Irakaskuntza publikoaren gastu eta finantzaketaren estatistika
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Irakaskuntza publikoaren gastu eta finantzaketaren estatistika.
- Eragiketaren kodea.
- 042911 (Euskal Estatistika Plana).
- Erakunde arduraduna.
- EUSTAT
- Beste erakunde parte-hartzaileak.
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
- Maiztasuna.
- 1988 urtetik (lehenengo argitalpena) 1991 arte, urteroko eragiketa izan da. 1991z geroztik, bi urterokoa da.
- Eragiketa-mota.
- Zentsua.
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Estatistika- eta administrazio-datuak batera erabiltzea.
Helburuak
Lehenik eta behin, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza publikoaren egitura ekonomikoa deskribatzea, dauden ikastetxe motei dagokienez, tamainaren, ematen dituzten irakaskuntza-mailen eta beste ezaugarri batzuen (hala nola ikastetxearen kokalekua eta finantza-iturriak) arabera.
EUSTATek, ikastetxeetako fitxategietan oinarri hartuta, urtero egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko Irakaskuntzaren Estatistika. Estatistika horrek, ikastetxeen deskribapen ekonomiko horrekin batera, ikastetxe horietarako hainbat adierazle egitea ahalbidetzen du.
Beste helburu bat, aurrekoa bezain garrantzitsua, irakaskuntza publikoko makromagnitudeak lortzea da, gero makromagnitude horiek Euskal Autonomia Erkidegoko kontu ekonomikoetan eta Input-Output tauletan sartzeko.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
- Irakaskuntza arautuko ikastetxe publikoak.
- Geografia-eremua:
- Euskal Autonomia Erkidegoa. Informazioa ikastetxe bakoitzerako eskatzen da.
- Denbora-eremua:
- Galdeketan eskatzen diren ikasketen arloko datuetarako, ikasturtea da denbora-eremua. Datu ekonomikoak, berriz, ikastetxeko kontularitza aintzat hartuta eskatzen dira, eta kontularitza hori ikasturteari buruzkoa nahiz berezko urteari buruzkoa izan daiteke. Datu guztiak eragiketa egin aurreko urteari berezko urteari nahiz ikasturteari buruzkoak izan behar dira.
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Galdeketak
Galdeketak
Zabalkundea
- Internet: www.eustat.eus
- EUSTATen Urtekari Estatistikoa
- Prentsa-oharrak
- Datu-Bankua