Ostalaritza Sektorearen Inkesta Ekonomikoa
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Ostalaritza Sektorearen Inkesta Ekonomikoa.
- Eragiketaren kodea.
- 132611 (Euskal Estatistika Plana).
- Erakunde arduraduna.
- EUSTAT
- Maiztasuna.
- Bost urtez behin
- Eragiketa-mota.
- Laginketa bidezko inkesta.
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Laginketa bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea.
Helburuak
- Euskal Autonomia Erkidegoko eta lurralde historiko bakoitzeko ostalaritza-sektorearen egitura ekonomikoa ezagutzea.
- Urteko kontu ekonomikoak eta Input-Output taulak egiteko behar den informazioa ematea. Horietan, izan ere, urtero eguneratzen dira sektoreko datu orokorrak, makromagnitudeei dagokienez.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
- Jarduera esklusiboa edo nagusia Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN 2009) I sekzioan duten establezimenduek osatzen dute aztertzen den biztanleria
- Geografia-eremua:
- Euskal Autonomia Erkidegoaren geografia-eremuan kokaturiko unitate estatistikoak; berdin dio baltzu-egoitza edo kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora badute ere.
- Denbora-eremua:
- inkestaren erreferentzia-aldia, informazio-bilketaren aurreko urtea da.
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Galde-sorta
Galde-sorta
Laginketa
Probabilitate-laginketa egiten da, bi alditan:
1. Laginketa exhaustiboa: langile-kopuru jakin batetik abiatuta aukeratzen dira unitate estatistikoak, bat probabilitateaz.
2. Esleipen onenaren bidezko ausazko laginketa.
Zabalkundea
Ez dago sektorerako argitalpen berezirik. Euskal Autonomia Erkidegoko Input-Output tauletako oinarrizko argibideetarako liburukiaren bidez zabaltzen da estatistika hau.
Datuak zabaltzeko bestelako erak
- Internet: www.eustat.eus
- EUSTATen Urtekari Estatistikoa
- Euskal Autonomia Erkidegoko kontu ekonomikoak
- Prentsa-oharrak