HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaAurrekontuak egikaritzearen estatistika

Aurrekontuak egikaritzearen estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Aurrekontuak egikaritzearen estatistika
Eragiketaren kodea.
153016 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Ogasuna eta Finantzak Saileko estatistika-organoa
Beste erakunde parte-hartzaileak
Eustat
Maiztasuna.
Hiruhilekoa
Eragiketa-mota.
Zentsu-inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Administrazio eta estatistika erabilerarako administrazioaren inkesta

Helburuak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko hurrengo mailetan zein jarduera ekonomiko dagoen jakitea, aurrekontuen burutzapenaren bilakaera aintzat hartuta: Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak.
  • Aurrekontuen burutzapena zein den jakin eta aztertzea, Eusko Jaurlaritzako eta foru aldundietako gastuen kapituluetako eta sarreren kapituluetako sailkapen ekonomikoa aintzat hartuta.
  • Betebeharren (gastua) eta Aitortutako eskubideen (sarrerak) bidez aterako dira emaitzak, hiruhileko bakoitza amaitzen denean. Erantzuna osoa da, behar den informazio guztia ematen baitu. Horrek batzuetan emaitzak beranduago edukitzea eragiten du, batez ere urteko azken hiruhilekoan, erakundeek hiruhilekoa ixteko data atzeratu egiten dutelako.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Informazioa gastuaren eta sarreraren kapituluak bereizita ematen da, erakunde partaideek (Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak) aurrekontuak egiteko erabiltzen duten sailkapen ekonomikoaren arabera.
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-esparrua. Ez da lurralde bereizketarik egingo.
Denbora-eremua:
Hiruhileko emaitzak kontzeptuen araberako bereizketa mailen arabera ematen dira eta hiruhileko datuak aurrekontuak burutzeko faseen arabera: gastuen barruan aurrekontu eguneratua, aitortutako betebeharrak eta egindako ordainketak; sarreren barruan aurrekontu eguneratua, aitortutako betebeharrak eta egindako sarrerak.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Zabalkundea

Paperezko argitalpena

Izenburua:
Aurrekontuak gauzatzeari buruzko estatistika
Maiztasuna:
hiruhilekoa.

Datuak zabaltzeko bestelako erak

  • Internet: www.ogasun.ejgv.euskadi.eus
  • www.eustat.eus
  • Prentsa-oharrak
  • Datu-Bankua

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali