Informazio legala
1. Nortasun-datuak
www.eustat.eus web gunearen jabetza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dauka.
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística (IFZ Q 5150002C) Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde autonomo administratiboa da. Bere egoitza ofizialaren helbidea hauxe da: Donostia-San Sebastián kalea, 1 (01010) Vitoria-Gasteiz.
Tfnoa.: +34945 017500
Faxa: +34945 017501
e-maila: eustat@eustat.eus
2. Esteka-politika
Beste batzuek beren web gunetik www.eustat.eus web gunera egindako estekak
Beste batek bere web gunean Eustaten web gunearekin esteka egiteak ez du esan nahi bi erakundeen artean instituzio-harreman edo merkataritza harremana dagoenik, ezta, Eustatek bertako edukiak edo eskaintzen dituen zerbitzuak onartzen dituenik ere.
Esteka jartzen den web guneak, ezin izango du, inolaz ere, Eustaten logotipo, marka, zeinu bereizle edo izenik eduki, estekaren beraren osagai ez badira.
www.eustat.eus web gunetik beste batzuen web gunera jarritako estekak
Eustatek Espainian eta Europan eta gainerako munduan estatistika ofizialak egiten dituzten estatistika-bulegoen web guneei estekak ematen dizkie, eta baita, webaren erabiltzaileentzako erabilgarriak izan daitezkeen datuak sortzen dituzten erakunde edo instituzioei ere, nahiz eta estatistika ofizialak izan ez.
Eustatek ez du estekatutako edukien ardurarik hartzen. Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu estekaren bidez sartzen den edukiek izan ditzaketen ondorioak.
3. Jabetza intelektualaren eskubideak
www.eustat.eus web guneko jabetza intelektualaren eskubideak eta bertako elementuen jabetza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarena da.
Web gunearen bidez emandako informazioa, jabetza intelektualari buruzko legediak babestuta dago, eta ezin daiteke kopiatu iturria aipatu edo baimena eskatu gabe.
Web gune honetan agertzen diren marka, zeinu bereizle edo logotipoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak dira, beste jabetza bat adierazi ezean, eta indarrean dagoen legedi aplikagarriaren babesa dute.
4. Web guneko informazioa
Web gunearen helburu nagusienetako bat, ahalik eta erabiltzaile gehienengana heltzea eta ahalik eta azkarren informazio estatistiko ofizialera sarbidea ematea da. Testuinguru honetan, Eustatek baimena ematen du informazioa beste erabiltzaile batzuengana berriz zabaltzeko, iturria aipatzen baldin bada: “Iturria: Eustaten Web gunea: www.eustat.eus”
Informazio estatistikoa iturri anitzetatik dator eta web gunean kalitate-kontrol prozedura zorrotzak beteta argitaratzen da. Hala ere, Eustatek ezin du bermatu eskaintzen den informazio guztia egokia denik, ezta egokiro eguneratuta dagoenik ere, baina ahalik eta azkarren konpondu eta zuzentzeko beharrezko ahalegina egingo du eta hura erabiltzaileari jakinaraziko dio.
Nahi izanez gero, Eustatek estatistika ofizialen emaitzak egiazta ditzake, aurrez idatziz eskaera eginda.
5. Erantzukizuna mugatzea
Eustatek ez du erabiltzaileak web gune hau edo edukiko informazioa erabiltzetik ondorioztatutako kalte edo galeren erantzukizunik hartzen.
Eustatek ez du erabiltzaileak web gune hau bisitatzen duen bitartean, Interneteko birusen ondorioz izan ditzakeen kalte edo galeren erantzukizunik hartzen.
Eustatek beste batzuek, asmo txarrez egindako legez kontrako ekintzak edo ekintza kaltegarriak eta/edo web gune honetan kalte-galerak eragin ditzaketen ekintzen aurrean, eskumendun agintariekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen du, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 11.artikuluan ezarritakoaren arabera.
6. Jurisdikzioa eta lege aplikagarriak
Web gune hau, Espainiako legeek arautzen dute, erabiltzailearen lege-ingurua edozein izanda ere, eta web guneari buruz sortzen den edozein eztabaida Espainiako auzitegietan ebatziko da.