Lurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleak
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Lurralde eta hirigintza jasangarritasunaren adierazleak
- Eragiketaren kodea.
- 090300 (Euskal estatistika plana)
- Erakunde arduraduna.
- Ingurumena, lurralde plangintza eta etxebizitza saila
- Beste erakunde partaide batzuk.
- Eustat
Foru aldundiak eta udalak
- Gai-eremua.
- Ingurumena
- Maiztasuna.
- Urterokoa
- Eragiketa-mota.
- Bilduma
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Lurralde-adierazleen gaineko informazio sintesia
Helburuak
Lurraldearen funtzionamendua aztertzea, baita lurzorua okupatzeko moduetan gertatzen diren aldaketak eta horien ondorioak ere.
Ikertuko diren aldagai nagusiak
a. Egungo hiri-egituraren eta lurralde-egituraren egoeraren adierazleak. Lurzoruaren kalifikazioak eta lurralde-dentsitateak ongi adierazten dute egungo lurralde-eta hirigintza-eredua.
- a1. Lurralde-eredua. lurzoruaren kalifikazioa.
- a2. Lurralde-dentsitatea: guztizko eta hiri-dentsitatea.
b. Gaur egungo garapenaren eta aurreikusitako garapenaren inpaktu-adierazleak. plangintza orokorrean adierazitako etxebizitza-aurreikuspenek hiri- eta lurralde- errealitatean duten inpaktua adierazten dute: hiri-eredua, bizitegi-garapena eta etxebizitza-dentsitatea.
- b1. Hiri-eredua: lurzoru urbanizagarriaren ehunekoa lurzoru-motaren arabera.
- b2. Bizitegi-garapena: aurreikusitako etxebizitza areagotzea.
- b3. Etxebizitza-dentsitatea: etxebizitza dentsitatea lurzoru-motaren arabera.
c. Artifizialtze-adierazleak. hiri-orbanak azken urteetan izandako bilakaera adierazten dute eta, zehazki, lurzoruaren hirigintza-kalifikazioaren bilakaera.
- c1. Hirigintza-kalifikazioaren bilakaera
Eremua
- Biztanleria-eremua:
Aipatu berri den biztanle kopurua da Euskal AEko udalerriek batuta osatzen dutena. Udalerri, eremu funtzional, eskualde edo lurralde historikoen eta autonomia erkidegoaren arabera informazioa biltzen da.
- Geografia-eremua:
Aintzat hartzen den geografia-esparrua Euskal AEko udalerriak dira. Laburpen-taulak taldekatuta daude udalerri, eremu funtzional, eskualde eta lurralde historikoen datu totalen arabera.
- Denbora-eremua:
t urteari dagozkion datuak, t urteko urtarrila 1eko informazioa jasotzen dute. Datuak urtean behin argitaratzen dira.
Kontzeptuak eta definizioak
Kontzeptuak eta definizioak
Zabalkundea