Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika EEEE
Identifikazioa
- Eragiketaren izena:
- Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika (EEEE)
- Eragiketaren kodea:
- 122411 (Euskal estatistika plana)
- Erakunde arduraduna:
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
- Maiztasuna:
- Hilerokoa (obra handiko lizentziak) / Urtekoa (udaleko alokairua)
- Eragiketa-mota:
- Zentsukoa
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki:
- Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galde-sorta berariazkoen bidez
Helburuak
Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko estatistikaren helburu nagusia da ezagutzea zenbat, zer eta non eraikitzen, birgaitzen edo botatzen den EAEn. Etxebizitza politikaren segimendu-adierazleen sistemak eskaintzen duen oinarrizko informazio-iturria da.
Operazio horrek bereziki atal hauek garatzen ditu:
1. Udalek emandako obra handiko baimenak ikusita, asmoa da hauen berri izatea: obraren ezaugarri nagusiak (oin berria, birgaitzea edo eraispena), eraikinaren erabilera eta zenbat etxebizitzari eragingo dion.
2. Kuantifikatzea alokairuko etxebizitzen udal parkea, eta araubide mota eta parkearen okupazioa jakitea.
3. Kuantifikatzea udalek sustapen publikoko etxebizitzetarako eskuratzen duten lurzorua.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
- Obra handiko lizentziak: Oin berriko eraikuntzarako, birgaitze-eraikuntzarako eta eraisteko obra handiko lizentziak dira Eraikuntza eta Etxebizitzari buruzko estatistikaren populazio-unibertsoa.
- Alokairuko etxebizitzen udal parkea: udal-jabetzako edo haren sozietate publikoren bateko alokairuko etxebizitzak dira atal honen populazio-unibertsoa.
- Sustapen publikoko etxebizitzetarako lurzorua lortzea: etxebizitza babestuetarako udal-lurzorua lortzeko eragiketak dira atal honen populazio-unibertsoa.
- Geografia-eremua:
- Estatistika honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta emaitzen gehieneko desagregazio-maila eskualde eta eremu funtzional mailan dago.
- Denbora-eremua:
- Estatistika honen denbora-erreferentzia hileko azken eguna da. Datuak hiru hilean behin argitaratzen dira.
- Unitate informatzailea:
- Sustatzaileak eta udalak.
Kontzeptuak eta definizioak
Kontzeptuak eta definizioak
Galdeketak
Galdeketak
Laginaren diseinua
Eraikuntzari eta etxebizitzari buruzko estatistika zentsu-eragiketa da, eta EAEko 251 udalerrien lankidetza hilabetero behar da estatistika hori egiteko. Hilabetero bidaltzen den informazioa udalerrian emandako obra handirako baimenei eta udalak babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko lurzorua erosteari buruzkoa da; alokairuko etxebizitzen udal parkeari dagokionez, urtean behin biltzen da.
Zabalkundea