HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaUr masen kalitatearen estatistika

Ur masen kalitatearen estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Ur masen kalitatearen estatistika
Eragiketaren kodea.
090214 (Euskal estatistika plana)
Erakunde arduraduna.
Ingurumena eta lurralde politika saila
Beste erakunde partaide batzuk.
Eustat
Gai-eremua.
Ingurumena
Maiztasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Beste batzuk
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Uren kalitatearen jarraipen sarean datuak bilduz. Uren euskal agentziak kudeatutako uren kalitatearen jarraipen sareak edota mugatze hidrografiko bakoitzean eskumena duen erakundeak estazioetako informaziotik abiatuta lortutako datuak

Helburuak

Ur-masen kalitatearen estatistikaren helburu nagusia eaeko planifikazio hidrologikoan zehaztutako ur-masen egoera ekologikoa aztertzea da, lurpeko urak eta akuiferoak barne.

Ikertuko diren aldagai nagusiak

Ur-masen kalitatearen neurketan aztertutako aldagai nagusiak dira:

  • Egoera biologikoa
  • Egoera físikokimikoa
  • Egoera orokorra
  • Ur-masa mota
  • Ur-masaren maila

Eremua

Biztanleria-eremua:

Ur-masen kalitatearen estatistikaren populazio-eremua honako hau da: Euskal AEko ibaiak, itsasbazterreko urak, trantsizioko eta lurpeko urak.

Geografia-eremua:

Eragiketa estatistiko honen eremu geografikoa euskal aekoaren eremu administratiboa da.

Denbora-eremua:

Ebaluatzeko aldia urte natural osoa da.

Zabalkundea

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali