Eraikuntzaren koiunturako indizea
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Eraikuntzaren koiunturako indizea
- Eragiketaren kodea.
- 122403 (Euskal estatistika plana)
- Erakunde arduraduna.
- Eustat
- Maiztasuna.
- Hiruhilekoa
- Eragiketa-mota.
- Laginketa bidezko inkesta
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Datu primarioen laginketa bidezko bilketa
Helburuak
Eragiketa estatistiko horren helburu nagusienak ondokoak dira:
- Eraikuntzaren sektorearen jarduerak Euskal autonomia erkidegoan izan duen bilakaera hiruhilero neurtzea.
- Kontu ekonomikoetan eraikuntzaren sektoreari buruz jasotzen diren makromagnitude nagusienen bilakaera balioesteko aukera emango duen adierazlea
lortzea, eta organo betearazleei erabakiak hartzeko beharrezko informazioa ematea.
- Urterik urtera eta hiruhilekoen artean erkatzeko moduko balioak eskaintzea. Horretarako, eraikuntzaren koiunturaren indizea egutegiaren ondorioetatik eta urtarotasun-ondorioetatik zuzenduko da. eki zuzenduak urtetik urtera erkatzeko moduko balioak eskaintzen ditu, eta desestazionalizatuak hiruhilekotik hiruhilekora.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
- Eremu honen barruan eraikuntzaren jarduera sartzen da, ekonomi jardueren sailkapen nazionaleko f sekzioan zehaztu bezala
(ejsn-2009).
- Inkesta, eraikuntzan bakarrik lan egiten duten edo eraikuntza jarduera nagusitzat duten enpresei zuzentzen zaie; bertan, gainera, euron partaidetza-portzentajea osatzen duten aldi baterako enpresa elkarteen (abee) jarduerak sartzen dira.
- Geografia-eremua:
- Eragiketa Euskal autonomia erkidegoan gauzatu da.
- Denbora-eremua:
- Eraikuntzaren koiunturaren indizea hiru hilero kalkulatzen da.
Kontzeptuak eta definizioak
Kontzeptuak eta definizioak.
Galdeketak
Galdeketa
Laginketa-era
Eraikuntzaren koiunturaren indizearen lagin-diseinuan bereiztu egiten dira, batetik, 5-19 langile dituzten enpresak eta, bestetik, 19 langile baino gehiago dituztenak:
- Eustateko jarduera ekonomikoen direktoriotik 19 langile baino gehiago dituzten enpresa guztiak zehatz-mehatz ikertu dira, eta gero zentzu-geruza bat osatu da.
- Bestalde, 5-19 langile dituzten enpresentzat ausazko lagin bat lortu da, jarduera nagusitzat eraikuntza duten enpresak eta jarduera nagusitzat obra zibila duten enpresak barru hartzen dituena.
Zabalkundea
Argitalpen inprimatua:
Eustaten estatistika urtekaria (urtero).
Beste hedapen mota batzuk (hiru hilero)