Nekazaritza-zentsua
Nekazaritzako zentsua hamar urtean behin
egiten den eragiketa estatistiko bat da. Euskal Autonomia Erkidegoko
nekazaritzaren sektorearen egiturari buruzko datuak prozesatu eta hedatzea du
xede, betiere nekazaritzako ustiategiei buruzko estatistika integratuen gaineko
araudi europarra betez.
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Nekazaritza-zentsua
- Eragiketaren kodea.
- 102141 (Euskal Estatistika Plana)
- Erakunde arduraduna.
- Eustat
- Beste erakunde parte-hartzaileak.
- Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Maiztasuna.
- Hamar urtean behingoa
- Eragiketa-mota.
- Zentsua
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Mistoa: lehen mailako datuak errolda eta datu administratibo bidez zuzenean biltzea
Helburuak
Zentsuaren helburu nagusiak ondokoak dira:
1) Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategien egiturazko ezaugarri nagusiak eta horiek denboran zehar izandako bilakaera ezagutzea.
2) Nekazaritzako ustiategien direktorioaren oinarria izatea.
3) Sektoreko inkesten laginen diseinuak egiteko esparrua izatea.
4) Europar Batasunak Kontseiluaren araudietan ezartzen dituen legezko arauak betetzea.
5) Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-politika ezartzeko eta garapen iraunkorreko helburu batzuei (GIH) jarraipena egiteko oinarria izatea.
6) Estatistika-datuen eskaerei erantzutea.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
-
2020ko irailaren 30ean zeuden nekazaritza eta abelazkuntza ustiategi guztiak sartzen dira zentsu honetan; ez da kontuan hartu ustiategien titular gisa jarduten duen pertsona fisikoa edo juridikoa, eta nekazaritzako ekoizpenaren xedea. Horretarako, alabaina, honako irizpideetako bat bete beharko da:
- Nekazaritzako Azalera Erabilgarrirako (NAE) gutxienez 1 ha duten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Laboreetarako lurraren gutxienez hektarea bat daukaten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Patatarako NAEren gutxienez 0,5 hektarea daukaten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Barazki freskoetarako eta marrubietarako NAEren gutxienez 0,2 hektarea daukaten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Usain, medikuntza eta sukaldaritzako landareetarako, apaindurako lore eta landareetarako, hazi eta plantuletarako eta haztegietarako NAEren gutxienez 0,2 hektarea daukaten nekazaritzako ustiategi guztiak. (Aire zabaleko laboreei buruz ari da soilik; adibidez, beira azpian hazitako medikuntzako landareetan, erabiltzen den ataria berotegietakoa da).
- Fruta-arbola, baia, intxaurrondo, zitriko eta beste labore iraunkor batzuetarako NAEren gutxienez 0,3 hektarea daukaten nekazaritzako ustiategi guztiak, mahastiak eta olibondoak kanpo.
- Mahastietarako NAEren gutxienez 0,1 hektarea daukaten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Olibondoetarako NAEren gutxienez 0,3 hektarea daukaten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Berotegien gutxienez 100 m2 dituzten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Landatutako perretxikoen gutxienez 100 m2 dituzten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Gutxienez abeltzaintza-unitate (AU) 1 daukaten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Zaldien gutxienez 1,7 abeltzaintza-unitate dituzten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Gutxienez 10 erlauntz dituzten nekazaritzako ustiategi guztiak.
- Hiru irizpide horiek lokabeak dira, hau da, ustiategiak horietako bat behintzat bete behar du aztertzen ari den populazio barruan sartu ahal izateko.
- Hertsiki basogintzakoak diren ustiategiak ez dira sartzen zentsuan, baldin eta aipatutako baldintzak betetzen ez badituzte. Izan ere, nekazaritzako ustiategiei buruzko zentsua da. Hala ere, ikertutako ustiategi batek baso-masaren bat badu, hura jaso beharko da.
- Zentsuan, 2018/1091 Erregelamenduko (EB) baldintzek eskatzen dutena baino populazio handiagoa sartzen da.
- Geografia-eremua:
- Euskal Autonomia Erkidegoko geografia-eremuan dauden estatistika unitateak.
- Denbora-eremua:
- Zentsuko informazioa 2020ko kanpainari buruzkoa da. Denbora edo data jakin batzuetan zein egoera egon den adierazten du.
- Jasoko diren datu-moten arabera, erreferentziazko aldiak honela definitzen dira:
- Lurrarekin lotutako aldagaietarako, erreferentziazko aldia 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitarteko nekazaritza-kanpaina da. Lursail berean ondoz ondoko uztak jartzen direnean, lurraren erabilera erreferentziazko urtean jarritako uztari buruzkoa izango da, labore hori noiz jarri den gorabehera.
- Abeltzaintzako datuetarako eta satsaren kudeaketako eta estabulazioko aldagaietarako, 2020ko irailaren 30a da erreferentziazko data.
- Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko aldagaietarako, erreferentziazko aldia nekazaritza-kanpaina da. Hala, nekazaritza-kanpainan zehar ziurtagiri egokia duten edo kanpainaren barruan edo aurreko bi kanpainetan izena eman duten eta bihurtze-aldian dauden eragile ekologikoak ditu hizpide.
- Eskulanari buruzko aldagaietarako, nekazaritza-kanpaina ezartzen da erreferentziazko aldi gisa.
- Landa-garapeneko neurrietarako, erreferentziazko aldia hiru urtekoa da, 2020ko abenduaren 31n amaituta (hots, 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean).
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Galdeketak
Galdeketak
Laginketa-era
Ez da egokia
Zabalkundea