HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaBiztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak

Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak
Eragiketaren kodea.
010152 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Beste erakunde partaide batzuk.
INE (Espainiako Estatistika Erakundea)
Maiztasuna.
Administrazio eta estatistika fitxategiak eman dituzten administrazioak eta erakundeak:

- Estatistikako Institutu Nazionala (EIN)

- Eusko Jaurlaritzako eta erakunde autonomoetako sailak:

  1. - Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  2. - Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  3. - Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  4. - Enplegu eta Gizarte Politiken Saila
  5. - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP)
  6. - Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE)
  7. - Euskal Enplegu Zerbitzua (Lanbide)
  8. - Osakidetza

- Foru aldundiak: Katastro Zuzendaritza eta Ogasun eta Finantza Sailak

- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (GSDO)

- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN)

- Herri Administrazioen Ministerioa: Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitatea (MUFACE)

- Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

Maiztasuna.
Hamar urtean behingoa
Eragiketa-mota.
Zentsua
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Mistoa; izan ere, Eustateko Biztanleen Erregistroa oinarritzat hartuta, laginetako informazioa eta administrazio iturri ezberdinak konbinatzen baitira. Azken emaitzak lortzen dira administrazio-jatorriko informazioa, estatistikoa, sartuz, baita galdeketa berezi bat ere (EINaren Biztanleen Zentsua). Zentsu hori osatu zen Biztanleen inkesta baten bidez, bizilagunen % 10 inguru hartzen zuen lagina erabiltzen zuena; eta horren banaketa gauzatu da udalerrietako biztanleen kopurua kontuan hartuz. Zehazki, zentsua zehatza izango da 200 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan eta ia zehatza 500 biztanle baino gutxiagokoetan (% 70eko laginaren zatikia).

Helburuak

Hauexek dira 2011ko Biztanleria eta Etxebizitza Estatistikaren helburu nagusiak:

1) Biztanleak eta familiak zenbatzea.

2) Etxebizitzak eta, batez ere, beteta dauden etxebizitzak zenbatzea.

3) Jakitea zein den biztanleriaren egitura eta familien osaera.

4) Etxebizitzen eta eraikinen egitura eta ekipamendua ezagutzea.

5) EAEko egituraren deskripzioa lortzea, ikuspegi ezberdinetatik. Horretarako demografia, osasun, hezkuntza, ingurumen eta abarren gaineko politikak planifikatu eta aztertuko dira.

6) Lurralde historikoa baino maila txikiagoan, egiturazko eta sektoreko adierazleak ekoiztea.

7) Erakunde publiko nahiz pribatuen beharrizan estatistikoak betetzea.

8) Estatistika horren bidez administrazio iturriak erabiltzeko metodologia bat garatu eta ezartzea, zentsu estatistikak ekoiztuko dituena, hainbat adierazle ezberdinak lantzeko.

9) Estatistika erabiltzea laginen iturrien bidez lortutako egiturazko eta sektoreko adierazleak analizatzeko edo horien kalitatea egiaztatzeko.

Eremua

Populazio-eremua:

- Errolda-bizilekua EAEn duten pertsona guztiak sartzen dira zentsu honetan.

- Halaber, Euskal AEn dauden etxebizitza eta eraikin guztiak ere sartzen dira, hauek izan ezik: hutsik eta erortzeko zorian dauden eraikinak, nekazaritzako eraikinak edo eraikitzen hasi berriak.

Lurralde-eremua:
Euskal AEko hiru lurraldeetan dauden estatistika unitateak.
Denbora-eremua:
Eragiketaren erreferentzia-data 2011eko azaroaren 1a da.

Galdesortak:

Galdesorta

Zabalkundea

  • Prentsa-oharrak
  • Datu-Bankua
  • Argitalpen elektronikoak
  • Internet: www.eustat.eus

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar