- Maiztasuna
- Lau urtekoa
- Eragiketa-mota
- Laginketa bidezko inkesta
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki
- Lehen mailako datuak zuzenean biltzea laginketa bidez
Helburuak
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria aktibo eta aktibo potentzialaren kualifikazio-egoera ezagutzea, eta, horretarako, garatutako prestakuntza arautuaren, arautu gabeko prestakuntza osagarriaren, auto-prestakuntzaren, lan-esperientziaren eta -kualifikazioaren eta lanbide-ibilbide orokorraren aldagai nagusiak aztertzea.
Aztertzeko aldagai nagusiak
- Prestakuntza arautuaren maila
- Prestakuntza arautuak lan-merkatuan duen eragina
- Biztanleriaren lan-esperientziaren maila
- Arautu gabeko prestakuntzak enpleguan duen eragina
- Atzerriko hizkuntzen ezagutza-maila
- Euskal AEko biztanleria aktibo eta aktibo potentzialaren kualifikazio-egoerari buruzko tipologia batera hurbiltzea
- Enpleguaren eta prestakuntza arautuaren arteko egokitzapen-mailan distortsioak detektatzea
Eremua
- Biztanleria:
- Urte osoan edo gehiena ohiko bizileku gisa erabiltzen diren familia-etxebizitzetan bizi diren pertsonen multzoa. Eragiketaren erdialdean, lortu beharreko datu espezifikoen bilketa 16-64 urteko biztanleria aktibora eta potentzialki aktibora mugatu ohi da.
- Lurraldea:
- Lurralde historikoa eta eskualdea.
- Denbora:
- Datuak lau urtean behin jasotzen dira, eta eragiketa egiten den urteetako azken hiruhilekoan jasotzen da informazioa.
Galdetegiak
Galdetegiak
Zabalkundea
- Internet:
Zabalkunde orokorra. Organo Estatistikoa
Eustat