Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
- Eragiketaren kodea.
- 132680 (Euskal Estatistika-Plana)
- Erakunde arduraduna.
- Eustat
- Aldizkakotasuna.
- Hilekoa
- Eragiketa-mota.
- Zentsu bidezko inkesta
- Metodologia, datuen jatorriaren arabera.
- Lehen mailako datuen bilketa zuzena
Helburuak
Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestaren helburuak:
a. Jakin nahi dugu zer bidaiari-mugimendu dagoen (sarrerak eta okupatutako oheak) Euskal AEko turismo-etxeetan, horiek aztertu baititugu (hotel, nekazaritza-turismo, landetxe eta turismo-apartamentuetan).
b. Okupazioari buruzko indizeak edukitzea, logelen (edo apartamentuen) nahiz plazen arabera eta bidaiarien batez besteko egonaldia aintzat hartuta.
c. Hotel-establezimenduetako eskaintza jasotzea.
d. Sektore honetako enpleguari buruzko informazioa ematea.
e. Hotel sektoreko errentagarritasun adierazleak sortzea.
Eremua
- Biztanle-eremua:
- Hain zuzen ere, Euskal AEn kokaturik dauden hotelak (hotelak, ostatuak eta pentsioak), nekazaritzako turismo-etxeak, landetxeak eta turismo-apartamentuak aztertu ditugu.
- Lurralde-eremua:
- Euskal Autonomia Erkidego osoan egin da azterketa, lurralde historikoetako eta interes turistikoa duten beste eremu geografiko batzuetako informazioa emanez.
Hotel-establezimenduei dagokienez, honako eremu geografiko hauek zehaztu dira:
• Bizkaian eta Gipuzkoan: hiriburua, metropoli aldea, kostaldea eta barrualdea
• Araban: hiriburua, Arabako Errioxa eta Arabako gainerako eskualdeak
Landetxeei dagokienez:
• Bizkaian eta Gipuzkoan: metropoli aldea, kostaldea eta barrualdea
• Araban: Arabako Errioxa eta Arabako gainerako eskualdeak
Izendegiak eta kodeak
- Denbora-eremua:
- Inkesta hilean behin egiten da, etengabe, urteko hamabi hilabeteetan.
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Galdesorta
Galdesorta
Laginaren diseinua
Turismo-establezimendu bakoitzaren estratifikazioa egiteko erabiltzen diren irizpideak eta inkestan aztertuko diren aldiak honela ezartzen dira:
- Estratifikazioa motaren arabera: Hotel-establezimendua (hotelak eta ostatuak), landetxeak (nekazaritza-turismoak eta landetxeak) eta turismo-apartamentuak
- Nola banatu ditugun geografikoki: Hotelak eta landetxeak, aurretiaz definituriko inguru batzuen arabera; eta, turismo-apartamentuak, berriz, Euskal AEko lurralde historikoen arabera.
- Estratifikazioa kategoriaren arabera: Hotel-establezimenduetan kategoriaren (izar kopuruaren) araberako informazioa ematen da, eta honako hauek bereizten dira:
• 1. multzoa: 5, 4 eta 3 izarreko hotelak eta ostatuak
• 2. multzoa: izar 2 eta 1eko hotelak eta ostatuak
- Erreferentziako asteen aukeraketa: 2. multzoko establezimenduei bata bestearen atzeko zazpi eguni buruzko informazioa eskatzen zaie; egun hauek zozketa bidez ezartzen dira astero. Bada, informazio horren bidez, establezimendu guztiekin erreferentziako hilabeteko egun guztiak hartzen dira.
Hedapena
Hilero Interneten