Fitxa metodologikoa: Energia primarioaren kontsumoa
Identifikazioa
- Izena
- Energia primarioaren kontsumoa
- 1. iturri-eragiketaren izen eta kodea
- Euskal AEko datu energetikoak-112332 (Garapen ekonomiko eta leihakortasun saila)
- Erakunde arduraduna
- Eustat
- Eskuragarritasuna
- Urtea+2
Helburua
Europa 2020 Estrategiaren lehentasunetakoa hazkunde jasangarria da; sustatu nahi den ekonomiak modu eraginkorragoaz erabiliko ditu baliabideak, berdeagoa eta leihakorragoa izango da.
Eten behar da energiaren kontsumo-hazkundearen eta hazkunde ekonomikoaren arteko lotura, gizartea ingurumen-erronkez (klima-aldaketaz, egurats-kutsaduraz) eta erronka sozioekonomikoez (efizientzia-eza energetikoaz, kanpo-menpekotasunaz, lehiakortasun galeraz) kontzientziatuz.
Eremua
- Biztanle-eremua:
- Ekonomiaren sektore guztiak
- Geografikoa
- Euskal AE
- Denborazkoa
- Urtekoa
Kontzeptuak eta definizioak
Energia primarioaren kontsumoa kontsumitutako baliabide energetiko guztien kopurua da, zuzenean edo beste energia-mota baterako eraldaketan. Erabilera ez-energetikoak kanpo geratzen dira (esaterako: erretzeko ez, baizik produktu kimikoak fabrikatzeko den gas naturala).
Kantitate hau adierazgarria da energia kontsumo erreala neurtzeko eta Europa 2020-ren helburuekiko erkaketarako. Milaka petrolio-tona baliokidetan (ktep) adierazten da.
Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) EUSKADI ENERGIA urteroko argitalpenetatik zuzenean lortzen da. Txosten hauek "Euskal AEko datu energetikoak" estatistika ofizialaren zabalkunde dira.
Adierazlea 2005 urtea oinarri duen indize-zenbaki moduan agertzen da.
Kodeak eta izenak
ez da egokia
Kalitatea
EUROSTATeko metodologia
Informazio gehiago
"EUSKADI ENERGIA (EVE)" Urteko txostenak
Primary energy consumption. Index, 2005=100 (EUROSTAT)