Etxebizitza hutsen estatistika (EHE)

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Etxebizitza hutsen estatistika (EHE)
Eragiketaren kodea.
122416 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Beste erakunde partaide batzuk.
Ez dagokio
Maiztasuna.
Bi urtean behin
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galde-sorta berariazkoen bidez

Helburuak

Eragiketa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan ez-ohiko etxebizitzen fenomenoaren garrantzia ezagutzea, okupatu gabe dauden etxebizitzen kopurua kalkulatuz eta horien egoerari eta ezaugarriei buruzko informazioa eskainiz; hau da, helburu bikoitza proposatzen da: EAEn ez-ohiko etxebizitzen stocka kuantifikatzea eta ezaugarritzea.

Zehazki, honako informazio honi buruzko emaitzak lortu nahi dira:

1) Eraikitako guneen kopurua kalkulatzea eta honako era honetan sailkatzea:Jendea bizi den etxebizitzak, jenderik gabeko etxebizitzak, bigarren bizitegia, hutsik, lokalak, bizitegi-erabilerarako ez diren etxebizitzak, edo beste batzuk.

2) Ez-ohiko etxebizitzen egoera merkatuarekiko: eskaintzan (salmentan edo alokairuan) edo merkatutik kanpo

3) Ez-ohiko etxebizitzen lege-erregimena: etxebizitza sozialak, babes ofizialekoak edo libreak.

4) Ez-ohiko etxebizitzen ezaugarri fisikoak: antzinatasuna, azalera erabilgarria, gelen kopurua, instalazioak eta energia.

5) Etxebizitzaren jabea (partikularra, sustatzailea, finantza-erakundea, enpresa, administrazioa, eta abar).

Eremua

Populazio-eremua:

- Erkidegoan dauden familia-etxebizitzak.

Lurralde-eremua:
eragiketaren esparruak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen du, bai zentsu-sekzio hiritarrak, bai landatarrak. 2007ra arte estatistikako eragiketa hau zentsu-sekzio hiritarretara mugatzen zen. Kuantifikazioa egiteko, lurralde historikoa, eremu funtzionalak eta udalerrien neurriko estratifikazio bat moldatu da, erkidegoko hiru hiriburuak eta 10.000 biztanletik gorako udalerriak bereiziz.
Denbora-eremua:
Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren denborazko erreferentzia bi urtean behingoa izango da, hala datuak adierazteko nola datu horiek biltzeko.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Zabalkundea

  • Prentsa-oharrak
  • Internet: www.eustat.eus

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali