Gazteriaren panorama
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Gazteriaren panorama
- Eragiketaren kodea.
- 010914 (Euskal estatistika plana)
- Erakunde arduraduna.
- Enpleguko eta gizarte politiketako saila
- Beste erakunde partaide batzuk.
- Eustat
- Maiztasuna.
- Bi urtez behin
- Eragiketa-mota.
- Sintesia
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Gazteen euskal behatokiak berak, Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek eta Eustatek egindako estatistika-eragiketetan oinarritutako datuen bilketa
Helburuak
Argitalpen bat edukitzea, Euskal AEn bizi diren gazteei buruzko oinarrizko estatistika-datuak maiztasun jakin batez biltzen dituena, euskal gizarteari aldian-aldian gazteei buruzko adierazle sozial, demografiko eta ekonomikoen berri emateko eta, bide batez, gazteen euskal behatokiaren funtzio nagusietako bat betetzeko: Euskal AEko gazteen errealitatea, zuzenean edo zeharka, islatzen duen informazioa biltzea eta zabaltzea.
Helburu orokorra:
- Euskal gizarteari euskadiko gazteei buruzko informazio osoa eta eguneratua eskaintzea.
Helburu bereziak:
- Euskal AEko gazteei buruzko estatistiken datu-baseak sortzea, kudeatzea eta mantentze-lanak egitea.
- Argitalpen batean biltzea eaeko gazteei buruzko adierazle nagusiak.
Eremua
- Populazio-eremua:
-
Euska AEko 15-29 urteko gazteak. Zenbait kasutan, gazteen adina aldatu egiten da, analisiaren beharren arabera.
- Lurralde-eremua:
-
Erreferentzia-puntua Euskal AE da, eta konparazio-ebaluazioak egiten dira beste eremu geografiko batzuekin (Espainia eta EB28).
- Denbora-eremua:
Informazio-iturrietatik jasotako informazioaren arabera, erabilitako denbora-tartea aldatu egiten da. Helburua da ahalik eta denbora-tarte zabalena eta informazio eguneratuena erabiltzea.
Kontzeptuak eta definizioak
Eragiketak 111 adierazle aztertzen ditu, zazpi blokeren inguruan antolatuta:
- demografia eta biztanleria
- hezkuntza
- enplegua eta egoera ekonomikoa
- emantzipazioa eta etxebizitza
- osasuna
- aisia, kultura eta kirola
- balioak eta jarrerak
Zabalkundea