HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaArteen eta kultura-industrien estatistika

Arteen eta kultura-industrien estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Arteen eta kultura-industrien estatistika
Eragiketaren kodea.
070198 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Maiztasuna.
Bi urtez behin
Eragiketa-mota.
Direktorioa
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Ikertu beharreko arlo bakoitzaren berezitasun eta bereizgarrietara egokitutako galdetegien bitartez eskuratu ditugu datuak. Guztira, 7 galdetegi diseinatu ditugu:
  • arte eszenikoen ekoizleak
  • arte eszenikoen programatzaileak
  • musika-programatzaileak
  • ikuskizun-arteen ekoizle eta erakusleak
  • ikus-entzunezkoen ekoizpen-etxeak
  • disko-ekoizleak
  • ikus-entzunezkoen ekoizleak

Helburuak

  • Arte eszenikoen ekoizle-eragileen jarduna nolakoa den jakitea (antzerki eta dantzen ekoizleena): identifikazioa, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak; egiten duten jardunaren zehaztasunak: ekoizpenaren kostua, antzezlanean parte hartzen duten aktoreen kopurua, hizkuntza eta abar
  • Arte eszenikoen programatzaileen jarduna nolakoa den jakitea (antzoki eta festibaletan): identifikazioa, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak; egiten duten jardunaren zehaztasunak: ekoizpenaren kostua, antzezlan-saioen kopurua, hizkuntza, antzezlanak erakusteko erabilitako aretoak eta abar.
  • Musika-programatzaileen jarduna nolakoa den jakitea: identifikazioa, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak; egiten duten jardunaren zehaztasunak: ikuskizunen izena, kontzertu kopurua, aretoaren gaitasuna, zenbat txartel saldu diren, zenbat diru bildu duten eta abar.
  • Ikusteko arteak ekoizteko eta erakusteko guneen jarduna nolakoa den jakitea: identifikazioa eta kokalekua, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak, azpiegituraren zehaztasunak, ekoizteko eta erakusteko ekintzaren kuantifikazioa eta tipologia.
  • Ekoizle fonografoen eragileen (disko-ekoizleen) jarduna nolakoa den jakitea: identifikazioa, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak, eskaintza fonografikoaren zehaztapena, erreferentzien ezaugarriak, bai berrienak bai katalogokoenak, ale kopurua eta abar.
  • Ikus-entzunezkoen ekoizle-eragileen jarduna nolakoa den jakitea: identifikazioa, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak, ikus-entzunezkoen eskaintzaren zehaztapenak: tipologia, hizkuntza, euskarriak eta ekoizpenen aurrekontua.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Eragile-ekoizleak eta arte eszenikoen programatzaileak, musika-programatzaileak, ikusteko arteen ekoizleak eta erakusleak, diskoak eta ikus-entzunezkoak ekoizten dituzten enpresak.
Geografia-eremua:
Euskal AE, bertako lurraldeak (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa).
Denbora-eremua:
Eragileen urtekarien bitartez.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta definizioak.

Laginketa-era

Direktorioa denez, lagina ez da beharrezkoa.

Zabalkundea

Argitalpen inprimatua:

MIRADAS

Datuak urtero zabaltzeko beste era batzuk

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali