Euskal AE-ko gazteria

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Euskal AEko Gazteria
Eragiketaren kodea.
070914(Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Gazteen Euskal Behatokia
Maiztasuna.
Lau urtekoa
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriaren arabera.
Datu primarioen bilketa zuzena laginketa bidez

Laginaren Metodologia eta Diseinua

Azterlan honetan erabilitako metodologia kuantitatiboa da, eta oinarritu da Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko bakoitzeko 15-29 urteko euskal gazteen lagin adierazgarri bati banakako elkarrizketak egitean. Guztira 1500 inkesta egin dira: 400 Araban, 600 Bizkaian eta 500 Gipuzkoan.
Elkarrizketak etxean egin dira, eta, horretarako, galdetegi egituratuak eta itxiak erabili dira galdera gehienetan; hala ere, beste batzuek pertsona inkestatuen erantzun irekia eta espontaneoa behar izan dute. Elkarrizketak euskaraz edo gaztelaniaz egin dira, inkestatutako pertsonaren lehentasunaren arabera.
Inkestatutako pertsonak hautatzeko prozedura polietapikoa eta geruzatua izan da. Lehenik eta behin, ibilbide-kopuru bat zehaztu da (20 inkestakoa bakoitza) lurralde historikoaren arabera: 20 ibilbide Araban, 30 Bizkaian eta 25 Gipuzkoan. Inkestak egiteko udalerrien ondorengo hautaketa aurrez ezarritako ibilbide-kopurura eta udalerrietako gazteen banaketara egokitu da, tamainaren arabera sailkatuta (10.000 biztanletik behera, 10.000 eta 120.000 biztanle artean eta hiriburuak).
Zehazkiago, Arabako 20 ibilbideen banaketa honako hau izan da: 3 ibilbide 10.000 biztanletik beherako udalerrietan (ezaugarri bereko udalerri batean edo gehiagotan osatuak), 2 ibilbide 10.000 biztanletik gorako udalerrietan eta 15 ibilbide Gasteizen. Honela banatu dira 30 ibilbideak Bizkaian: 6 ibilbide 10.000 biztanletik beherako udalerrietan, 15 ibilbide 10.000 biztanletik gorako udalerrietan eta 9 ibilbide Bilbon. Azkenik, Gipuzkoako 25 ibilbideak honela banatu dira: 5 ibilbide 10.000 biztanletik beherako udalerrietan, 13 ibilbide 10.000 biztanletik gorako udalerrietan eta 7 ibilbide Donostian.
Inkestatu beharreko pertsonak 15 urte zituenean, aitaren edo amaren baimena eskatu da inkesta egin aurretik. Gainera, kasu guztietan, inkesta nolabaiteko intimitatearekin egitea eskatu da; hau da, inguruan seniderik egon gabe, horrek inkestatutako pertsonaren zintzotasunean eraginik izan ez dezan bereziki delikatuak diren galdera batzuei erantzuterakoan (sexuari, droga-kontsumoari, kidetasun politikoari eta abarri buruzkoak).
Elkarrizketaren amaieran, inkestatutako pertsonaren telefono-zenbakia eskatu da, inkestaren kalitateari buruzko telefono-kontrola egin ahal izateko. Kontrol horren helburua izan da bermatzea behar bezala betetzen direla ibilbideak, kuotak eta galdetegia bera. Akatsik antzemanez gero, ahal izan denean zuzendu dira edo, beste kasu batzuetan, inkestak baliogabetu dira eta ordezkatu beste batzuekin eginak ezaugarri bereko udalerrietan eta sexuaren eta adinaren kuota berberen barruan dauden eta okupazio- eta bizileku-muga bera duten pertsonei.
Laginaren akatsa, lagina guztiz ausazkoa izan delako kasu teorikoan egotz daitekeena, ±%2,6 da Euskal AEko gazte guztientzat, %95,5eko konfiantza-mailarekin eta p=q=0,5.

Biztanle-eremua

Euskal AEn bizi diren 15-29 urteko biztanleak.

Geografia-eremua

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremua. Lurralde Historiko bakoitza da desagregazio-mailarik handiena.

Denbora-eremua

Urtea zeinetan egiten den landa-lana. Lau urtean behin osatzen da estatistika.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali