Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
- Eragiketaren kodea.
- 223002 (Euskal Estatistika Plana)
- Erakunde arduraduna.
- Eustat
- Aldizkakotasuna.
- Urterokoa
- Eragiketa-mota.
- Laginketa bidezko inkesta
- Metodologia, datuen sorburuaren arabera.
- Oinarrizko datuak laginketa bidez biltzen dira
Helburuak
IGIren helburu orokorra da informazioaren eta
komunikazioaren teknologia berriek (IKT) Euskal Autonomia Erkidegoko
enpresetan izan duten sartze-mailari buruzko aldian behingo informazioa
ematea arduradun politikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateari,
ikertzaile pribatuei eta herritarrei oro har.
Helburu orokor hori hiru helburu berezitan laburbil daiteke:
1. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia nagusien erabilpen-maila
eta teknologia horien erabilera-aurreikuspena neurtzea, lan-pertsonalaren
sarbidea era sartuz eta establezimenduetako informatika-segurtasuneko
neurriak .
2. Interneten erabilera, establezimenduetan: Interneten sartzeko
sistemak, Interneten bidez egiten diren jarduerak, eta enpresen
webguneen ezaugarri nagusiak: eskaintzen dituen atarramentuak.
3. Salerosketa elektronikoaren garrantzia jarduera ekonomikoan:
merkataritza elektronikoko erosketak eta salmentak egiteko erabiltzen
diren bitartekoak eta ezaugarriak, bezero eta hornitzaileen ezaugarriak,
bezero eta hornitzaileen etorki geografikoa eta merkataritzaren
garapenean oztopo edo pizgarritzat hartzen diren osagaiak.
Eremua
- Populazio-eremua:
- Edozein tamainatako eta edozein jarduera-sektoretako establezimenduen
multzoa, jarduera Euskal AEren eremuan egikaritzen duena, lehen sektorean eta etxeko sektorean
izan ezik.
- Lurralde-eremua:
- Euskal AEko hiru herrialde historikoak hartzen ditu.
- Denbora-eremua:
- Biltzen diren datuak zein datari edo aldiri egiten dioten erreferentzia:
urte naturala.
Kontzeptuak eta Definizioak
IKTko hornikuntza enpresa eta establezimenduetan
Enpresa eta establezimendu Internet erabiltzaileak
Merkataritza elektronikoa
Laginaren diseinua
IGI -enpresak- probabilitate-lagin jarraituarekin egindako inkesta dugu, hau da, jarduera-sektore
guztietako (lehen sektorea eta etxe-zerbitzuak izan ezik) Euskal AEko establezimenduen gaineko
panelarekin egindakoa da.
Panel hori zentsukoa da 100 enplegatu edo gehiagoko establezimenduetan eta laginekoa, 100 enplegatu
baino gutxiagokoetan, geruza bakoitzaren tamainaren arabera proportzionalki banatuta, ia 7.200
establezimenduko lagina osatu arte.
Erantzun-gabezia ordezkatzeko, panela urtero berritzen da, aurreko paragrafoko irizpideen arabera,
Eustaten Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendan sartu berri diren establezimenduekin.
Geruzapena honakoen arabera egiten da: lurralde historikoaren arabera, establezimenduaren tamainaren
arabera 6 motatan taldekatuta, eta jarduera-adarraren arabera, EJSN 2009 Ekonomi Jardueren Sailkapen
Nazionalaren taldekatzeei dagokien A38 sektorizazio normalizatuaren arabera sailkatuta.
Informazioa Internet bidez, postaz, elkarrizketa pertsonalaren bidez edo telefonoz jasotzen da.
Laginketa-Erroreen Kalkulua.
Galdesortak
Informazioaren
Gizarteari buruzko Inkesta-Enpresak.
Zabalkundea
- Argitalpen irarria: Informazioaren Gizartea -Euskadi
- Aldizkakotasuna: Urterokoa
- Internet: www.eustat.eus
- Prentsa-oharrak
- Datu-Bankua
(Hornikuntza)
- Datu-Bankua
(Internet erabiltzaileak)
- Datu-Bankua
(Merkataritza elektronikoa)