Ingurumenaren inkesta - Familiak

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Ingurumenaren inkesta - Familiak
Eragiketaren kodea.
090001 (Euskal Estatistika Plana).
Erakunde arduraduna.
Eustat
Maiztasuna.
Bost urtean behin.
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Lehen mailako datuen bilketa zuzena.

Helburuak

Eragiketako helburu nagusienak:

- Familiek ingurumenari lotuta dituzten ohiturak, kontsumo-jarraibideak eta jarrerak ikertzea.

- Ingurumenaren ezaugarri ezberdinei dagokienez, etxebizitzetan dauden ekipamenduak eta horien erabilera aztertzea; horrela, familientzako ingurumen-politikak landu ahal izango dira (energia aurreztu, energiaren kontsumoa murriztu, zaborrak bereizi…). Gainera, azterketa horren bidez adierazleak autonomia-erkidegoaren arabera alderatu ahal izango dira.

- Mota honetako azterketak egiten dituzten beste herrialde batzuekin alderatzea.

Eremua

Populazio-eremua:

Eragiketak hartzen dituen biztanleak: familia-etxebizitza nagusietan, hau da, urte osoan edo urteko hilabete gehienetan ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkor moduan erabiltzen diren etxebizitzetan bizi diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonak.

Lurralde-eremua:

Euskal Autonomia Erkidegoa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.

Denbora-eremua:

Familiak eta Ingurumena inkestaren denbora-erreferentzia, egiten den urtea da. Inkesta 5 urtero egiten da.

Galdeketak

Galdeketak

Laginaren diseinua

Bi etapatan geruzatutako ausazko lagina da. Aurreneko etapa batean etxebizitzak aukeratzen dira geruza baten (zona geografiko baten) barruan haietan egin beharko baita familia-galdetegia; bigarrenean etxebizitza horietan nork erantzun beharko duen norbanakoaren galdetegia aukeratzen da.

Hasierako lagina-tamaina 7.000 etxebizitza dira. Lehen etapan, lagina lurralde historiko, zona geografiko eta hiriburuetan afixatzeko modua oinarritzen da geruza horietan okupatutako etxebizitza-kopuruaren banaketan.

Gainera etxebizitza-lagina biztanleen zenbait ezaugarriren arabera orekatua dago, alegia laginak erreproduzitzen ditu lurralde historikoetan ezagututako banaketa batzuk; zehazki sexu eta adin piramidea, naziotasunarena, tamainaren araberako familia-banaketa eta zona geografikoetako biztanleria.

Bigarren etapan, ausazko zozketa egiten da, banakako galdetegia nork erantzun beharko duen etxebizitzan.

Zabalkundea

Paperean argitaratua: Ez

Maiztasuna: Bost urtean behin

Datuak urtean zabaltzeko bestelako erak:

  • Internet: www.eustat.eus
  • Taula estatistikoak
  • Datu bankua
  • Prentsa-oharrak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali