Industria-produkzioaren indizea
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Industria-produkzioaren indizea
- Eragiketaren kodea.
- 112312 (Euskal Estatistika Plana)
- Erakunde arduraduna.
- Eustat
- Maiztasuna.
- Hilerokoa
- Eragiketa-mota.
- Laginketa bidezko inkesta
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Laginketa bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea
Helburuak
Estatistika-eragiketa honen helburu da Euskal Autonomia Erkidegorako industri produkzioaren indizea (IPI) lortzea. IPIa koiuntura-adierazlea da, eta industriako balio erantsi gordinaren bolumenak, faktoreen kostuari dagokionez, izan duen bilakaera neurtu nahi du.
Ekonomiaren koiuntura behatu eta aztertzeko oso erabilia den azter tresna da IPIa. Kopuru-estatistikak hainbat eta hainbat eratako xedeetarako erabiltzen dira; sistema ekonomikoaren funtzionamendu arruntarekin nahiz epe luzerako politika ekonomikoak taxutzearekin lotutako xedeetarako. Ondorioz, estatistika-mota honekin lortu nahi diren helburuak hainbat eta hainbat eratakoak dira. Horien artean, aipatzeko modukoa dugu, oinarrizkoa delako, ekoitzitako kopuruen koiuntura-bilakaeraren adierazle bat lortzea, adierazle orokorra nahiz sektorez sektorekoa, erakunde publikoek sistema ekonomikoaren jarduera aztertzeko erabili ahal izango dutena. Ekonomia baten produkzio-maila nola bilakatzen ari den jakitea, izan ere, funtsezkoa da hazkundea eta haren gorabeherak aztertzeko.
Industri produkzioaren indizeari zuzendu egiten zaizkio egutegiaren zein urtaroen eraginak. Egutegiaren eraginak zuzendutako industri produkzioaren indizeak urte artean konparatzeko moduko datuak eskaintzen ditu; hil arteko konparazioetarako, berriz, industri produkzioaren indize desestazionalizatua erabiltzen da.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
- industri produkzioaren indizea industriakoak baizik ez diren enpresetara dago zuzendua, jarduera nagusitzat CNAE 2009ko 5 eta 35 bitarteko dibisioetan definitutakoen arteko jardueraren bat duten enpresetara.
- Geografia-eremua:
- industri produkzioaren indizea bai Euskal Autonomia Erkidego osorako, bai lurralde historiko bakoitzerako kalkulatzen da.
- Denbora-eremua:
- industri produkzioaren indizea hilero kalkulatzen da.
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Galdeketak
Galdeketak
Laginketa-era
Industri produkzioaren indizeko lagina ez da ausaz aukeratu, baizik eta honako bereizte-maila hauetako bakoitzean azpibiztanleriak hautatuz: enpresak, produktuak, azpitaldeak eta taldeak (CNAE 2009). Maila horietako bakoitzean aukeraketa egiteko irizpidea, hurrengo goragoko batze-mailaren estaldura jakin bat (% 80tik gorakoa) bermatzean datza.
2015eko oinarriko industri produkzioaren indizearen lagina, guztira, 680 industria-enpresak eratzen dute. Enpresa horiek, hilero, aldi horretan lortutako produkzio-maila jakinarazten dute.
Zabalkundea
- Internet: www.eustat.eus
- Prentsa-oharrak
- Estatistika taulak
- Datu bankua (serieak)
- EUSTATen estatistika urtekaria (urtero).