HomeAdierazle nagusiakEgiturazko adierazleakFitxa metodologikoa: Energiaren azken kontsumoa

Fitxa metodologikoa: Energiaren azken kontsumoa

Identifikazioa

Izena
Energiaren azken kontsumoa
1. iturri-eragiketaren izen eta kodea
Euskal AEko datu energetikoak - 112332 (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila)
Erakunde arduraduna
Eustat
Eskuragarritasuna
Urtea+2

Helburua

Europa 2020 Estrategiaren lehentasunetako bat hazkunde iraunkorra da; sustatu nahi den ekonomiak modu eraginkorragoan erabiliko ditu baliabideak, berdeagoa eta lehiakorragoa izango da.

Eten behar da energiaren kontsumo-hazkundearen eta hazkunde ekonomikoaren arteko lotura, gizartea ingurumen-erronkez (klima-aldaketaz, kutsadura atmosferikoaz) eta erronka sozioekonomikoez (eraginkortasun-eza energetikoaz, kanpo-menpekotasunaz, lehiakortasun galeraz) kontzientziatuz.

Eremua

Biztanle-eremua:
Ekonomiaren sektore guztiak
Geografikoa
Euskal AE
Denborazkoa
Urtekoa

Kontzeptuak eta definizioak

Energiaren azken kontsumoa industriari, garraioari, etxebizitzei, zerbitzuei eta nekazaritzari hornitzen zaien energia guztia da (baztertu egiten da energiaren eraldaketa sektorerako eta energia-industrietarako beraietarako entregatzen den energia).

Kantitate hau adierazgarria da energia kontsumo erreala azken erabileraren lekuan neurtzeko eta Europa 2020-ren helburuekiko erkaketarako. Milaka petrolio-tona baliokidetan (ktep) adierazten da.

Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) EUSKADI ENERGIA urteroko argitalpenetatik zuzenean lortzen da. Txosten hauek "EAEko datu energetikoak" estatistika ofizialaren zabalkunde dira.

Adierazlea 2005. urtea oinarri duen indize-zenbaki moduan agertzen da.

Kodeak eta izenak

ez da egokia

Kalitatea

ez da egokia

Informazio gehiago

"EUSKADI ENERGIA (EVE)" Urteko txostenak

Final energy consumption. Index, 2005=100 (EUROSTAT)

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali