtekoen taldeetakoak izan zirela. Datu hori bat dator bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria nagusi dela eta aldin-tarte horietan, eta alde handiarekin gainera, ohikoena dela dioen datuarekin.
Familia barruko indarkeria nagusi da kalteberatasunik eta mendekotasunik handieneko adinetan (normalean, gazteengan eta adinekoengan). Alde batetik, 2022. urtean 14 urtetik beherako 155 neskak jasan zituzten erasoak familia barruan, eta 65 urtetik gorako emakumeen kasuan, familia barruko indarkeriaren 136 biktima izan ziren. Adingabeen kasuan, adin-tarte horretan gertatutako kasuen %64 izan ziren, eta adinekoen kasuan, berriz, %61.
Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriari lotutako kasuak 3.407 izan ziren, eta baliorik handienak 31-40 urteko emakumeen kasuan agertu ziren (1.051 emakume biktima, hau da, adin-tarte horretan erregistratutako kasuen % 88,8). Haien atzetik, 21-30 urteko emakume biktimak (857 kasu) eta 41-50 urtekoak (849 kasu) kokatu ziren.
Sexu-indarkeriari dagokionez (511 kasu 2022. urtean), biktimen %77a, 30 urtetik beherako emakumeak izan ziren, eta %39,72 adingabeak.

BIKTIMIZAZIOAK, ERASOTZAILEAK BIKTIMAREKIN ZUEN HARREMANAREN ARABERA
2022. urtean, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako 4.507 indarkeria-kasu izan ziren emakumeen aurka. Haietatik, %57,3 harremanaren barruan gertatu ziren, eta %42,7 harremana amaituta zegoenean. Horrek aldaketa bat dakar aurreko urteekin alderatuta. Izan ere, 2018tik 2021era bitarte, bikotekide ohiak eragindako indarkeria bikotekideak eragindakoa baino handiagoa izan zen.
2022ko aldaketa horren arrazoia da urte horretan bikotekideak eragindako indarkeria-kasuak %39,15 igo zirela 2021ekoekin alderatuta, eta bikotekide ohiak eragindakoak, berriz, %4,6 jaitsi zirela.

Familia barruko indarkeriak 1.116 biktimizazio eragin zituen 2022an, hau da, kasu guztien %18,2. Talde horren barruan, kasuen %43 (479 kasu) amaren aurkakoak izan ziren, eta 175 neska adingabe izan ziren indarkeria mota horren biktimak.

ESKATUTAKO BABES-AGINDUAK ETA EPAITEGIEK EMANDAKO AGINDUAK
2022. urtean, 1.690 emakumek eskatu zuten babes-agindua Euskal AEn. Bikotekideaz (ezkontidea eta neska-laguna barne) babesteko eskatutakoak bikotekide ohiaz (ezkontide ohia eta neska-lagun ohia barne) babesteko eskatutakoak baino zertxobait gehiago izan ziren, eta zifra hori bat dator aurretik jasotako datuekin. Familia barruko indarkeriagatik egindako eskaeren ia %50 amak egin zituen (97 emakume guztira).

Epaitegiek 2.151 babes-agindu eman zituzten. Beraz, emandako aginduen % 21,43 gutxienez ez ziren biktimak eskatuta eman.
