Migrazio-mugimenduen estatistika
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Migrazio-mugimenduen estatistika
- Eragiketaren kodea.
- 010311 (Euskal Estatistika Plana)
- Erakunde arduraduna.
- Eustat
- Beste erakunde parte-hartzaileak.
- Foru-aldundiak, udalak eta Espainiako Estatistika Erakundea
- Maiztasuna.
- Urterokoa
- Eragiketa-mota.
- Zentsua
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Administrazio-datuak
Helburuak
Estatistika honekin, 1998an hasitako urteroko serieari jarraipena eman nahi zaio. Seriearen helburua, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen diren egoiliarren aldakuntzak balioztatzea da.
Zentsuek edo erroldek aldi jakin baterako informazio estatikoa ematen dute, egiten diren datari buruzkoa hain zuzen. Migrazio-mugimenduen estatistika, berriz, biztanleriaren berezko mugimendua-rekin batera, biztanleriaren mugimenduari buruzko zentsu-estatistikak osatzera dator. Jatorria edo helburua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan duten egoitza-aldaketen gaineko datuak eskaintzen ditu (udalerri beraren barruan gertatzen diren egoitza-aldaketak barne), eta erroldako beste aldaketa batzuei buruzko argibide osagarriak jasotzen ditu: lehenago egin beharrekoak ziren erroldatzeak eta desegokiro edo behin baino gehiagotan egindako izen-emateak.
Argitalpenean jasotako taulekin, Euskal Autonomia Erkidegoan gertaturiko migrazio-fenomenoari buruzko ikuspegi orokorra eskaini nahi da. Gainera, EUSTATek datu zehatzagoak eskaintzen dizkie eskatzen dizkioten erabiltzaileei. Hartara, erabiltzaileen eskariari eta interesari era konkretuan erantzuten die.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
- erreferentzia-urtean errolda-egoitza aldatzen duten pertsonak.
- Geografia-eremua:
- jatorria edo helburua Euskal Autonomia Erkidegoan izan duten egoitza-aldaketak.
- Denbora-eremua:
- erreferentzia-urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte erregistraturiko egoitza-aldaketak.
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Zabalkundea