Nekazal Zentsua

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Nekazaritza Zentsua 1999
Eragiketaren kodea.
102141 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
EUSTAT
Beste erakunde partaide batzuk.
Nekazaritza eta Arrantza Saila; foru-aldundiak
Aldizkakotasuna.
Hamar urtero
Eragiketa-mota.
Zentsua
Metodologia, datuen sorburuaren arabera.
Oinarrizko datuak zuzenean biltzen dira, zentsu bidez

Helburuak

Hona zentsuaren helburu nagusiak:

1) Landa-sektorearen egungo egituraketa ezagutzeko egiturazko informazioa, bai eta sektorearen bilakaera eta Europar Batasunarekiko egoera ezagutzekoa ere.

2) Landa-ustiategien zerrendatu bat ezartzea, etorkizunean inkestak egitea ahalbidetu eta erraztuko duena, sektorea hobeto aztertu ahal izateko.

3) Europar Batasunak ezarritako lege-araubidea betetzea eta estatistika-datuen eskaerei erantzutea.

Eremua

Populazio-eremua:
Euskal AEn 1999ko irailaren 30ean zeuden landa-ustiategi guztiak hartzen ditu zentsuak, titular gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoa eta landa-produkzioari ematen zaion helburua edozein delarik.
Lurralde-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan kokatuta dauden estatistika-unitateak.
Denbora-eremua:
zentsu-informazioa 1998-1999 nekazaritza-urteari buruzkoa da, hau da, 1998ko urriaren 1etik 1999ko irailaren 1a bitarteko ereinaldiari, zenbait ezaugarrietarako izan ezik, hala nola abeltzaintza eta ustiapenarena soilik den makinaria, horietarako elkarrizketaren eguna baita erreferentzia-data.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdesorta:

Nekazal Zentsua. Galdesorta orokorra

Nekazal Zentsua. Galdesorta berezia

Zabalkundea

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar