Fitxa Metodologikoa: Ekonomiaren energia-intentsitatea
Identifikazioa
- Izena.
- Ekonomiaren energia-intentsitatea
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria.
- Euskal AEko energia-datuak - 112332 (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila)
- Izena eta eragiketaren kodea 2. iturria.
- Kontu ekonomikoak (Eustat)
- Erakunde arduraduna.
- Eustat
- Erabilgarritasuna.
- Urtea + 2
Helburua
Adierazle honen bidez neurtzen da BPGk energiaren kontsumoari dagokionez izan duen hazkundea, eta energiaren kontsumoa zenbateraino erabiltzen den eraginkortasunez. BPGren mila bat euro bakoitzeko kontsumitzen den energia kopuruaren arabera ezartzen da neurri hori.
Zenbat eta energia-intentsitate handiagoa izan ingurumena gehiago kutsatzen da eta baliabide gehiago suntsitzen da; gainera, ekonomia ez da hain lehiakorra izango baina kanpoko defizita handiagoa izango da.
Garapen iraunkorra sustatze aldera, ekonomiaren sektore garrantzitsuetan energiaren eraginkortasuna hobetzen dela bermatu behar da (Kiotoko Protokoloa, 2. artikulua).
Bartzelonako Kontseilu Europarrak (2002) adierazi zuen Europar Batasunak aurrerapen nabarmenak erakutsi behar zituela 2010eraino energiaren eraginkortasuna hobetzeko.
Bruselako Kontseilu Europarrak (2003) aurrerapena bizkortzera gonbidatu zituen estatu kideak, Kiotoko Protokoloaren xedeak bete ahal izateko eta horren barruan energiaren eraginkortasuna betetzeko. Ingurumenerako Aholku Batzordeari eskatu zion, helburuak kostu aldetik eraginkorra den modu batean eta eraldatze-ondorio ahalik eta gutxienekin ezartzen direla azter dezan.
Eremua
- Biztanleriari dagokionez:
Ekonomiaren sektore guztiak
- Geografiari dagokionez:
Euskal AE.
- Denborari dagokionez:
-
urte bat.
Kontzeptuak eta Definizioak
Adierazle hau zehazteko, energiaren barne-kontsumo gordinaren eta barne-produktu gordinaren arteko kozientea atera behar da. 1.000 euro bakoitzeko petrolioaren kilogramo baliokidetan neurtzen da.
Zenbakitzailea:
Energiaren barne-kontsumo gordina ateratzeko, bost energia motaren barne-kontsumo gordinak batu behar dira: ikatza, elektrizitatea, petrolioa, gas naturala eta energia berriztagarriak.
Energiaren Euskal Erakundearen EUSKADI ENERGIA urteroko argitalpenetatik lortzen da. Txosten hauek “Euskal AEko datu energetikoak” estatistika ofizialaren zabalkundea dira.
Izendatzailea:
BPG, kateatutako bolumenetan (2010. urteko erreferentzia).
Eustaten arlo ekonomikoak kalkulatzen du.
Kodeak eta nomenklaturak
Ez da egoki
Kalitatea
Ez da egoki
Informazio gehiago
Urteko txostenak ENERGIA EUSKADIN (EVE)
Energy intensity of the economy (EUROSTAT)