Lan-merkatuaren zentsua

Identifikazioa

Eragiketaren izena
Lan-merkatuaren zentsua (LMZ) - Eskaintza
Eragiketaren kodea
050404 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna
Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Beste erakunde partaide batzuk
Eustat

Gai-arloa
Lan merkatua

Maiztasuna
Urterokoa (bisurteetan izan ezik)
Eragiketa-mota
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki
Lehen mailako datuak zuzenean biltzea laginketa bidez

Helburuak

Oro har, bi helburu nagusi planteatzen ditu LMZk:

  1. Lehenik eta behin, eta lehentasunez, Lurralde Historikoa baino txikiagoak diren lurralde-eremuetan lan-merkatua aztertzeko erreferentzia izatea, enplegu-eskualdeak edo -arroak direla ulertuta.
  2. Bigarrenik, eta modu osagarrian, lan-merkatuko agregatu nagusiei dagozkien datuez gain, lurralde-eremu desberdinetako egitura sektorial eta sozio-profesionalera hurbilketa bat eskaintzea, jarduerari, okupazioari edo langabeziari (BAI edo BJA) buruzko eragiketetan ohikoak direnak baino estatistika-errore maila txikiagoetan oinarrituta.

Aztertzeko aldagai nagusiak

Jarduerarekiko harreman-aldagaiak

Biztanleria landunari buruzko aldagaiak

- Langabeei eta enplegu-eskatzaileei buruzko aldagaiak

- Biztanleria ez-aktiboari buruzko aldagaiak 

- Atzerriko hizkuntzen ezagutza-maila

- Beste okupazio-aldagai batzuk

- Tasak eta lotutako beste adierazle batzuk

- Euskaditik irten den biztanleria aktiboa

Eremua

Biztanleria:
Urte osoan edo gehiena ohiko bizileku gisa erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonen multzoa. Eragiketaren erdialdean, lortu beharreko datu espezifikoen bilketa 16-64 urteko biztanleria aktibora eta potentzialki aktibora mugatu ohi da.
Lurraldea:
Lurralde historikoa eta eskualdea.
Denbora:
Datuak lau urtean behin jasotzen dira, eta eragiketa egiten den urteetako azken hiruhilekoan jasotzen da informazioa.

Galdetegiak

Galdetegiak

Zabalkundea

Internet:

Zabalkunde orokorra. Organo Estatistikoa

Eustat


Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali