HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa Metodologikoa: Berotegi-efektuko gasen inbentarioa

Fitxa Metodologikoa: Berotegi-efektuko gasen inbentarioa

Identifikazioa

Izena
Euskadiko BEG guztien Indizea (zuzeneko isuriak + inportatutako elektrizitatea)
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
090205 (plana: 2010-2012) Berotegi-efektuko gasen inbentarioa
Erakunde arduraduna
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
Erabilgarritasuna
t+2 urtea.
Adierazlearen formula
Kiotoko protokoloan aintzat hartu ziren berotegi-efektuko sei gasen milioiko tona CO2: anhidrido karbonikoa (CO2); metanoa (CH4); oxido nitrosoa (N2O); hidrofluorokarbonoen familia (HFC); perfluorokarbonoen familia (PFC); eta sufre hexafluoruroa (SF6).
Isuri guztiak indize-zenbaki gisa aurkezten dira. CO2, CH4 eta N2O isurien oinarri moduan 1990. urtea hartu da; eta HFC, PFC eta SF6 isurien oinarri moduan 1995. urtea.
Zuzeneko isuriei, gainera, inportatutako elektrizitatearen ondoriozko CO2 kopurua gehitu behar zaie.

Helburua

EAEko Berotegi-efektuko Gasen (BEG) isuriei buruzko informazioa eman nahi da, Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Planean Kiotoko Protokoloari lotuta ezarri diren xedeak betetzen direla kontrolatzeko.

Eremua

Biztanleak:

Berotegi-efektuko Gasen Inbentarioaren aplikazio-eremua Kiotoko Protokoloak kontrolatutako gasen isuri antropogenikoak dira, zuzenekoak nahiz osoak. Kiotoko protokoloaren arabera, sei gas hauek dute berotegi-efektua: anhidrido karbonikoa (CO2); metanoa (CH4); oxido nitrosoa (N2O); hidrofluorokarbonoen familia (HFC); perfluorokarbonoen familia (PFC); eta sufre hexafluoruroa (SF6). Oinarritzat hartutako urteko isurietan honakoak batu dira: 1990. urteko CO2, CH4 eta N2O isuriak, eta 1995. urteko HFC, PFC eta SF6 isuriak.

Lurraldea:

Euskal Autonomia Erkidegoa.

Denbora:

Urte bat.

Kontzeptuak eta definizioak

IPCCren Hirugarren Ebaluazio Txostenean erabili diren terminoen glosarioa.

Klima aldaketa: Klima Aldaketaren gaineko Gobernuen Arteko Adituen Taldearen glosarioa (1995).

• “Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi-efektuko Gasen isurien inbentarioak egiteko gida metodologikoa”(II. eranskina) izeneko lanean definitzen dira aldagai guztiak.

Ozono geruzaren eta munduko klima-sistemaren babesa. I. eranskina: terminoen glosarioa.

Kodeak eta izenak

Ozono geruzaren eta munduko klima-sistemaren babesa. II. eranskina: formula kimiko eta nomenklatura nagusiak.

Kalitatea

IPCCaren orientazioa berotegi-efektuko gasen nazioko inbentarioetarako jardun onei eta ziurgabetasunaren kudeaketari buruz.
J. Penman, D. Kruger, I. Galbally, T. Hiraishi, B. Nyenzi, S. Emmanul, L. Buendía, R. Hoppaus, T. Martinsen, J. Meijer, K. Miwa y K. Tanabe (Eds.)

• IPCCren arauak berotegi-efektuko gasen nazioko inbentarioetarako. 1996. urtean berrikusia.
J.T. Houghton, L.G. Meira Filho, B. Lim, K. Tréanton, I. Mamaty, Y. Bonduki, D.J. Griggs y B.A. Callender (Eds.)
Lanerako liburua (2. liburukia)

• Lurraren erabilerarako, lurraren erabilera aldatzeko eta basogintzarako jardun onei buruzko orientazioa.
Editado por Jim Penman, Michael Gytarsky, Taka Hiraishi, Thelma Krug, Dina Kruger, Riitta Pipatti, Leandro Buendía, Kyoko Miwa, Todd Ngara, Kiyoto Tanabe y Fabian Wagner.

Informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali