Etxebizitza Hasiak eta Amaituak
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Etxebizitza Hasiei eta Amaituei buruzko estatistika (EHAE)
- Eragiketaren kodea.
- 122419 (Euskal Estatistika-Plana)
- Erakunde arduraduna.
- Dpto. de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente
- Aldizkakotasuna.
- Hiru Hilerokoa
- Eragiketa-mota.
- Zentsua
- Metodologia, datuen sorburuaren arabera.
- Oinarrizko datuak zuzenean bilduko dira, galdesorta berariazkoen bidez
Helburuak
EHAEren helburu orokorra Euskal AEko etxebizitzen eraikuntzak zenbatzea, sailkatzea eta kokatzea da.
Etxebizitza-politikaren jarraipeneko adierazleen sistemari buruzko oinarrizko informazio-iturria da.
Eragiketa honek berariaz ukitzen ditu honako atal hauek:
- Etxebizitza hasien (babestu eta libreen) eraikuntzaren zenbatekoa, lurralde-banaketa
eta bilakaera.
- Etxebizitza amaituen (babestu eta libreen) eraikuntzaren zenbatekoa, lurralde-banaketa
eta bilakaera.
- Oinarrizko ezaugarri tipologikoak: lege-araubidea.
- Sustatzailearen identifikazioa, sustapena eta etxebizitza-kop.
Eremua
- Populazio-eremua:
- Inkesta honen gai den Populazio-Unibertsoa araubide babestu edo libreko sustapenei dagozkien
etxebizitzak dira.
- Lurralde-eremua:
- Inkesta honen lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta emaitzen destaldekatze-maila gorena
udalerriei dagokie.
- Denbora-eremua:
- Etxebizitza hasiei eta amaituei buruzko estatistika hiru hilerokoa da, datuen zabalkundeari dagokionez;
baina etengabekoa, datuen bilketari dagokionez.
Kontzeptu eta Definizioak
Kontzeptu eta Definizioak
Laginaren Diseinua
Eragiketa zentsuzkoa da, etxebizitza babestuei dagokienez. Hasierako erreferentzia
birplanteaketaren egiaztapen-aktaren datak ematen du, gizarte-etxebizitzei dagokienez
(sail horri dagozkionak), eta behin-behineko sailkapen-datak, etxebizitza babestuen gainerako
motei dagokienez. Amaierako erreferentzia, berriz, harrera-aktaren datak ematen du,
gizarte-etxebizitzei dagokienez, eta behin-betiko sailkapen-datak, etxebizitza babestuen
gainerako motei dagokienez. Arestian aipatutako dokumentu guztiak administrazio-izaerakoak
dira, eta sail honetara bidaltzen dira, etxebizitza babestuen sustapen berri bat hasten edo
amaitzen denean.
Araubide libreko etxebizitzen sustapenei dagokienez, obraren hasierako eta amaierako
ikuskapenetan oinarrituz kalkulatutako zenbatespenen bidez lortzen dira datuak. Ikuskapen
horiek arkitekto eta aparejadoreen elkargoetan biltzen dira. Informazio hori hiru hilean
behin eskaintzen du Sustapen Ministerioak.
Zabalkundea
- Argitalpen Irarria:
- Etxebizitza Hasiei eta Amaituei buruzko Hiru Hileroko Estatistika.
- Aldizkakotasuna:
- Hiru hilerokoa
Beste zabalkunde-bide batzuk
- Internet: www.eustat.eus
- Bajo petición