Metodologia-fitxa: Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori 2009ko ekainaren 23ko Batzordearen Gomendioak, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei buruzkoak , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística

2. Metadatuen eguneratzea

11/02/2022

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

11/02/2022

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Establezimendu turistiko hartzaileen inkestak (aurrerantzean, ETHI), hotel-establezimenduen okupazioari buruzko informazio estatistikoa ematen du (hotelak eta pentsioak), baita Euskal AEko landa-ostatuei (nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak) eta apartamentu turistikoei buruzkoa ere. ETHIak turismo-ostatuaren eskaintza eta eskaria islatzen ditu, eta sektore horrek duen enpleguari buruzko informazioa ematen du.

Honako hauek dira lortutako aldagai nagusiak: sarrera kopurua, ostatu-gauen kopurua, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak –bai plazen arabera, bai gelen arabera–, eta hotel-sektorearen errentagarritasun-adierazleak, hala nola eguneko batez besteko tarifa (ADR) eta gela erabilgarriko diru-sarrerak (REVPAR).

3.2. Sailkapen-sistemak

Probintzietarako informazioa biltzeko fasean, NUTS III sailkapeneko kodeak erabiltzen dira, eta herrialdeetarako, berriz, ISO 3166-1 alfa 3 arauaren araberako herrialde-kodeak. Probintzien eta udalerrien multzo batek osatzen ditu eremu geografikoak.

NUTS III (Batzordearen 105/2007 (EE) Erregelamendua, 2007ko otsailaren 1ekoa)

ISO3166_1 herrialdeen kodeak (herrialdeen zerrenda)

Eremu geografikoak. Hotel establezimenduak

Eremu geografikoak. Nekazal establezimenduak

3.3. Estaldura sektoreka

ETHIa zerbitzuen sektorean kokatzen da eta, zehazkiago, turismo-ostatuan. Hotel-establezimenduak (hotelak eta ostatuak), landa-ostatuak (nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak) eta apartamentu turistikoak dira erreferentzia-esparrua.

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Estatistika-unitatea bat dator Euskadiko Turismo Jarduerako Enpresen Erregistroan (REATE) inskribatutako establezimenduekin.

3.6. Biztanleria estatistikoa

Euskal AEn jarduera nagusia betetzen ari diren hotel-establezimenduei (hotelak eta ostatuak), landa-ostatuei (nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak) eta apartamentu turistikoei dagokie biztanleria ikertua.

3.7. Eremu geografikoa

ETHIaren eremuak Euskal AE osoa hartzen du, lurralde historikoen arabera bereizita, eta udalerriak eragiketa honetarako berariaz definitutako «geruzetan» edo zona geografikoetan multzokatuta.

3.8. Denborazko estaldura

Eustatek 1992tik egiten duen hotel-establezimenduei buruzko inkesta ETHIaren jatorria du. Orduz geroztik, zenbait aldaketa metodologiko egin dira, eta horien ondorioz, besteak beste, hotelak eta pentsioak, nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak (1998) eta apartamentu turistikoak (2016) sartu dira unibertsoan.

3.9. Oinarri-aldia

Hotel-establezimenduen datuak 1992tik daude eskuragarri, landa-ostatuen datuak 1998tik, eta apartamentu turistikoen datuak, 2016tik.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Okupazioa, eskaintza eta langileak zenbaki absolututan eta ehunekotan neurtzen dira, eta errentagarritasuna eta Eguneko batez besteko tarifa (ADR) eurotan adierazten da.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

ETHIa hilabete naturalari dagokio.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez 2019-2022 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, ekainaren 27ko 8/2019 LEGEAren bidez onetsia

692/2011 (EE) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2011ko uztailaren 6koa, Turismoari buruzko Europako estatistikei buruzkoa, bete behar du ETHIak.

692/2011 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2011ko uztailaren 6koa

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunderen batekiko lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute. Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da. Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

Inkesta sekretu estatistikoari lotua dago. Babes horrek bermatzen du emandako erantzunak ezin izango direla inoiz erabili estatistika-eragiketaz bestelako helburuetarako.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Emaitzak hilean behin zabaltzen dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
- Datuak: atal hauek ditu:
  - Taula estatistikoak: Inkestatutako establezimendu mota guztien hileko eta urteko datuak biltzen dituzte, honako talde hauen arabera: guztizkoa, hotel-establezimenduak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak. Datu horiek jatorriaren, eremu geografikoaren, lurralde historikoaren, kategoriaren, jatorrizko autonomia-erkidegoaren eta jatorrizko herrialdearen arabera bereizita daude. Hona hemen argitaratutako aldagaiak: sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia, okupazio-mailak, establezimendu irekiak, eskainitako plazak, enplegatuak; eta hotel-multzorako soilik, errentagarritasun-aldagaiak: ADR (hileko batez besteko tarifa) eta RevPar (eguneko batez besteko diru-sarrerak).
   - Prentsa-oharrak: Hedapen orokorreko informazio erantsia.
   - Datu-bankua: 1992tik hotel-establezimenduetarako serie historikoak ditu, 1998tik landa-ostatuetarako eta 2016tik apartamentu turistikoetarako eta guztizkoetarako. Sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia, okupazio-mailak, establezimendu irekiak, eskainitako plazak, enplegatuak, hileko batez besteko tarifa eta eguneko batez besteko diru-sarrerak.
   - Txostenak eta dokumentuak
- Hotelen eta landa-ostatuen grafikoak eta bistaratzeak
- Metadatuak:
  - Metodologia eta kalitatea: honako hauek jasotzen ditu: txosten metodologiko estandarizatua; Kalitate-fitxa; EHAAren 2007ko azaroaren 9ko 216. zenbakiko Ebazpena, XML fitxategiaren egitura iragartzen duena, galdetegiak bidaltzeko; eta ADR eta Revpar BigData metodologiarekin zenbatesteari buruzko ohar metodologikoak eta, oro har, ETHIari buruzkoak.
  - Definizioak
- Kodeak eta izendegiak
- Galdetegiak
- Informazio osagarria: egutegia

Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

10.3. On-line datu-baseak

Datu BankuaEguneratua 
GUZTIRA
Hilerokoak (2016tik aurrera)
Euskal AEko hotel-establezimendu, landa ostatu eta apartamentuetan eskainitako plazak eta langileak, lurralde historiko eta hilabetearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta plazakako okupazioa hotel, landa ostatu eta apartamentuetan, lurralde historiko eta hilabetearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia hotel, landa ostatu eta apartamentuetan, lurralde historiko , jatorriaren eta hilabetearen arabera2022/01/24Download
Aste Santua (2016tik aurrera)
Euskal AEko hotel-establezimenduetako, landa-ostatuetako eta apartamentu turistikoetako sarrerak, ostatu-gauak eta okupazio-maila, lurralde historikoaren eta jatorriaren arabera. Aste Santua2021/05/25Download
Urterokoak (2016tik aurrera)
Euskal AEko hotel-establezimendu, landa ostatu eta apartamentuetan eskainitako plazak eta langileak, lurralde historiko eta urtearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta plazakako okupazioa hotel, landa ostatu eta apartamentuetan, lurralde historiko eta urtearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia hotel, landa ostatu eta apartamentuetan, lurralde historiko , jatorriaren eta urtearen arabera2022/01/24Download
HOTEL-ESTABLEZIMENDUAK
Hilerokoak (2011tik aurrera)
Euskal AEko irekita dauden hotel-establezimenduak, eskainitako gelak egun bakoitzean, eskainitako plazen kopurua eta langileak; eremu geografikoa, kategoria (atxikia) eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko irekita dauden hotel-establezimenduak, eskainitako gelak egun bakoitzean, eskainitako plazen kopurua eta langileak; kategoria eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiarien sarrerak, hauek igarotako gauak eta okupazio-mailak; eremu geografikoa, kategoria (atxikia), asteko eguna eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiarien sarrerak, hauek igarotako gauak eta batez besteko egonaldia; lurralde historikoa, jatorria eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiarien sarrerak eta hauek igarotako gauak; eremu geografikoa, jatorria, asteko eguna eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiarien sarrerak eta hauek igarotako gauak; kategoria, jatorria, asteko eguna eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia; eremu geografikoa, kategoria (atxikia) eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia; kategoria eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako okupazio-mailak; kategoria, asteko eguna eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko gelatiko tarifa ertaina (ADR) eta gela erabilgarriko eguneko diru-sarrera ertainak (RevPAR), eremu geografikoa eta hilabetea kontuan hartuta (euroetan)2022/01/21Download
Euskal AEko gelatiko tarifa ertaina (ADR) eta gela erabilgarriko eguneko diru-sarrera ertainak (RevPAR), lurralde historikoa, kategoria agregatua eta hilabetea kontuan hartuta (euroetan)2022/01/21Download
Euskal AEko gelatiko tarifa ertaina (ADR) eta gela erabilgarriko eguneko diru-sarrera ertainak (RevPAR), kategoria eta hilabetea kontuan hartuta (euroetan)2022/01/21Download
Aste Santua (2011tik aurrera)
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, ostatu-gauak eta okupazio-mailak, eremu geografikoaren, kategoriaren (agregatua) eta jatorriaren arabera. Aste Santua2021/05/25Download
Urterokoak (2011tik aurrera)
Euskal AEko irekita dauden hotel-establezimenduak, eskainitako gelak egun bakoitzean, eskainitako plazen kopurua eta langileak; eremu geografikoa, kategoria (atxikia) eta urtea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko irekita dauden hotel-establezimenduak, eskainitako gelak egun bakoitzean, eskainitako plazen kopurua eta langileak; kategoria eta urtea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, hauek igarotako gauak eta okupazio-mailak; eremu geografikoa, kategoria (atxikia), asteko eguna eta urtea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, hauek igarotako gauak eta batez besteko egonaldia; lurralde historikoa, jatorria eta urtea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak eta hauek igarotako gauak; eremu geografikoa, jatorria, asteko eguna eta urtea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak eta hauek igarotako gauak; kategoria, jatorria, asteko eguna eta urtea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia; eremu geografikoa, kategoria (atxikia) eta urtea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia; kategoria eta urtea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko hotel-establezimenduetako okupazio-mailak; kategoria, asteko eguna eta urtea kontuan hartuta2022/01/21Download
Euskal AEko gelatiko tarifa ertaina (ADR) eta gela erabilgarriko eguneko diru-sarrera ertainak (RevPAR), guztira, eremu geografikoa eta urtea kontuan hartuta (euroetan)2022/01/21Download
Euskal AEko gelatiko tarifa ertaina (ADR) eta gela erabilgarriko eguneko diru-sarrera ertainak (RevPAR), guztira kategoria eta urtea kontuan hartuta (euroetan)2022/01/21Download
Euskal AEko gelatiko tarifa ertaina (ADR) eta gela erabilgarriko eguneko diru-sarrera ertainak (RevPAR), guztira, lurralde historikoa, kategoria agregatua eta urtea kontuan hartuta (euroetan)2022/01/21Download
Datuak 2010eraino
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, hauek igarotako gauak eta batez besteko egonaldia; lurralde historikoa, jatorria eta hilabetea kontuan hartuta2020/11/19Download
Euskal AEko eskainitako gelak egun bakoitzean, eskainitako plazen kopurua egun bakoitzean eta betetze-maila plazaka hotel-establezimenduetan lurralde historikoa eta hilabetea kontuan hartuta2020/11/19Download
LANDETXEAK
Hilerokoak (2011tik aurrera)
Euskal AEko irekita dauden landetxeak, logelak, eskainitako plazen kopurua egun bakoitzean eta langileak; eremu geografikoa eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/24Download
Euskal AEko landetxeetako sarrerak, hauek igarotako gauak eta okupazio-mailak; eremu geografikoa, asteko eguna eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/24Download
Euskal AEko landetxeetako sarrerak, hauek igarotako gauak eta batez besteko egonaldia; lurralde historikoa, jatorria eta hilabetea kontuan hartuta2022/01/24Download
Aste Santua (2011tik aurrera)
Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak eta okupazio-mailak, eremu geografikoaren eta jatorriaren arabera. Aste Santua2021/05/25Download
Urterokoak (2011tik aurrera)
Euskal AEko irekita dauden landetxeak, logelak, eskainitako plazen kopurua egun bakoitzean eta langileak; eremu geografikoa eta urtea kontuan hartuta2022/01/24Download
Euskal AEko landetxeetako sarrerak, hauek igarotako gauak eta okupazio-mailak; eremu geografikoa, asteko eguna eta urtea kontuan hartuta2022/01/24Download
Euskal AEko landetxeetako sarrerak, hauek igarotako gauak eta batez besteko egonaldia; lurralde historikoa, jatorria eta urtea kontuan hartuta2022/01/24Download
Datuak 2010eraino
Euskal AEko landetxeetako sarrerak, hauek igarotako gauak eta batez besteko egonaldia; lurralde historikoa, jatorria eta hilabetea kontuan hartuta2019/06/20Download
Euskal AEko eskainitako plazen kopurua egun bakoitzean eta betetze-maila plazaka landetxeetan lurralde historikoa eta hilabetea kontuan hartuta2019/06/20Download
APARTAMENTU TURISTIKOAK
Hilerokoak (2016tik aurrera)
Euskal AEko apartamentu turistiko irekiak, eskainitako plazak eta langileak, lurralde historiko eta hilabetearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak eta okupazio graduak apartamentuetan, lurralde historiko, asteko eguna eta hilabetearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia apartamentuetan, jatorria (estatuan bizi direnak), lurralde historiko eta hilabetearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia apartamentuetan, lurralde historiko, jatorria (atzerritarrak) eta hilabetearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia apartamentuetan, lurralde historiko, jatorria eta hilabetearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia apartamentuetan, jatorria (estatuan bizi direnak) eta hilabetearen arabera2022/01/24Download
Aste Santua (2016tik aurrera)
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak eta okupazio-mailak, Lurralde Historikoaren eta jatorriaren arabera. Aste Santua2021/05/25Download
Urterokoak (2016tik aurrera)
Euskal AEko apartamentu turistiko irekiak, eskainitako plazak eta langileak, lurralde historiko eta urtearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak eta okupazio graduak apartamentuetan, lurralde historiko, asteko eguna eta urtearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia apartamentuetan, jatorria (estatuan bizi direnak), lurralde historiko eta urtearen arabera2022/01/24Download
Euskal AEko sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia apartamentuetan, lurralde historiko, jatorria (atzerritarrak) eta urtearen arabera2022/01/24Download

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen du herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarrei neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik duten estatistika-informazioaren premien ondorioz.

Estatistika-informazioko "neurrira egindako" eskaerak

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

ETHIan helburu espezifikoak ezartzen dira EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazleei dagokienez: egokitasuna, aukera eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, konparagarritasuna eta kostua.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

ETHIaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak honako hauek dira:
- Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
- Basquetour
- Foru-aldundiak
- Merkataritza, Berrikuntza, Industria eta Nabigazioko Ganberak
- Ostalaritzako enpresa-elkarteak
- Nekazaritza-turismoko establezimenduen elkarteak
- Enpresa eta erakunde pribatuak.

2020an, Inpaktuen Indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albisteen kopurua islatzen duena, 5 izan da. Web-bisiten indizea, eragiketa bakoitzeko web-bisiten kopurua adierazten duena, 5 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5, maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).

2019an, gogobetetze-indizea 3,89 izan da, eta emandako garrantzi-maila, 4,06. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5, maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak urteko estatistika-programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Horrela bada, ETHIaren emaitzak, oro har, lurralde historikoetakoak izaten dira, baina aldagai batzuetan beste lurralde-eremu txikiagoetako (eremu geografikoak) datuak ere eskaintzen dira.

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Inkestaren helburua informazio-bilketa ixtea da, gutxieneko honako estaldura hauekin: % 90ekoa nekazalturismoetarako; % 82koa hoteletarako, eta apartamentu turistikoei dagokienez, % 80ko estaldura-tasa ezarri da. Ondorioz, erantzun gabeko tasaren balio objektiboa % 10ekoa da landa-ostatuetan, % 18koa hoteletan, eta % 20koa apartamentu turistikoetan.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dira laginketa-erroreak kalkulatzen.

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak

2020ko erantzun-tasari (Urtekoa) lotutako adierazlea honako hau izan da hiru establezimendu motetarako:
- Nekazaritza-turismoko establezimenduak: % 92,89
- Hotelak: % 92,65
- Apartamentuak: % 88,36

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera

Desfasearen benetako balioa, erreferentzia-aldia amaitzen denetik emaitzak argitaratzen diren egunera arte igarotako denbora neurtzen duena, 21 egunekoa izan da 2020an.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna

Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpen-egutegiaren arabera argitaratzen dira. Egutegiaren betetze-mailaren adierazlea % 100 izan da 2020an.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa

Konparagarritasun-tasa, erreferentziako erakunde bakoitzarekin aldera daitezkeen metadataren alderdien ehunekoa neurtzen duena, % 80 izan da 2020an.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna

Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen seriean jauzirik gabe agertzen diren aldien kopurua neurtzen duena, 28 urtekoa izan da 2020an.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

ETHIan aztertzen diren aldagaiak koherenteak dira EINren estatistika-eragiketetan bat datozen aldagaiekin: Hoteletako okupazioari buruzko inkesta, apartamentu turistikoetako okupazioari buruzko inkesta eta landa-turismoko ostatuetako okupazioari buruzko inkesta.

15.4. Barne-koherentzia

Datuak argitaratu aurretik egindako baliozkotzeen bidez bermatzen da ETHIaren datuen arteko koherentzia.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2021eko urteko estatistika-programaren arabera, 335.900 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Argitaratutako datuak behin betikoak dira eta ez dira berrikusi behar.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

ETHI establezimenduentzako zentsu-inkesta bat da, eta, inkesta horren geruza batzuetan, denboran zeharreko laginketa bidezkoa da, establezimenduetako batzuei dagokienez hileko zazpi egun baino ez baitira biltzen.

Hotel eta pentsioei, nekazaritza-turismoko establezimendu eta landetxeei, eta turismo-apartamentuei buruzko informazioa biltzen da. Guztira, 600 hotel-establezimendu, 400 landetxe eta 100 apartamentu turistiko ikertzen dira.

Turismo-establezimendu bakoitzaren estratifikazioa eta inkestak barne hartu beharreko aldiak zehazteko erabilitako irizpideek honako hauei jarraitzen diete:

- Estratifikazioa motaren arabera: Hotel-establezimendua (hotelak, ostatuak eta pentsioak), Landetxea (nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak) eta Apartamentu turistikoak.

- Estratifikazio geografikoa: Hotel-establezimendu (11 lurralde-geruza) eta landetxeetarako (8 lurralde-geruza) ezarri diren eremuen arabera. Apartamentu turistikoei dagokienez ere lan egiten da 8 geruzarekin, baina lurralde historikoei dagokienez baino ez da zabaltzen.

- Estratifikazioa kategorien arabera: Hotel-establezimenduetan kategoriaren (izar kopuruaren) araberako informazioa ematen da, eta honako hauek bereizten dira:
  - 1. taldea: 5, 4 eta 3 izarretako hotelak.
  - 2. taldea: Izar 2 eta 1eko hotelak eta pentsioak.

2. taldeko establezimenduei, bai eta nekazaritza-turismoko establezimendu eta landetxeei ere, ondoz ondoko zazpi eguni buruzko informazioa eskatzen zaie; egun horiek zozketa bidez zehazten dira astero, eta erreferentzia-hileko egun guztiak barne hartu ahal dira horri esker. Aldiz, erreferentzia-hileko egun guztietan erregistratutako mugimenduak eskatzen zaizkie 1. taldeko establezimenduei eta apartamentu turistikoei.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Hilekoa

18.3. Datu-bilketa

Datuak astebetean eta hilean behin egiten diren galdetegi espezifikoen bitartez lortzen dira, oro har. Informazioa telefonoz, paperez edo web bidez jasotzen da, eta aurrez definitutako XML fitxategi bat erabiltzeko aukera ematen du.

Gainera, Big Data teknikak erabiltzen dira establezimendu bakoitzeko ADR aldagairako (eguneko batez besteko tarifa), Web Scraping teknikaren bidez.

18.4. Datuen baliozkotzea

Jasotako galdetegiak aztertu egiten dira, falta diren edo okerrak diren datuak detektatzeko. Aurkitutako ez-egiteak, akatsak edo zalantzak ebazteko, establezimenduaren beraren historiara, eskura dauden beste informazio-iturri batzuetara eta, azken buruan, establezimendura berera jotzen da. Gainera, edukia grabatzeko prozesuan, jasotako informazioak bete beharreko baliozkotze-arau batzuk ezartzen dira. Azkenik, datuen azken baliozkotze bat egiten da, grabazioan detektatu ez diren erroreak eta inkoherentziak arazteko eta, horrela, errorerik ez dutela bermatzeko.

18.5. Datuen bilketa

Establezimenduen zati baterako informazioa hileko zazpi egunetan bakarrik jasotzen dela kontuan hartuta, emaileen araberako egozpen-sistema bat ezartzen da distantzietan oinarrituta (hotel eta landa-ostatuetarako); horrela, informazio osoa duen taula bat lortzen da hileko egun guztietarako eta establezimendu guztietarako. Era berean, erantzun osoa ez ematea egozten da.

Apartamentu turistikoei dagokienez ez da egozpena erabiltzen. Datuak ateratzeko metodo bat aukeratzen da erantzunik eza ordezkatzeko.

Enpleguaren aldagaiaren egozpenean, establezimendu mota guztietarako, antzeko establezimenduetan bildutako informazioa erabiltzen da, aurreko hilabetean eta aurreko urtean establezimenduan erregistratutako azken enplegua kontuan hartuta.

ADR eta RevPar aldagaiek jasotzen dute egozpen-prozedura independente bat.

Hilero ustiapenak egiten dira, estatistika-taulak eta datu-bankuaren taulak sortzeko, Eustaten webgunean eskuragarri dauden hainbat adierazle eta grafiko interaktibo egiteko, eta neurrira egindako informazio-eskaerak egiteko.

18.6. Doikuntza

Argitaratutako serieetan ez da urtaro-doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
webmaster_eustat@eustat.eus