HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa Metodologikoa: Sortzen diren hiri hondakinak, biztanle bakoitzeko

Fitxa Metodologikoa: Sortzen diren hiri hondakinak, biztanle bakoitzeko

Identifikazioa

Izena.
Sortzen diren hiri hondakinak, biztanle bakoitzeko
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria.
Hiri hondakinen inbentarioa 090218 (Euskal Estatistika Plana 2010-2012)
Erakunde arduraduna.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren estatistika organoa
Erabilgarritasuna.
t urte + 2
Bigarren mailako iturriak.
EAEko egiturazko adierazle demografikoak. EUSTAT.
Adierazlearen formula.
Sortutako hiri hondakinak (Kg), biztanle bakoitzeko.

Helburua

EAEko hiri hondakinen sorrerari eta kudeaketari buruzko azterketa egin behar da, aurreko urteetako inbentarioetan jarraitu ziren arauak errespetatuz. Horrela, egungo egoerari eta denboran zehar izan duen bilakaerari buruzko ikuspegi bat eman ahal izango da eta, era berean, administrazio eskudunek erabakiak hartzeko ezagutza-oinarri sendoa sortu ahal izango da.

Eremua

Biztanleriari dagokionez:

Biztanle eremuan hiri edo udal hondakinak sartzen dira. Etxeetan, komertzioetan, bulegoetan eta zerbitzuetan sortutako hondakinak izaten dira, baita arriskutsutzat jotzen ez diren guztiak ere, baldin eta horien izaera eta osaketagatik aurreko toki edo jardueretan ekoiztutakoekin pareka badaitezke. Honako hauek ere hiri edo udal hondakintzat hartuko dira:


• Bide publikoak, berdeguneak, atsedenlekuak eta hondartzak garbitzean bildutako hondakinak.

• Hildako etxeko animaliak eta bertan behera utzi diren altzariak, tresnak eta ibilgailuak.

• Eraikuntzako obra txikietan eta etxeko konponketetan bildutako hondakinak.

Geografiari dagokionez:

Euskal Autonomia Erkidegoa eta bere lurralde historikoak.

Denborari dagokionez:

urte bat.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kodeak eta nomenklaturak

    Europako Batzordeak landu duen Hondakinen Europako Katalogoa (HEK) funtsezkoa da hondakinak definitu eta sailkatzeko. HEKri esker, hondakinak kontrolatzeko sistemak bateratu daitezke eta horiei buruzko txostenak egin daitezke. Iturrien, prozesuen eta joeren arabera sailkatzen ditu sistema horrek hondakinak, bateratu daitezkeen eta bateragarriak diren hondakinen gaineko estatistikak egiteko oinarriak emanez.

Kalitatea

Ez da egoki

Informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali