Unibertsitatearen estatistika
Identifikazioa
- Eragiketaren izena:
- Unibertsitatearen estatistika
- Eragiketaren kodea:
- 040603 (Euskal Estatistika Plana)
- Erakunde arduraduna:
- Eustat
- Beste erakunde parte-hartzaileak:
- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Maiztasuna:
- Urterokoa
- Eragiketa-mota:
- Zentsua
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki:
- Estatistika- eta administrazio-datuak batera erabiltzea
Helburuak
Unibertsitateari buruzko estatistikak, goi-mailako ikasketetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza
sistemak zein egoera eta bilakaera dituen jakin nahi du, bai arlo publikoari, bai pribatuari dagokienez,
hezkuntza sistema kudeatzearen eta planifikatzearen oinarri gisa.
Helburu orokor horren kariaz, bi alde ditu estatistika sustatzen duten erakunde nagusien jarduerak:
lehenik eta behin, informazio hori hezkuntza-administrazioa kudeatu eta planifikatzeko erabiltzea; eta,
bigarrenik, informazio hori estatistikoki erabiltzea.
Bigarren erabilera horren bidez, gizarteari —jendeak jakin dezan— hezkuntza-sistemako zifra nagusiak
emateko ardura duten estatistika-erakunde ofizialen beharrei erantzuten zaie.
Hauek dira estatistika-erakunde horiek: EUSTAT, Espainiako Estatistika Erakundea, ELGE, EUROSTAT.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
- Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate irakaskuntza ematen duten ikastetxe publiko nahiz pribatuak.
- Geografia-eremua:
- Euskal Autonomia Erkidegoa.
- Denbora-eremua:
- Bildutako datuak, estatistikaren erreferentzia-urtean, honako aldagai hauek kontuan hartuta erregistraturiko
jarduerari dagozkio: ikastetxeak, irakasleak eta irakasle ez diren langileak, eta ikasleak.
Ikasleen eskola-emaitzen datuak estatistikaren erreferentzia-urteko n-1 aldiari buruzkoak dira. Ikasleen
adinaren aldagaiari dagozkion datuak, ikasturtea hasi den urteko abenduaren 31n zuten adinari buruzkoak dira.
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Zabalkundea
- Izenburua:
- Irakaskuntzaren Estatistika
- Maiztasuna:
- Urterokoa
Datuak zabaltzeko erak
- Internet: www.eustat.eus
- EUSTATen Urtekari Estatistikoa
- Prentsa-oharrak