HomeDatuak berrerabiltzea

Datuak berrerabiltzea


Datu bankuak berrerabiltzeko bi era eskaintzen ditu:

  • Gordetako kontsultak
  • API-a
  • Hemen azaltzen dugu nola erabili biak

    Gordetako kontsultak

    Sarrera

    Eustaten datu-bankua (EDB) estatistika-datuak kontsultatzeko tresna indartsu eta malgua da, eta kontsultaren emaitza xehetasun handiz pertsonalizatzeko aukera ematen du.

    Oinarrizko mailan, eskuragarri dauden datu guztien artean erabiltzaileak behar dituen datu zehatzak hautatzeko aukera ematen du, neurrirako taula bat eskainiz; adibidez, udalerri bakar bateko datuak hautatzeko aukera ematen du, Euskal AEko 251 udalerriak dauden taula batetik.

    Erabiltzaile aurreratuagoentzat, halaber, pibote-aukerak, askotariko kalkuluak, kategoriak ezabatzea, etiketen testuak aldatzea, irteera-formatuak eta abar ematen ditu.

    Horrela, ateratzen den taula edo grafikoa iragazketa- eta pertsonalizazio-maila handiarekin aurkez daiteke; hala ere, pertsonalizazio horrek prozesu neketsua eskatzen du, proba-errorea ere eskatzen duena, eta etorkizunean haraino itzultzea zaila izan daiteke puntu berera iritsi nahi bada.

    Testuinguru horretan, baliagarria izan dakiguke "gordetako kontsulta" bat sortzea.

    Kontzeptua eta funtzioa

    Gordetako kontsulta bat url bat baino ez da –esteka bat, interneteko helbide bat– zeinek EDBko taula batera eramaten gaituen, guk asmatu bezala, haren iragazketarekin eta egin dizkiogun pertsonalizazio guztiekin.

    Aldi berean, gogoko gisa balio du –nabigatzailean gorde ahal duguna–, esteka gisa –dokumentu batean sar dezakeguna– eta gure intereseko taula batera itzultzeko denbora asko aurrezteko –ez dugu hautaketa- eta eraldaketa-prozesu osoa errepikatuko–.

    Nola gorde kontsulta bat

    Jakina, hautaketa bat gordetzeko aukera bakarrik agertuko zaigu aukera bat egin dugularik. Hau da, EDBan eskuragarri dauden guztien artean jada serie bat hautatu dugu, gure intereseko kategoriak eta aldiak jada hautatu ditugu, eta emaitza pantailan badugu aurkeztu.

    Une horretan, eskura izango dugu “Zure hautaketa gorde” aukera.

    Une horretan, eta "Bukatu" botoiari emanez bakarrik (berehala joango gara erabilgarri dauden “eguneratze-aukeretara”), jada agertuko zaigu pantailan “Gordetako kontsulta”-ren esteka.

    Edozein nabigatzailetan url hori exekutatuz, hautaketa eta eraldaketa guztiak jasotzen dituen taulara iritsiko gara, egin ditugun bezalaxe.

    Eguneratze-aukerak

    EDBa gordailu bizia da. Kasu anitzetan, gordetako kontsulta batera itzultzen garenean, serieari aldi berriak gehitu zaizkiola gerta daiteke. Eguneratze-aukerek aukera ematen dute zehazteko zer gertatuko den aldi berriekin, halakorik balego, gordetako kontsultara berriz sartzeko unean.

    Hiru dira aukerak:

    1.- Bilaketa eguneratu hasiera-puntu finko batekin, aldi berriak gehituz.

    Aukera hori aktibatzen badugu, gure taularen hasierako aldia beti berbera izango da, hautaketa gordetzean aukeratu genuena, baina, seriean aldi berririk badago, pantailan agertuko dira.

    2.- Bilaketa eguneratu hasiera-puntu mugikor batekin eta beti aldien kopuru berarekin.

    Aukera hori aktibatzen badugu, gure taulak beti aldi-kopuru berbera izango du, eta erabilgarri dagoen azkenean amaituko da. Aukera egokia da, adibidez, beti serie bateko azken 10 aldiak nahi baditugu.

    3.- Bilaketa ez eguneratu; pantailako aldi berberak erakutsi.

    Aukera hori aktibatzen badugu, pantailan ikusten dugun emaitza berera itzuliko gara beti, kontsulta gordetzeko unean, serie horretan aldi berririk egon arren.

    Formatu-aukerak

    Azkenik, "gordetako kontsultak" funtzionalitateak irteerako formatu bat zehazteko aukera ematen digu.

    Besterik adierazi ezean, formatua izango da “pantailan ikusten den bezala”, eta, beraz, gordetako kontsultak pantaila berri batera eramango gaitu, zeina izanen baita sortzeko unekoaren berdin-berdina (hautatutako eguneratze-aukera aplikatuta).

    Hala ere, testuinguru zehatzetan interesgarriak izan daitezkeen formatu hauek guztiak ere eskaintzen ditu:

    Formatu horiek aukera ematen dute EDBaren berrerabilera aurreratuak egiteko, hala nola kalkulu-orri batetik edo web-aplikazio batetik gordetako kontsulta eskatzeko.

    API PXWEB bidez Internetetik PX fitxategietako datuetara sartzea

    Datuaren bilaketa

    Lehenik eta behin, datua eskeintzen duen adierazlea (taula) aurkitu behar da Eustateko Datu Bankuaren barruan. 


    Egin beharreko kontsulta: Gasteizko biztanleak guztira. Urte zehatz bat aukeratu arren, API kontsultak eskuragarri dagoen azken datua jasoko du.


    Esteka honen bidez, "taula hau eskuragarri egin zure aplikazioan", URL-ra eta json kontsultara sartuko gara. URL Fichero PX eta DATAPOST eremuetan erabiliko da, hurrenez hurren.


    Lerro bakarrean eta espaziorik gabe:

    API deiaren proba

    Proba egiteko, honako plugin hau instalatu da Chromen.


    URL PX fitxategia

    https://www.eustat.eus/bankupx/api/v1/es/DB/PX_010154_cepv1_ep06b.px

    DATAPOST

    Oriz udalerriaren kodea.



    FIREFOX > Complementos > Extensiones > RestClient

    URL: https://www.eustat.eus/bankupx/api/v1/es/DB/PX_010154_cepv1_ep06b.px


    Body:

    Aplikazio batean erabiltzeko

    Adibidea Eusatateko .Net-en garatuta dago. HTML dokumentuan agertu behar da:

    1-Beren IDekin identifikatutako bi input hidden elementu:

    2-Datua bistaratzen duen elementua

    3-Javascript kodea, datura ajax – API bidez sartzeko


Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar