Etxebizitzen beharren eta eskariaren inkesta EBEI
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Etxebizitzen beharren eta eskariaren inkesta (EBEI)
- Eragiketaren kodea.
- 122414 (Euskal Estatistika-Plana)
- Erakunde arduraduna.
- Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
- Aldizkakotasuna
- Urtekoa
- Eragiketa-mota.
- Laginketa bidezko inkesta
- Metodologia, datuen sorburuaren arabera
- Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galdesorta berariazkoen bidez
Helburuak
EBEIren helburu orokorra etxebizitzen beharraren eta eskari potentzialaren bilakaera
ezagutzea da. Etxebizitza-politikaren jarraipeneko adierazleen sistemari buruzko oinarrizko
informazio-iturria da.
Eragiketa honek berariaz ukitzen ditu honako atal hauek:
- Etxebizitzen beharra eta eskaria zenbatzea, moten arabera (lehen sarrera, aldaketa eta
zaharberritzea).
- Gizarte eta egoitza arloko ezaugarriak; beharraren arrazoiak eta mailaketa.
- Behar diren etxebizitzen ezaugarriak.
- Etxebizitza behar dutenen finantza-gaitasuna.
- Nola antzematen den higiezinen merkatuaren egoera eta etxebizitza-politika.
Eremua
- Populazio-eremua:
- Inkesta honen aztergai den populazio-unibertsoa 18 urtetik gorako
biztanleria da, arrazoi metodologikoengatik sarreraren bat duten eta gehienez 44 urte
dituzten gizabanakoetara mugatua.
- Lurralde-eremua:
- Inkesta honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta
emaitzen destaldekatze-maila gorena 40.000 biztanletik gorako udalerriei dagokie.
- Denbora-eremua:
- Etxebizitzen beharra eta eskariari buruzko inkestaren
denbora-erreferentzia urtekoa da. Urteko inkesta honetaz gain, hiru hileroko jarraipen bat
egingo da, oinarrizko inkesta horretatik ateratako panel baten bidez.
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Galde-sorta
Galde-sorta
Laginaren diseinua
Etxebizitzen beharrari buruzko informazio zehatzagoa lortzearren, unibertsoa sarreraren bat
duten eta gehienez 44 urte dituzten gizabanakoetara mugatu da; izan ere, dauden bizi-unea
dela eta (18 urtetik gorakoak eta gurasoen etxean bizi dira), talde horretako kide guztiek
azal dezakete etxebizitza behar dutela.
3.000 bat etxeguneko lagin bat atera da Euskal AE osoari buruz, eta adierazgarritasuna bilatu da
40.000 biztanletik gorako arlo funtzional, hiriburu eta udalerriei buruz. Lagin hori arlo,
hiriburu edo udalerri bakoitzaren biztanleria-pisuaren arabera neurtzen da.
Zabalkundea
- Argitalpen irarria:
- Euskal AEko Etxebizitzen Beharra eta Eskaria
- Aldizkakotasuna:
- Urtekoa
Beste zabalkunde-bide batzuk
- Internet: www.eustat.eus
- Eskaera bidez