Metodologia-fitxa: Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak (Kod. 170114)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori 2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística C/Donostia - San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

12/12/2022

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

12/12/2022

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Enpresa ez-finantzarioen ondare-kontuak estatistika-eragiketaren helburua da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza-erregistroetako, Espainiako jabetza- eta merkataritza-erregistratzaileen elkargoetako, Elkarteen eta Fundazioen Erregistroko, eta, subsidiarioki, Iberiar Balantzeak Aztertzeko Sistema (SABI) kontuei probetxu estatistikoa ateratzea da. Euskal AEko unitate ekonomikoen eta establezimenduen ondare-masak eta ondare-egituren ratio nagusiak, zorpetzea, likidezia eta errentagarritasunaren zenbatespena ahalbidetzen du.

Hauek dira estatistika-eragiketa honek ikertutako aldagai nagusiak:
Balantzea:
- Aktibo ez-korrontea
- Aktibo korrontea
- Ondare garbia
- Pasibo ez-korrontea
- Pasibo korrontea
Makromagnitudeak:
- Landunak kop.
- Aktiboak, guztira (milaka euro)
Kudeaketaren adierazleak:
- Ibilgetu materialaren gaineko balio erantsia (%)
- Ekoizpen-balioaren gaineko maniobra-funtsa (%)
- Besteren baliabideen kostua (%)
- Guztizko aktiboaren txandakatzea (aldiak)
- Aktibo ez-korrontearen txandakatzea (aldiak)
- Aktibo korrontearen txandakatzea (aldiak)
- Izakinen txandakatzea (aldiak)
- Izakinen batez besteko heltze-aldia (egunak)
- Batez besteko kobrantza-epea (egunak)
- Batez besteko ordainketa-epea (egunak)
Zorpetze-ratioak eta finantza-egitura:
- Guztizko zorpetzea (%)
- Guztizko zorpetzea ondare garbiaren gainean (%)
- Epe luzeko zorpetzea (%)
- Epe laburreko zorpetzea (%)
- Zorraren kalitatea (%)
- Finantza-autonomia (%)
- Aktibo ez-korrontearen finantzaketa-koefizientea (%)
- Aktibo korrontearen finantzaketa-koefizientea (%)
- Aktibo ez-korrontearen finantzaketa-estaldura (%)
Estaldura-ratioak epe laburrean:
- Diruzaintza edo eskuragarritasuna (%)
- Likidezia edo proba azidoa (%)
- Kaudimena (%)
Estaldura-ratioak epe luzean:
- Berme-ratioa (%)
- Trinkotasun-ratioa (%)
- Egonkortasun-ratioa (%)
Errentagarritasun-ratioak:
- Errentagarritasun ekonomikoa (%)
- Finantza-errentagarritasuna (%)
- Palanka-efektu finantzarioa
- Oinarrizko finantza-errentagarritasuna (%)
Masak:
- Aktibo ez-korrontea
- Aktibo korrontea
- Izakinak
- Eskuragarria
- Bihurgarria
- Ondare garbia
- Pasibo ez-korrontea
- Pasibo korrontea
- Maniobra-funtsa

3.2. Sailkapen-sistemak

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala: JESN-2009.

JESN-2009. Egitura osoa

3.3. Estaldura sektoreka

Estatistika-eragiketa horrek Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren talde guztiak barne hartzen ditu 2009az geroztik (aurrerantzean, JESN-09), honako hauek izan ezik: 01; 02; 03; 64; 65; 66; 84; 94; 97; 98 eta 99.
Halaber, azterketatik kanpo uzten dira merkatukoak ez diren enpresak, honako talde hauetakoak: 85 eta 86-88.
Taldeei buruzko informazio gehiagorako, «JESN-2009. Egitura osoa» kontsulta daiteke, 3.2. apartatuan eskuragarri dagoena.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Kontrol ekonomikoak gainditzen dituzten eta Eustaten Jarduera ekonomikoen direktorioan (JED) jasota dauden enpresak, bere kontuak merkataritza-erregistroetan gordetzen dituztenak.

3.6. Biztanleria estatistikoa

JESN-09ren arabera talde hauetako batean sartzen ez den jarduera bakarra edo nagusia duten enpresak aztertzen ditu: 01; 02; 03; 64; 65; 66; 84; 94; 97; 98 eta 99.
Halaber, azterketatik kanpo uzten dira merkatukoak ez diren enpresak, honako talde hauetakoak: 85 eta 86-88.
Taldeei buruzko informazio gehiagorako, «JESN-2009. Egitura osoa» kontsulta daiteke, 3.2. apartatuan eskuragarri dagoena.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoaren (Euskal AE) eremu geografikoan dauden estatistika-unitateak, horien egoitza soziala edo kudeatzailetza Euskal AEtik kanpo egon arren.

3.8. Denborazko estaldura

Enpresa ez-finantzarioen ondare-kontuak estatistika-eragiketa 2002. urtekoa da. Urte horretan, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen Eustaten, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza-erregistroen eta erregistratzaileen elkargoaren artean. Hitzarmenaren helburua da merkataritza-erregistroetan gordetako kontuei buruzko informazioa aprobetxatzea, estatistika-eragiketa hori egiteko.

3.9. Oinarri-aldia

2003. urteaz geroztik, zenbait aldi bereizten dira, aldi horien bidez islatzeko bai urteko kontuak merkataritza-erregistroetan gordailutzeko ereduetan izandako aldaketak (2000. urteko eredu laburtutik 2009kora), baita JESNrako aldaketak ere (JESN-93-Rev 1etik JESN-2009 sistemara igarotzea).

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Datuak milaka eurotan eta ehunekotan neurtzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Erreferentzia-aldia da informazioa jaso den urtearen aurreko urte naturaleko ekitaldi ekonomikoa. Salbuespenez, enpresaren batek urte naturalekoak ez diren aldien gaineko kontabilitatea aurkezten badu, dagokien urtean amaitzen diren ekitaldiei buruzko informazioa jasoko da.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez 2019-2022 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez onetsia

Ez dagokio.

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Eragiketa hori Espainiako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez egin da, eskura dauden informazioak hobeto eta efizienteago aprobetxatzeko eta Euskal AEko dinamika ekonomikoari buruzko ezagutza hobetzeko.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da. Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan

Informatzaile bakar batek emandako eta taldekatu ezin diren datuen kasuan, sekretu estatistikorako eskubideari uko egiteari buruzko protokolora joko da.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak urtean behin ezagutarazten dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: Azken prentsa-oharrak, grafikoak eta bistaratzeak jasotzen dituzte, baita honako taula estatistiko hauek ere:
    Euskal AEko enpresa ez finantzarioen balantze laburbildua; enplegu-geruzaren arabera; urtearen arabera; eta sektoreen arabera.
    Enpresa ez finantzarioetako ondare-masak lurralde historikoaren arabera; enplegu-geruzaren arabera; urtearen arabera; eta sektoreen arabera.
    Euskal AEko enpresa ez finantzarioetako makromagnitudeak eta ratioak; enplegu-geruzaren arabera; urtearen arabera; eta sektoreen arabera.
    Euskal AEko enpresa ez finantzarioetako ondare-masa nagusiak, sektorearen arabera (A38).
    Euskal AEko enpresa ez finantzarioen ratioak, sektorearen arabera (A38).

- Metadatuak:
    Metodologia eta kalitatea: Metodologia-fitxa du
    Definizioak
    Galdetegiak

Enpresa ez-finantzarioen ondare-kontuak

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioaren premia dutelako.

Informazio-zerbitzuak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Estatistika-eragiketa honetan helburu espezifikoak ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Eragiketa honen erakunde erabiltzaile eta interesdunak honako hauek dira:
- Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saila
- Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Saila
- Enpresa-elkarteak
- Foru-aldundiak
- Unibertsitateak
- Sindikatuak

2021. urtean, Inpaktuen indizea, prentsako eta hedabide digitaletako albiste kopurua adierazten duena, 1 izan da. Web-bisiten indizea, eragiketa bakoitzeko web-bisiten kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den, eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).

2021ean, gogobetetze-indizea 4,05 izan da, eta emandako garrantzi-maila, 4,17. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den, eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Ezagutarazi den informazio-egiturak estatistika-jarduketaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-banakapeneko mailak betetzen ditu. Horrela bada, inkesta honen emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Estatistika-eragiketaren helburua da ez gainditzea % 15eko aldakuntza-koefizientea ez Euskal AEn ez lurralde historikoetan.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Euskal AEko Guztizko aktiboaren aldakuntza-koefizientea % 0,6 izan da 2021. urtean.

Ficha de calidad

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

Estaldura-tasa % 27 izan da 2021. urtean.

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera

Desfasearen benetako balioa, erreferentzia-aldia amaitzen denetik emaitzak argitaratzen diren egunera arte igarotako denbora neurtzen duena, 22 hilekoa izan da 2021ean.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna

Eragiketaren emaitzak Eustaten argitalpen-egutegiaren arabera argitaratzen dira. Egutegiaren betetze-mailaren adierazlea % 100 izan da 2021ean.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

Konparagarritasun-tasa, erreferentziako erakunde bakoitzarekin aldera daitezkeen metadataren alderdien ehunekoa neurtzen duena, % 71,43 izan da 2021ean.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna

Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen seriean hutsunerik gabe agertzen diren aldien kopurua neurtzen duena, 10 urtekoa izan da 2021ean.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Industria-enpresen datuak Eustatek urtero argitaratzen duen Inkestako datuekin konparatzen dira.
Eragiketa honen datuak Eustatek urtero argitaratzen dituen Industriaren inkesta, Zerbitzuen inkesta eta Eraikuntzaren inkesta datuekin alderatzen dira.

15.4. Barne-koherentzia

Eragiketa horretako datuen arteko koherentzia kontrol finantzario eta matematikoen bitartez bermatzen da.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2022ko urteko estatistika-programaren arabera, 108.000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Ez da datuen berrikuspenik egingo, horien izaera dela eta.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Eustaten Jarduera ekonomikoen direktorioa (JED) inkestaren testuingurua ezartzeko oinarri gisa hartu da.

Ikertutako unitate kopurua honako hau da: 37.373 enpresa; 1.200 kooperatiba; eta 412 fundazio eta elkarte.

Datuak administrazio- eta/edo zerga-informaziotik lortzen dira.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Nagusiki, datuak Merkataritza Erregistrotik eta enpresei buruzko informazioa eskaintzen duen Iberiar Balantzeak Aztertzeko Sistema (SABI) datu-basetik lortzen dira.

18.4. Datuen baliozkotzea

Merkataritza Erregistroek Eustati enpresek fitxategietan egin dituzten gordailuei buruzko informazioa bidaltzen diete. Horiek automatikoki eta eskuz arazten dira. Azkenik, kontrol finantzario eta matematiko guztiak gainditzen dituzten gordailuak lortzen dira.

Azkenik, gainerako erregistroak baliozkotzen dira, funtsean, langileen gastuen arabera. Halaber, enpresetako datuak Eustaten Industriaren inkesta, Zerbitzuen inkesta eta Eraikuntzaren inkestako datuekin konparatzen dira, baliozkotzeko.

18.5. Datuen bilketa

Erantzunik eza tratatzeko, unitatearen jarduera-sektoreko batez besteko ratioen arabera egozten da, falta diren datuekin.

Grabatzeko, baliozkotzeko eta automatikoki egozteko prozesuak gainditu ondoren, datu-fitxategi bat lortzen da JED eta datu ekonomikoen fitxategia eguneratzeko. Azken horretarako, guztizkoen eta horien aldakuntza-koefizienteen zenbatespenak kalkulatuko dira. Enpresa ez-finantzarioen ondare-kontuak eragiketaren datuak jasotzeko erabilitako zenbateslea zenbatesle konposatu bat da, eta biztanleriaren enplegua da goratzeko erabiltzen den aldagaia.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus