Ontzien hondakinen estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Ontzien hondakinen estatistika
Eragiketaren kodea.
090224 (Euskal estatistika plana)
Erakunde arduraduna.
Ingurumena eta lurralde politika saila
Beste erakunde partaide batzuk.
Eustat
Gai-eremua.
Ingurumena
Maiztasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Zentzua
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Administrazio izaerako informaziotik abiatuta lortutako datuak

Helburuak

Ontzien aitorpenaren estatitistikaren helburu nagusia da martxoaren 3ko 252/2006 Errege Dekretuak jasotako EAEko ontzi-hondakinak balorizatu eta birziklatzeko helburuen betetze-maila egiaztatzea. Errege-dekretu horren bidez, ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatu eta betetzeko Erregelamendua (apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretuaren bidez onartutako Erregelamendua) aldatzen da.

Ikertuko diren aldagai nagusiak

Honako ontzi-hondakin hauen kopurua: EAEn sortutakoak eta energia berreskuratzea dakarren Espainiako edo Espainiatik kanpoko errausketa-instalazioetan balorizatu edo erraustutakoak. Ontziaren materialaren arabera sailkatuko dira: Beira, Plastikoa, Papera eta kartoia, Metalak, Zura eta beste batzuk.

Sortutako ontzi-hondakinen balorizazio-tasa

Sortutako ontzi-hondakinen birziklapen-tasa

Eremua

Biztanleria-eremua:

EAEn merkaturatutako ontziak eta jasotako, kudeatutako, balorizatutako, berrerabilitako eta birziklatutako ontzi-hondakinak, Europako Batzordearen formatuari jarrikiz (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko 94/62/EE Zuzentarauarekin bat egiten duten datu-base sistemako ereduak ezartzeko den Batzordearen 2005eko martxoaren 22ko Erabakia).

Geografia-eremua:

Euskal AEko balio esanguratsuenak jasotzen dira.

Denbora-eremua:

Jasotako datuak urtean zehar erregistratutako jardueren ingurukoak dira.

Zabalkundea

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali