HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaGizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren inkesta

Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren inkesta

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren inkesta
Eragiketaren kodea.
061002 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Beste erakunde parte-hartzaileak.
Foru-aldundiak eta Eustat
Maiztasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Zentsua
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Zentsu bidez oinarrizko datuak zuzenean biltzea

Helburuak

Gizarte-zerbitzuen estatistikak gizarte-zerbitzu eta prestazio espezializatu eta oinarrizkoen eskaintza ezagutu nahi du kopuruaren eta nolakotasunaren aldetik, bai eta haien erabiltzaile eta onuradunen ezaugarriak ere. Ezagutze-helburu horrek barne hartzen ditu, orobat, eskumen-banaketa berezitik sortzen diren fluxuak eta gizarte-zerbitzuen munduan aktiboki parte hartzen duten eragileen aniztasuna, horrela sistemaren ikuspegi orokorra lortu ahal izateko (menpekotasunak, finantzaketa-fluxuak, eta abar).

Estatistika honetan jasotako informazioak bere baitan hartzen ditu gizarte-ekintzari eta gizarte-zerbitzuei buruzko informazioaren gaian egindako hitzarmenean (Espainiako Gizarte Gaietarako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 1988ko uztailaren 11n izenpetua) ezarritako zenbait alderdi. Zehazki esanda, gizarte-ekintzaren eta gizarte-zerbitzuen estatistikako zentro eta zerbitzuetako F1 fitxari (zentroei buruzkoa) eta entitateen F2 fitxari buruz dihardu. Ondorioz, irizpide teknikoak homogeneizatzea zainduko da, administrazio zentralerako beharrezko datu-hornidura berma eta autonomia erkidegoko informazio-helburuak bete daitezen.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Beren jarduera gizarte-zerbitzuen arloan egiten duten entitateak (erakundea edo erakunde bateko sekzioa) eta zentroak.
Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa. Bereizte-maila xeheena: udalerria.
Denbora-eremua:
Bildutako datuak n urtean erregistraturiko jarduerari dagozkio:
  • Egiturazko datuak: n urteko abenduaren 31.
  • Erabiltzaileen datuak: n urtea.
  • Itxaron-zerrendan dauden pertsonak: n urteko abenduaren 31.
  • Langileei buruzko datuak: n urteko abenduaren 15a.
  • Datu ekonomikoak: n urteko ekitaldi ekonomikoa.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Galdeketak

Zabalkundea

Izenburua:
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren inkesta
Maiztasuna:
Urterokoa

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali