HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa Metodologikoa: Zabortegietan pilatutako hiri hondakinak

Fitxa Metodologikoa: Zabortegietan pilatutako hiri hondakinak

Identifikazioa

Izena.
Zabortegietan pilatutako hiri hondakinak
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria.
Hiri hondakinen inbentarioa 090218 (Euskal Estatistika Plana 2010-2012)
Erakunde arduraduna.
Ingurumen eta Lurralde plangintzako estatistika-organoa
Erabilgarritasuna.
t+2 urtea
Bigarren mailako iturriak.
Euskal AEko egiturazko adierazle demografikoak EUSTAT
Adierazlearen formula.
Zabortegian utzitako hiri-hondakinak (kg) biztanleko

Helburua

Euskal AEko hiri-hondakinen kudeaketaren azterketa egin nahi da, aurreko urteetan jarraitutako pautak errespetatuz, egungo egoera eta haren denboran zeharreko bilakaera erakutsi nahian, administrazioek erabakiak hartu ahal izateko ezagutza sendodun oinarria sorturik.

Adierazle honek zabortegietan utzitako udal- edo hiri-hondakinak erakusten ditu. Kudeatutako hondakinen bolumen nagusia etxe partikularretatik dator, baina barne dira etxekotzat jo daitezkeen denda, bulego eta herri-administrazioenak. Kantitateak biztanle eta urteko kiloetan datoz.

Eremua

Biztanleriari dagokionez:

Hiri- edo Udal-hondakinak. Etxe partikularretan, saldenda, bulego eta zerbitzuetan sortutako hondakinak; baita ere arriskugarriak izan ez eta izaera edo osaeragatik aurreko lekuetan sortutakoekin asimilatu daitezkeenak. Ondokoak ere hiri- edo udal-hondakintzat joko dira:


• Bide publiko, berdegune, jolas-leku eta hondartzen garbiketatik sortutako hondakinak.

• Etxe-abere hilak, altzariak, tresneria, ibilgailu abandonatuak.

• Eraikuntza-lan txiki eta etxeko konponketen obra-hondakinak.

Geografiari dagokionez:

Euskal Autonomia Erkidegoa eta haren lurralde historikoak.

Denborari dagokionez:

Urtero.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kodeak eta nomenklaturak

    Hondakinen Europar Katalogoa (HEK) Europako Batzordeak egina, eragile nagusia da hondakinak definitu eta sailkatzeko orduan. HEK-ak hondakinak kontrolatzeko sistemak harmonizatzea eta berei buruzko txostenak sortzea ahalbidetzen du. Sistema honek hondakinak iturri, prozesu eta korronteen arabera sailkatzen ditu, hondakin konparagarri eta bateragarriei buruzko estatistikak sortzeko oinarriak jarriz.

Kalitatea

Ez da egoki

Informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali